"Eskolarteko Txapelduna izatea aspaldiko ametsa nuen"


1990ko uztailaren 01an
Eskolarteko bertso txapelketa irabazi du Jon Maiak
Jon Maia:
"Eskolarteko Txapelduna izatea aspaldiko ametsa nuen"
ARGIA.–Nola sentitzen zara eskolarteko bertso txapeldun berria izanik?
Jon Maia.–Euskadiko Txapelduna izateak izugarrizko poza sortarazten dit, orain arte izan dudan ametsa bait da. Nire adinekoen artean topea jo dudala iruditzen zait.
A.–Ez al da bertso gutxi kantatzen txapelduna neurtzeko orduan?
J.M.–Hori egia da, eta gainera oztopo haundia gure adinekoentzat. Besteentzat, nagusientzat alegia, agian ez da komenigarria hain bertso gutxi kantatzea, baina errezago da erregulartasuna edo oreka erakustea. Baina gu oraindik egiten ari gara bertsolari bezala, eta nahiko zaila egiten zaigu bertso lanak botatzea; gainera, bertso gutxi izatean hutsen bat eginez gero oso aukera gutxi dugu akats hori konpontzeko.
A.–Atzetik gazteak eta haurrak badatozela nabarmentzeak ez al du poza ematen?
J.M.–Bai, ni talde honen barne sentitzen naiz eta oso pozgarria da bertsolaritzaren mundu honetan zenbat jende mugitzen den ikustea. Ikusten da goian daudenentzat erreleboa badatorrela, bertsolaritza gero eta gehiago ari da zabaltzen, jendearen artean, irratian, telebistan...
A.–Txapel hau irabazteak zer nolako aukerak zabaltzen dizkizu hemendik aurrera plazan aritzeko?
J.M.–Txapel hau irabazteak ate asko zabaltzen ditu, eta jadanik igarri dut, etxera hots egin didatela hainbat ekitaltitara joan nadin. Orain arte bezala jarraituz, plazak ez zaizkidala faltako uste dut. Gainera, honelako adinarekin egin ditudan plazak ikusita ezin naiz kexatu, gutxi bait dira nire urteekin paretsu ibili direnak.
BOTA PUNTTUBA
56

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEskolarteko
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMAIA1
PertsonaiazMAIA1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude