Amezketan jaioa 43.ean, 10 urterekin Arantzazura ikastera joan eta 20 urtetatik fijo dago bertan. Apostoladutzarekin batera, bere bizitzako puntu nabarmenenak musika eta euskaraz idaztea direla dio. Azken urteotan berak ematen du Euskadi Irratian eguraldiaren berri.
ARGIA.– Amezketarra, eta Pernandoren segidakoa omen zara...
Pello Zabala.–Bai, odoleko lotura da. Zabala Bengoetxea naiz, eta amaren aldetik zuzen zuzen, uste dut zazpigarren belaunaldikoak izango garela gu. Ia berrehun urte izango da hura hil zela. Amezketan Pernandorengandik geratzen den familia bakarra geu gara, gainerakoak kanpora joanak dira. Ospakizun bat izan zen orain dela 20 bat urte Pernandoren omenez, eta orduan atera zituen bertako apaizak harengandikan datorren enborraren adarrak.
A.–Euskadi Irratian eguraldiren berri emateagatik ezagutzen zaitugu batez ere, baina horrez gain zertan aritzen zara?
P.Z.– Hori da adarraren puntaren punta... baina nolabait ere ezagunena gertatzen dena, ezta? Hemengo obserbatorioan eguneko datuak hartzeaz gain–datuak egunean hirutan hartzen dira– horiekin irratiak puntualki ematen dituen minutuez gain, orain artean lan egin dut seminarioan irakasle eta hezitzaile bezala, eta hori istera goaz jada. Bestetik, igandetan komentuan, organista egon naiz urte askotan eta azken urte hauetan herriari kantaerazten. Orain bertako koruaren kantak konposatu, zuzendu, eta halako lanak gehienbat. Baita euskaraz idatzi ere. Beti izan dira nere bi puntu nabarmenenak, apostoladutza alde batetik, eta euskara eta musika.
A.–Nondik datorkizu ba. da musikarako joera hori?
P.Z.–Hori, nik uste, bizitzako suerte bat izan da. Zortzi bat urte genituela, Amezketan, nahiz herri txikia izan, bazen apaiz bat afizioa zuena, eta solfeoa erakusten zigun eta koruan ere kantatzen genuen.
Honuntza etorritakoan ere koruan kantatzen nuen eta jarri ninduten pianoa ikasten. Organoa jotzen ere ikasi nuen.
A.–Idatzi ere egiten duzula diozu. Zertan aritzen zara?
P.Z.–Arantzazuko errebistan batetik, eta artikulu gehienak Habe aldizkarian. Gero, han hemenka, kolaborazioak eskatzen dituztela eta. Lehenengo artikuluak Hegan hartan idatzi nituen, estudiante ginenean. Jakinen ere bai hemendik zuzentzen zenean. Afizio hori beti izan dugu eta landu ere bai piska bat.
A.–Eta nondik nora hasi zinen eguraldi kontuetan?
P.Z.–Hemen obserbatorioa nola dagoen, hor datuak apuntatzen ibiltzen zen frailea hil zenean; ni harekin gertu samar ibiltzen nintzenez, lan hori hartu nuen. Gero, Euskadi Irratia martxan jarri zenean, hor ere programak egiten zebilenari gogoratu zitzaion, zenbait puntutara deitu. eta Aranizazura deitzen zuten, San Migelera edo Urbiara bezala. Elurra dexente egin zueneko egun batzuetan, zenbat elur dago? eta azkenean: hi, ez al hintzateke atrebituko zer eguraldi dagoen eta zer eguraldi egingo duen esatera?. Atrebitu-atrebitu, nola ez... eta gero, zeure burua ikusten duzu zerbait ikastera behartua. Liburu batzu hartu, eta saiatu nolabait ere. Bakarka ikasitako kontuak dira.
A.–Zein sistema erabiltzen duzu eguraldia asmatzeko?
P.Z.– Prebisioak egiteko, hemen obserbatoriokoak ez du ezertarako balio, dagoen eguraldiaren datuak besterik ez dira eta. Ni adi egoten naiz telebistak ematen duenetik, irratian esaten denetik, baina espero dut lehen bait lehen mapak edukitzea. Gero, tenporak direla eta, nolabait, nere eskola eta martingalak erabili behar izaten ditut.
A.– Fidagarriak al dira zuen iragarpenak?
P.Z.–Pronostikoak, normalean, denak Madridetik datoz, pronostikoa ezin da bakarka eman. Handik Santanderrera bidali, eta Santanderrekoak egokitu egiten du Kantauri inguru honetarako. Usabiagak ere, bere jakintzarekin, hori gehiago zehazten du gure lurrari begira. Hori egiten dugu. Ez bait da berdina haizea Santanderren edo hemen. Guk batez ere bereizten dugu kostaldea eta barnekaldea.
A.–Udarako nolako eguraldia izango dugu?
P.Z.– Eskaxa. Hamabost egun hauetan dabilena izango da gutxi gora behera. Laino askorekin gelditu dira tenporak, eta ez dut uste hiru bat egun segidan on-onak egingo dituenik. Euria falta zela, eta orain etorriko dira falta zirenak.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Biktimen artean lau kazetari hil daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.