«Plangintza onartuko dela iruditzen zait»


1990ko martxoaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eusebio Osarekin elkarrizketan.
EUSEBIO OSA Euskerarako Kabinete Teknikoko zuzendaria
«Plangintza onartuko dela iruditzen zait»
EHU-UPVko Euskararako Kabinete Teknikoko zuzendariaren eskuetatik ere pasa da oraindik burutzeke dagoen plangintzaren lehen zirriborroa. Hona hemen bere eritzia.
ARGIA.–Zein da plangintza honi buruzko zure lehen balorazioa?
EUSEBIO OSA.– Oraindik zirriborroa baino ez dugu ikusi, baina filosofia moduan onargarria deritzot, lerro nagusiak ondo markatuta daude.
A.–Zer beharko da plangintza bideratzeko?
E.O.–Lehenik EHUko gobernu batzordeko onarpena, eta gero, jakina, dirua; diru piloa beharko da hau aurrera eramateko. Bestalde, borondate politikorik ez badago, ezin izango da ezer egin. Nire ustetan onartu egingo da plangintza, eta dagokion dirua ere emango dute. Dena den, Errektoretzarako hauteskundeak laister izango dira, eta ikusteko dago hauteskunde interesek zein neurritan eragingo duten plangintzaren gauzatzean.
A.–Zein izan daiteke euskaldantze plana praktikan jartzeko oztopo nagusia?
E.O.–Oztopoak departamenduetatik eta Hezkuntz Sailetik etor daitezke. Agian oztopo latzena departamenduetatik etorriko da, susmo hori dut. Gauzak eratuta dauden bezala unibertsitate honetan departamenduek dute botere handiena.
A.–Plangintza bere osotasunean betetzen bada, zer nolako unibertsitatea izango dugu bost urte barru?
E.O.–Jarritako helburuak oso minimoak dira oraindik. Administrazioa eta zerbitzuen alorrean minimotik behera gainera. Unibertsitate euskaldunera heltzeko urte asko pasako dira. Hala ere, plan hau betetzen bada aurrerapauso garrantzitsua izango da.
A.–Zergatik hainbeste urtetan ez da plangitzarik egin?
E.O.–Euskara Batzordeak ez du behar bezala funtzionatu. Orain egin dugun hau lehenago egin behar genuen, ez dugu jakin izan hori burutzen. Errua guztiona da iniziatiba hau ez dugulako lehenago bultzatu.
I.M.
40


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzUnibertsita
PertsonaiazOSA1

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude