"Lanbide Heziketa prestiliatü behar da"


1990ko martxoaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kike Intxaustirekin elkarrizketan.
KIKE INTXAUSTI.
"Lanbide Heziketa prestiliatü behar da"
Zenbaitentzako erreforma oraindik gauzatu beharreko zerbait baldin bada ere, martxan dago iadanik Martuteneko Lanbide Heziketa institutoan. Erreformaz, eta hezkuntza alor honetaz orohar mintzatzeko, bertako zuzendaria den Kike Intxaustirekin egon gara.
ARCIA.–Zein da egun lanbide heziketaren egoera?
KlKE INTXAUSTI.–Zentruen borroka nagusia Lanbide Heziketa prestijiatzea da. Esparru honetan emaitzak bistakoak dira iadanik: zenbait enpresario hasiak dira esaten LH IIko profesionalak nahiko onak direla.
A.–Helburu hori lortu asmoz, nola ikusten duzu martxan jarri asmo da goen erreforma berria?
K.l.–Aipaturiko erreforma bultzatzen ari gara, hezkuntza esparru honek dituen arazoak konpontzeko egokia suerta daitekeela pentsatzen bait dugu. Erreformak orokorki erantzuten dio problematika guzti honi.
A.–Zenbaiten ustez ordea, LHa zailtzea lortzen da batipat.
K.l.–Gure buruari ere askotan galdetu izan diogu zer gertatuko den egun oinarrizko heziketa bukatzen ez duten gazteekin. gaur egun LH2ra sartzen diren ikasleak ez bait lukete gaitasunik izango batxilleratoa gainditzeko. Baina kontutan eduki behar da batxillerato teknikoak martxan jarriz gero, egun BBB egiten duten askok nahiago izango dutela honelako batxillerato bat egin letraseko bat baino.
A.– Lanbide Heziketa enpresa munduaren beharrei egokitu nahi da?
K.l.–Hori da lortu behar duguna, ez dakit lortuko dugun ala ez. Praktiken bidez, harreman gehiago izango dugu enpresekin, programazioa ere hobekiago betetzeko aukera izango dugularik, hobeto egokituko garela beraien beharretara.
A.–Noiz jarriko da martxan eta nola egingo da transmisioa?
K.l.–Donostialdeko zentruek dagoeneko burutu dugu transmisioa. Bide honetatik jotzeko, Donostian ez dago inolako arazorik, Martutenen bertan, euskaraz burutu daiteke aipaturiko erreforma hau. Bigarren moduloak 91-92 ikasturterako martxan jartzeko gai izango garela uste dut.
A.–Proiektu zehatzak bultzatu beha rrean, zentru batzuk bultzatzen ditu eskualdeko komiteak, zer diozu horretaz?
K.l.–Zentruen diru iturria ezin da soilik hezkuntza saila izan, zentruak egiten dituzten proiektuak babestu behar dira. Zentru batek eskaintza berria egiten baldin badu, eskaintza hori bultzatu behar da eta ez zentruak gaur egun egiten den bezala.
26

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plLH
PertsonaiazINTXAUSTI2
EgileezGOIKOETXEA5Gizartea

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude