«Nire banda propioarekin nahi nuke jo Euskal Herrian»


1993ko urtarrilaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Steve Erkiaga gitarrajole kaliforniarrari elkarrizketa
«Nire banda propioarekin nahi nuke jo Euskal Herrian»
Steve Erkiaga kaliforniarra, gitarrajole preziatua EEBBetan
Modan jarri da ilargira joan eta aurkitzen duzun lehenengo gauza galego bat dela dioen kantu arina. Baliteke hala izatea, baina Kalifornian, behintzat, euskal sustraiak dituen jendea aurkitzea gero eta errazago jarri da. Elkarrizketa honetan, Kalifornian jaio, eta kotizazio handia duen jazz musikari baten berri eman nahi dizuegu.
ARGIA. Noiz jabetu zinen euskaldun sustraiak zenituela?
STEVE ERKIAGA.
Nik beti entzun izan dut etxean euskaldunen biloba naizela, baina erabat jabetu, duela zenbait urte jabetu nintzen. Halako batean, deitura bera zuen euskaldun bat etorri zitzaidan kontzertu baten ondoren familia berekoak ote ginen galdetzera, eta Lekeitioko mutil harekin izandako elkarrizketaren ondorioz hasi nintzen gehiago kezkatzen nire jatorriaz.
A. Gurasoak ala aiton-amonak dituzu Euskal Herrikoak?
S.E. Aiton-amonak dira Euskal Herritik EEBBetara etorri zirenak. Aitona Bizkaiko Natxituakoa zen eta amona, oker ez banago, Lekeitio ingurukoa. Aitona artzain joan zen Amerikara, eta handik urte batzuetara denda zabaldu zuen Utah estatuko basamortuan.
A. Gordetzen al du oraindik aitak euskara?
S.E. Esaldi batzuk besterik ez. Gure gurasoak, ama New Yorkekoa dut, ez ziren sekula euskal gunetan bizi. Aiton-amonak basamortuan bizi zirenez, oso harreman gutxi izan baitzuten gainontzeko euskaldunekin.
A. Zerbait hitz egiten al duzu?
S.E. Niri aitak euskara ez baino gitarra jotzen erakutsi zidan. Berak ere gitarra eta eskusoinua jotzen zituen eta beste ilusiorik ez zeukan, semeak ere gitarra jotzea. Nik, ordea, tronboia jo nahi nuen.
Musika zen nire gustoko ikasketa. Besteak behartuta egin behar izan nituen. Nik musikaren bidea jorratu nahi eta hamasei urtekin egun erdia klaseak hartzen pasatzen nuen eta beste erdia ematen.
A. Gazterik hasi zinen lanean.
S.E. Beharko hasi, klaseak ordainduko banituen. Beste konturik ez nuen, jo eta jo. Zortzi ordu ematen nituen egunean gitarra jotzen eta musika ikasten. Tarteka-marteka herriko talderen batean edo bestean jotzen nuen, baina ez nuen sekula rock talde batean jo; bai, ordea, funk beltza deitzen genituen taldeetan.
A. Noiz hasi zinen goi mailako jazz musikariekin?
S.E. Hogeitasei urterekin ospe handia zuen Joe Hendersonen taldean hasi nintzen jotzen. Berarekin joan nintzen aurreneko aldiz Europara bira bat egitera eta bi urte pasatu ondoren, talde hura utzi eta batean eta bestean ibili nintzen: San Francisco Sinphony, New Yorkeko Joffey Ballet, Oakland Ballet and Sinphony...
A. Asko dira zuzeneko saioetatik aparte estudioko lanak egiten dituztenak.
S.E. Joe Hendersonekin jo nuen garaian hasi nintzen estudioko lanetan. Denetarik egin dut: publizitatea, filmeak, diskoak... Mc Donald's hanburgeseriak, Levi Strauss bakeroak, Coca-cola edaria eta antzeko marka komertzial askorekin egin ditut iragarkietako grabaketak. Nik ez ditut sintoniak konposatzen, baina
spot-aren sintoniako gitarra nik jo dut.
Telebistan ematen diren «Snoppy» marrazki bizidunak eta EEBBetan mundu guztiak ezagutzen duen «Garfield Kapitaina» saioko musikan ere gitarra nirea da.
A. Musikari asko bizi da estudioko lanetatik.
S.E. Erraza da, eta taldearekin kontzertu asko ez dagoenean ez dator batere gaizki laguntza ekonomiko gisa. Arlo komertzialean egin dudan azkenetakoa, Bill Clintonek bere kanpainan eta telebistetako
spot-etan erabilitako sintonia da.
A. Disko askotan ere jo duzu gitarra.
S.E. Hogeitamar diskotik gora. Ezagunenak emango dizkizut: Boby Mc Ferrin, The Temptations, Les Maccann, John Handy eta Andy Narrellen zazpi disko konpaktoetan.
A. Jazzera itzulita, zertan ari zara orain?
S.E. Gauza askotan batera. Hamabi urte daramatzat Andy Narrellen jazz bandan, eta duela zenbait urtez geroztik nire banda propioa ere badut.
A. Bakarkako diskoa ere egin duzu.
S.E. Urte dexente neramatzan estudioetan lanean eta banuen nire lana kaleratzeko gogoa. Duela urte pare bat, jazz konpaktoetan espezializatuta dagoen etxearen eskutik plazaratu nuen «Erkiology» izena zuen diskoa. Hasi berria dugun urte honetan atera nahi dut bigarrena eta disketxeak erantzun zain nago.
A. Zer egiten duzu jazza jotzen ez duzunean?
S.E. Lana. Jotzeaz aparte lan asko egiten ditut jazzaren inguruan. Liburu bat kaleratu nuen nire konposaketa propioekin eta beste bi prestatzen ari naiz laster kalean egongo direnak. Hilero kolaborazioa idazten dut gitarra-teknikaz Alemaniako aldizkari batean, klaseak ematen ditut San Jose State Universityn, etxean bertan, eta ikastaroak EEBBetan, Alemanian, Australian, Erresuma Batuan... Denbora hartzen dudanean, Euskal Herrira egin dudan azken bisitan eskuratutako Xabier Gereñoren Euskara-Ingelesa izeneko euskarazko metodoarekin hasiko naiz nire aiton-amonen hizkuntzan maila txukuna lortzeko asmoarekin.
A. Mundu osoan ibili zara jotzen, noiz ikusiko zaitugu Euskal Herrian uda partean egiten diren jaialdietan?
S.E. Jakin dut munduko figura guztien topaleku bihurtzen dela Euskal Herria udan. Gasteiz, Getxo, Donostia, Baiona... Egun guztia telefonoaren ondoan ematen dut, Euskal Herriko jaialdi bateko antolatzaileek deituko didaten esperantzarekin. Ea uda honetan...
Martxelo Otamendi
Martxelo Otamendi
8-9


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakERKIAGA3
PertsonaiazERKIAGA3
EgileezOTAMENDI5Kultura

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude