"Ez dago kutxak pribatizatzeko inongo interesik''


1990ko uztailaren 22an
Javier Berroetari elkarrizketa.

JAVIER BERROETA
"Ez dago kutxak pribatizatzeko inongo interesik''
Javier Berroetak bere gain hartu du Bilbo eta Bizkaiko kutxen arteko fusioaren gidaritza. Fusioa dela medio Bizkaiko kutxa bakarra sortu bide dutela, apostu eta errealitate berrien aurrean jarri dira orain. Kutxa eta bankuen arteko konpetentzia, aurrera begira jorratuko diren esparruak eta hartuko diren iniziatibak, Euskadiko kutxa bakarraren helburua, eta beste hainbat gairen inguruan hitzegiteko aukera izan dugu.
Zeintzu izan dira Bilboko eta Bizkaiko kutxen fusioaren helburuak?
Prozesua halako erraztasun batez doa aurrera, fusioa gauzatu eta lau hilabete ondoren Kutxaren sail funtzional ororen integrazioa lortu bait dugu. Sistema operatiboen batasunaren gaia dago oraino zintzilik, honen egitea zailagoa gertatzen delarik, hain zuzen ere aplikazio informatiboen esku geratzen delako.
Entitate berriaren izaerari dagokionean, entitate bakar gisa ari gara lanean, erabateko konjuntzioa erakusten duen Zuzendaritza ekipo batez. Uste dut, estraineko etapa hau denbora record-ean egin dugula, eta zentzu honekin, beste iniziatibentzat erreferentzia puntu gerta geitezkeela. Momentu honetan sartzen gara bestalde bigarren fasean, fusioaren ondorio baikorrak nabaritzen hasiko garen fasean hain zuzen. Errekurtsoak libratzen hasiak gaude dagoeneko lehen pentsaezinak zitzaizkigun aktibitate eremu hainbatetan hasi ahal izateko.
Orohar, zeintzu arlo edo lan sail berri jorratu bide duzue aurrera begira?
Ekonomia partikularren sailean–gure ohizko bezeroen esparruari dagokionean, zerbitzuaren kalitatea hobetzera jo dugu, eta gure ofertaren produktuen aukera osatzera, negozio ardatz berrien gehituz batipat Aseguru eta Aurrezki Gestioen asesoramenduaren ildotik, Pentsio Fondoak direla, Burtsako inbertsioak... Aurreragotik landuak izan dira sailok, baina definitiboki sendotzeko esfortzu berezi bat behar dute.
Bestalde, PYME-en (Tamaina Txikiko eta Ertaineko Entrepresak) alorretan erabakiz eragingo dugu, gure herriaren ekonomiarako funtsezkoak direla ulertzen dugulako. Bulego sare paralelo bat sortzeko asmoa dugu, helburu honetara zuzenduak izango direnak, eta udatik aurrerantzean martxan egongo direnak.
Indartuko ditugu, era berean, gure tamainako entitate batentzat presentzia beharrezkoa diren plaza edo esparruak, eta noski, bezeroen merkatal aktibitateak laguntzeko BBKren asistentzia beharrezkoa den lekuetara zabalduko dugu gure zerbitzua.
Aurrezki kutxek mota guztietako aktibitateak eraman dituzte aurrera orain artean, zerbitzu sozialak adibidez. Dirudienez orain beste aktibitate mota batzu bultzatu nahi dira. Zerbitzu sozialek hala ere jarraituto al dute?
Kutxek, tradizionalki, bi aktibitate mota egin dituzte. Batetik, funtzio soziala betetzen duten aktibitateak, errekurtso finantzieroen bitartekaritza medio egin direnak, ezaugarri ezberdin batez beti ere, kapital pribatuaren beste aktibitate mota batzuk baino kondizio bigunagoez hain zuzen.
Gainera, Kutxen dibidendua, kontribuzio moduan, Zerbitzu Sozialera prestatzen da.
Esparru biak mota honetako entitateen berezko izaerari dagozkionak dira, sorrerako estatutuetan jasotzen dira, eta horregatik, utzi ezinak gertatzen dira.!
Gure kasu partikularrean, BBK-k bere bokazio soziala dela-ta OBS-aren bidez (Obras Benéfico Sociales deritzanak) Gizarteari eskainitako zerbitzuak indartzearen aldeko aitorpena egin du. Era honetan, BBK-aren baitan etengabeko kezka bilakatu da fondoak zuzentzen diren xede eta helburuak selekzionatu eta berritzea, ze begibistakoa bait da behar sozialak aldatu egiten direla denboraren poderioz, eta ondorioz, Zerbitzu Sozialaren lehentasunek ere aldatu egin behar dutela. Adibide gisa, eta jaiotza tasak behera egiten duen neurrian, haurtzaindegietan lekuak sobran izango dira. Biziraupenaren luzapena medio ere, hirugarren adineko jendearentzat erresidentzia gehiagoren beharra aurrikus daiteke. Ondorioz, laguntza gauzatzen den modu konkretuen moldaketarako esfortzu etengabeak egin behar dira.
Honezaz gain, OBS-a administratzen duten gestio sistemek etengabeko errebisio bateri lotuak egon behar dute, buru belarri sartuta gauden aurrerapen azkertua medio gestiora aplika daitezkeen formula tekniko eta juridiko berriak sortzen direlako, zeintzuek efikazia handiagora eraman gaitzaketen eta ondorioz, ongitasun sozialari dagokion kontribuzioa hobetzera. Edozein kasutan hala ere, berriro diozut, OBS-ak, Kutxaren gehigarriak baliatuz finantziatzen den kontribuzio sozial gisa ulertua, erabakiz jarraituko du, gure izateraren funtsezko arrazoia den neurrian. Sozietate anonimoen helburua akzionisten ordainketa den bezala, gurea ongitasun sozialaren aldeko apostua litzateke, zerbitzu sozialaren bidez gauzatzen dena.
Kutxak pribatizatzeko jarrerarik ba al dago?
Altutik esan behar dizut ez dagoela inongo interesik kutxak pribatizatzeko, pribatizatzea politika eta helburuei buruzko erabakiak partikularrez osatutako organo soberanoetara aldatzea ulertzen den neurrian. Kutxen gobernu organuen konposaketak, oso modu orekatuan, sektore sozial diferenteen interesak biltzen ditu. Honela, entitate sortzaileetako ordezkariak daude bertan, Kutxaren aktibitateak ematen diren udaletxeetako ordezkariak, inpositore eta pertsonalarena. BBK-ko uste orokorra dela uste dut, kutxen eta administrazioaren helburua famili nahiz partikularren ekarpena egungo status-aren bidez mantentzea.
Hori bai, beste kontextu diferente batean, baina lehengoarekin erlazio zuzena duena, eta zure galderari erantzunez, CEE-k eta BE-k (Espainiako Bankuak) inpositoreen ziurtapen egokia lortzearren argitaratu duen normatibaren arabera proportzio baten beharra ikusten da finantzar entitateek egin mailegu eta fondo propioen artean. CEE-k zehazki, %10aren garantia suposatzen duen koefizientea eskatzen du. Kutxek fondoak zabaldu ditzakete euren urteko etekinen parte bat erreserbetara zuzenduz.
Superkontuen afera dela-ta argi geratu da bantu eta kutxen arteko borroka. Zer gertatzen da? Nola eta zein neurriez moztu daiteke superkontuen afera honekin?
"Superkontuen gerra" bezala ezagutzen dena edota banku eta kutxen arteko konpetentzia (entitate finantzieroen artean esan beharko litzateke, ez bait daude bi bloke enfrentaturik, entitate taldea baino), luzera begira prozesu osasungarria izango dela esan behar da, zeren eta orain arte ezagutu den "erasoaren aurkako paktua" haustea posibilitatzen bait du. Eta konpetentziak, finean, bezeroentzat zerbitzu eta errendimendu hobeak ziurtatzea suposatzen du, eta era berean inefizentziak gutxitu eta produktibitatea hobetzeko esfortzu bereziak egitera bultzatuko ditu entrepresak. Posible da, gainera, konpetentzia hau ez dadin Pasiboaren borrokan geratu. Esaten hasiak dira dagoeneko mozketa kreditizioak bukatzen direnean maileguen esparruan beste frente bat sortuko dela. Hori gertatzen bada, ondorioz, bezeroak ordaintzen dituen interes tipoak–egun altuak–jaitsi egingo dira.
Hainbat kanpaina publizitario exhaustiba medio bezeroak posible izango du gainera finantzar kultura batetaz jabetzea, etorkizunean, ezagutuz aukeratzea posibilitatuko diona, eta ondorioz, zerbitzu eta prezio hobeak eskaintzen dituen entitateen alde apostu egitea posibilitatuko diona. Zentzu honetan, finantzar munduan gertatzen ari den mugimendu guzti hau osasungarria da sozial ikuspuntutik begiratuta.
Orain bai, prozesu honek tentsio inportanteak sortuko ditu eraldaketa koste handiak dituzten entitateetan. Imaginazio handiz jokatu beharko dute produktu berriak zerbitzu hobe eta erakargarriagoez eskaintzeko.
Baina esfortzu hau 1.992ko epean kokatzen badugu "superkontuen gerra" onuragarri gerta dakiguke; kanpotik datorkigun konpetentzia irekiaren aurrean prestatzeko orduan onuragarri.
Jarrera zein izango da aurrerentzean, zerbitzuen aniztasuna bultzatzea, esan nahi da, ahalik eta zerbitzu gehienak eskaintzea?
Aurrera daiteke, oso hurbileko etorkizunean, finantzar entitateen negozioaren parte handi bat (eta esan behar da, egiten ez den neurrian bezeroaren aurrean erakartasuna galduko dela), aseguruen salmentatik, bidaietatik, etab, etorriko dela. Maila guztietako soluzioak emango dira. Zerbitzu arloan nagusitzen ari diren entrepresak garantia osoa eskaintzen dutenak dira, atzeratutako ordainteta modua eskaintzen dutenak, azken finean, bezeroari dena egina ematen diotenak.
Finantzar entitateek beren produktu eta zerbitzuak zabaltzen ez dituzten neurrian, beste esparruetatik datozenen konpetentzia jasoko dute berei dagokien esparruan, aseguru konpainiak direla, etab.
Ohizko negozioak utzi gabe aurrera egin behar da beraz, operazioak sortzen diren puntuetan kokatu behar gara. Transazio guztietan parte hartuz, komertzio sareekin akordioetara iritsiz, etab. Bulegoen azpiegitura aldatu behar da, ordainketa eta kobraketa lekuak soilik ez daitezen izan, eta aukera zabalagoa eskaini ahal izan dezaten. Mailing-a sakondu behar da, bezeroei sistematikoki eta koerentziaz oferta pertsonalizatuak eskaini ahal izateko.
Euskadito kutxa bakarraz mintzatzen hasiak dira adituak. Posible ikusten al duzu, eta bestalde, ze interes dago hori eman dadin BBK-aren partetik? Hiru Herrialdeetan bakarrik egingo litzateke? Eta honela balitz Nafarroa non geratuko litzateke?
Euskadiko kutxak konbergentzia prozesu batean sarturik daude, hainbat ekimen konkretuetan zehaztu den bezala, laguntza informatiboa dela, Aseguru mailako entrepresa baten sorrera dela, Norbolsaren sorrera bestetik, eta akordioak sinatu dira bestalde kutxa bakoitzaren konpetentzia esparruak zehaztuz.
Gainera, oso estuki lan egiten da, ohizko bilerak baliatuz, Federazio Vasco Navarraren baitan area diferenteak landuz eta plangintza bateratuak eginez, bai estrategikoki bai negozioen gestioan.
Noizko beraz Euskadito kutxa bakarra?
McKinsey-ren ikerketan aurrikusten denez, fusio probintzialen prozesua amaitu ostean, zeinak oraindik urte batzuez iraungo duen, lehen aipaturiko kooperazioa forma juridiko lotuago batez eman ahal izango da.
Honela, nortasun juridiko propioa duen Partzuergoaren sortzea proposatzen da, bat eginik antolatu daitezkeen hainbat zerbitzu bildu ahal izateko. Adibide gisa, Baloreen Kartera aipa dezakegu, Kapitalen Merkatua, Ikerketa Zerbitzua, Marketing-a, Informatika, etab.
Hiru Herrialdeetan bakarrik egingo litzateke? Eta honela balitz Nafarroa non geratuko litzateke?
Kooperazio modu hau, hiru kutxa probintzialen fusio zuzenaren aurrean beste abantaila batzuk posibilitatzen ditu. Hain zuzen ere, lehen estadio batean, kokapen geografikoagatik gerta daitezkeen zailtasun operatiboak gailendu daitezke, lurralde historiko bakoitzaren idiosinkrazia ziurtatzen da, Kutxa bakoitzari malgutasun gehiago eskaintzen zaio, bere zonaldeko ezaugarri sozioekonomikoetara moldatu ahal izateko aukera gehiago azken finean. Era berean, konbergentzia prozesuan aurrera egiteko bidea irekitzen du, etorkizunean har daitekeen beste mota batetako eredu juridikoak lantzeko oztopoak gailenduz.
Nafarroako kutxei dagokionez, jakina denez, Federazio Vasco Navarran parte hartzen dute, eta ondorioz, bertan egiten diren plangintza bateratuetan parte hartzen dute.
Kutxek, orain bitartean, laguntza hainbat eman dute krisian zeuden sektoreei begira, interes oso bajuko maleguak, etab. Politika hau mantenduko da? Pentsatu al da bestalde, inolako laguntza berezirik krisian dauden sektore estrategikoei begira? Eta enpresak laguntzen diren bezala lanpostuak gortzeko saiorik egingo al da?
Aurrezki kutxek beti jarraitu dute bankuek eskatzen dituzten maileguak baino arinagoak emateko politika, zeren eta gure helburu nagusia ez bait da etekinak maximizatzea, ordea interes orokorrei lotuak diren funtzio sozial bat bilatzen dugu. Hau dela-ta bultzatu ditugu Administrazio Publikoaren bat hainbat akordio mailegu subentzionatuen emateko.
Gainera, OBS-ren barruan, etengabeki egiten ari garen egokitze prozesuan, pentsatua daukagu entrepresen promozioari begira zuzeneko subentzioak bideratuko dituen maileguak, eta aldi berean, lanpostuen sorrera.
Kutxak, betiko filosofiari atxekirik jarraitu nahi du lanean.
IÑIGO ODRIA
27-30

GaiezEkonomiaerbitzuakBanka
PertsonaiazBERROETA1
EgileezODRIA1Ekonomia

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude