"Gaur egungo gizarteak gehiegi eskatzen dio Administrazioari"

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Fernando Spagnolorekin ekonomiaz eta Gipuzkoako Donostia Kutxaz
FERNANDO SPAGNOLO
"Gaur egungo gizarteak gehiegi eskatzen dio Administrazioari"
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Hazienda kontseilari izan zenak ahaztuxe du administrazio mundua. Ez, ordea, ekonomia. Arlo horri ekin zion gaztetandik eta horretan dihardu orain ere. Gipuzkoa Donostia Kutxako lehendakari izendatu dutenetik, bere bizitzako lanik gustokoenari heldu diola dio harro.
ARGIA. Gipuzkoa Donostia Kutxara aldaketarik helduko dela iragarri duzu. Zertan datza aldaketa?
F. SPAGNOLO. Eskala-ekonomiari dagozkion hainbat gauza ez ditugu oraindik martxan jarri. Estruktura bakarra sortu nahi izatean, bi estrukturetako kolektiboak biltzen dituzu, eta beraz, bikoiztasunak sortzen dira. Azken finean, jende gehiegi dago. Hori konpontzeko, aurretiazko jubilazioa ezarriko dugu 25 urtetik gora bertan lanean daramatzatenentzat. Bestalde, langilegoaren batez besteko edadea 43 urtekoa da, beraz, handia. Jubilazio hauek oraingo jende kopurua urrituko duten neurrian, gazteagoek hurbiltzeko aukera izango dute.
A. Gauregun 1.800 langile dituzue. Zenbatean, utzi nahi duzu plantila?
F.S. Egia esan, kopururik ez dago zehaztuta. Printzipioz 55 urtetik gorakoak 150 dira. Ez dira, noski, denak jubilatuko. Batzuei ez zaie eskainiko, eta beste batzuek ez dute nahiko. 50-55 urte bitartekoak 300 dira, gutxi gora hehera. Edadearen oreka bilatu behar da, eta egitura egokia aurkitu. Inor behartu gabe noski, eta funtzionamenduari oztoporik jarri gabe.
A. Gipuzkoa Donostia Kutxari helburuak ahaztuxe izatea kritikatu izan zaio, laguntza sozialei jaramon gutxiago egitea, alegia.
F.S. Bankuak, urtealdi bakoitzaren amaieran, diru kopuru bat hainbat gastutarako edo inbertsiotarako jaso arren, gainerako dirua akzionisten artean banatu behar izaten du. Kutxetan mekanismoa antzekoa da baina ez dute akzionistarik ez dute kapitalik. Kutxaren jabeei, kasu honetan gipuzkoarrei, obra sozial baten bidez itzultzen zaizkie irabaziak. Bultzatzen duen obra soziala ez da akaso egokiena, baina hori besterik da. Hainbat obra soziali orain dela 50 urte ekin zitzaien, Administrazioa ez bait zen lan horietan jartzen, baina geroztik izugarri garatu dira. Administrazioak, eta Kutxak duela 50 urteko obrekin jarraitzen du oraindik Bikoiztasunak daude, beraz.
A. Zertan lagun dezake gehien, zure ustez, Gipuzkoa Donostia Kutxak?
F.S. Ekintza puntualak egin behar ditu Kutxak. Batez ere gai kulturalei ekin behar die. Ezin du, bederen, lotura handiko edo epe luzeko proiektuetan hasi. Ezin ditugu horrelako konpromezuak hartu, eta gaiei, ekitekotan, epe motzean bukatzen direnei ekin behar zaie. Aktibitate soziala, hala ere, ez da aldatuko, Kutxaren helburua betetzeari utziko litzaioke bestela.
A. Industri birmoldaketa gertatu zenean Ekonomi eta Hazienda kontseilaria zinen. Nahiz eta arazoa Idustria Kontseilaritzak gehiago eraman, han zinen. Zer balorazio duzu birmoldaketaz?
F.S. Sektore batzuk zorionez edo zoritxarrez, etengabeko birmoldaketan mantsoagoak ziren, baina gaur egun izugarri azkarrak dira. Sektore batzuk egunez egun abiadura horretara egokitzen ez badira, halako batean birrantolaketa askoz ere gogorrago bati ekin behar izaten diote. Eta horixe bera gertatzen ari da. Birmoldaketari ekiteko kuraia behar da, kalte humanoak handiak izaten bait dira, eta sekula ez da asmatzen. Halako sektorean hainbeste pertsona soberan dagoela esatea erraza da oso. Baina ez nuke izan nahi pertsona horiek bota behar dituen nagusia. Halako sektorea egoeta horretan ote dagoen gehiengoak asmatzen du, baina gero horri eman beharreko irtenbideak normalean oso gogorrak izaten dira eta ez da behar bezain gogor jokatzen. Horregatik, birmoldaketa prozesua ia etengabea izaten da.
A. Birmoldaketa beharrezkoa izango da, baina sektore bateko jendea soberan baldin badago, jende horri beste aukeraren bat eskaini behar zaio.
F.S. Nork eskaini behar dio? Merkatu ekonomia batean gaude ala ez gaude? Hala baldin bazaude, hala zaudela aitortu hehar duzu, jendearen iritzia errespetatuz noski. Enpresak sortzekeo ekimena, pribatua da. Birmoldaketarik baldin badago, jendea soberan baldin badago, jendea Administrazioan hasten da ate joka. Gaur egungo gizarteak gehiegi eskatzen dio Administrazioari. Eta honi, hainbat funtzio asumitu behar duen neurrian, ez zaio dirurik geratzen.
Ekonomia liberatzen den neurrian konpetentzia gero eta gogorragoa izango dela onartu behar da. Baina positiboa da hori.
A. Asko dakizu Kontzertu Ekonomikoaz. Kupoaren Legea negoziatzea ere egokitu zitzaizun. Zer iritzi duzu lortu berri den akordioari buruz?
F.S. Ona iruditzen zait, baina arazoak beste bide batetik datoz. Zenbat inbertitzen ote duen Estatuaren Administrazioak asumitu ez diren konpetentzietan, esate baterako adierazgartia da. Kupoak erlazio finantzieroa zehazten du. Gero, Administrazio bakoitzak askatasuna du dirua nahi duen moduan gastatzeko. Estatu espainiarrak, askatasuna bai bait dauka, ez dirudi Euskadiri nahikoa errekurtso bideratzen dionik. Dena den, beste hainbat kontutan diru kopuru inportanteak eskaintzen dizkio. Ez da erraza denak konformatzea.
A. Kontzertu Ekonomikoak, hala ere, baditu arazoak...
F.S. Kontzertu Ekonomikoa artikulu bakarrez erabakitzen da, ez da mamia bozkatzen. Alegia, artikuluari emendakinik ezin zaio egin. Legeari baiezkoa ala ezezkoa emateko bozkatzen da soilik. Orain, bizgarri fiskalekin eta erreularizazioarekin, besteak beste, arazoak dituzte. Nork bere modura ulertzen bait du. Azken finean bi aldeek erabakitako gauza da. Gu biok halakori huruz hitzarmen batera heltzen bagara, interpretazioan, hitzartutakoa ulertzeko moduan ere konforme jarri beharko dugu. Gero ezin dugu auzitegietara jo, ez da zintzoa. Baina hor dabiltza.
A.Kontzertu Ekonomikoak ez du askatasun ekonomiko nahikoa eskaintzen. Hori dela eta, bankua sortzea ere aipatu izan da. Zer diozu horri buruz?
F.S. Gaur egungo eskaera sozialaren aurrean? Administrazioak ez du nahikoa diru sekula. Ez hemen, ez Txinan, ez inon. Baina, estatu batek bere baitako nazionalitate batekin izan lezakeen akordioari dagokionez, Kontzertu Ekonomikoa bezain hitzarmen zabalik ez dago Europa osoan. Eta akaso Kanadako estaturen bat kenduta, ia mundu osoan ere ez dagoela esango nuke. Diru kopuru hori, beraz, ez da nahikoa, baina halako bost ere ez lirateke nahikoa izango, mugarik ez bait dago.
Orohar, hitzarmen hori ona da. Euskadiri, inbertsiorako, proiektuetarako, zernahirako diru gehiago pilatzea komeni baldin bazaio, horretarako balio lezake bankuak. Baina ez lituzke sekula, Kontzertu Ekonomikoak eskaintzen ez dituen errekurtsoak sortuko. Ez da hori Bankua sortu nahiaren arrazoia. EAEko kutxek Espainiako Bankuan 150 bat milioi pezeta dituzte. Kopuru hori Euskadiko Banku batek kudeatuko balu, hainbat gauza egin ahal izango lirateke. Baina arriskua ere izugarria izango luke. Dirua uzten denean bueltatzeko izan ohi da, baina bueltatzen ez bada...
A. Bankuaren proiektuak, dena den, aurrera jotzen du, ezta?
F.S. Administrazioa aspaldi utzi nuen eta gauza handirik ez dakit. Egunkarietan irakurri ahal izan dudanez, badirudi aurrera jotzen duela asmoak. Orain dela gutxi, enpresariak bilduta egon ziren hemen, Kutxako bulegoetan. Lehendakaria ere bertan zen, eta bankuaren alde zegoela eta bultzatuko zuela aipatu zuen. Ez dakit, zer nolako bankua bultzatu nahi ote duen. Alegia, dirua bildu eta gero mailegatu egingo al du? Ala, kontrol eta inspekzio lana bakarrik egingo du, besterik gabe? Banku horren funtzioa zehaztu gabe dago.
A. Zer diozu Soltxagaren politikari buruz?
F.S. Gaizki iruditzen zaidala esan beharko nuke, dirudienez. Baina ez da horrela. Helburuak ulergarriak dira, oinarrian konforme nago jarritako ardatzarekin. Bateratasunera jo behar dela uste dut. Gero, dekretukada bezalako neurriak... neurriz kanpoko prepotentziaz jokatzen du Soltxagak, baina balentria ezin zaio ukatu. Estilo txarra du, hori da arazoa.

NORTASUN AGIRIA:
Fernando Spagnolok, bere abizena dela eta, bromak egiten ditu maiz
Golfa, pala eta irakurtzea gustokoak ditu, baina afiziorik maiteena lagunekin elkartean afaltzea du
Donostian biziko litzateke beti, nahiz eta lanari dagokionez irtenbide gehiago izan Barcelonan edo Madrilen
Ikasle zelarik, ikasgelako azkerrenetariko bat zen, eta oso gaztetatik zekien bere bokazioa ekonomia zela
Bidaiatzekotan, lasai eta eroso, motxilak eta campingak alde batera utzita


Garbiñe Ubeda
35-38

GaiezEkonomiaBesteak
GaiezEkonomiaerbitzuakBanka
PertsonaiazSPAGNOLO1
EgileezUBEDA1Ekonomia

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Biktimen artean lau kazetari hil daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude