"Madrili jokurik egingo ez dion Estatutoa aurkeztuko dugu"


1990ko martxoaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Rufino Etxeberriarekin elkarrizketan.
Rufino Etxeberria, Herri Batasunako Barne Eraketaren arduraduna
"Madrili jokurik egingo ez dion Estatutoa aurkeztuko dugu"
Oiartzuarra jaiotzez, Rufino Etxeberriak Herri Batasunako Barne Eraketa lanetan murgildurik dihardu eguna. Mahai Nazionaleko partaide izateaz gain, Gipuzkoako Juntetxeko parteldea da, era berean, Estatu espainiarreko espetxeetan ere bi urte t'erdi egin duelarik.
ARGIA.–Bi urte pasatxo dira Iruñeko eta Gasteizko hitzarmenak sinatu zirela; zein eragina izan dute bi hauek Herri Batasunaren baitan?
Rufino Etxeberria.– Pakto hauetaz hitz egin baino lehen, hauen oinarrian zer dagoen aztertu beharko litzateke. Guk azken 10 urteotan frankismoak zer suposatu duen planteatu izan dugu, hau da, Konstituzioak frankismo soziala ezartzea du helburutzat, beraz, indar politiko batzuen inguruan saio hau bultzatzen da.
Estatuak baliabide handiak dituen marko bat finkatzen du, guretzat frankismo soziologikoa dena, joku-kanpo bat irekitzen du, alderdi zenbait sartu arren gu kanpoan geratzen garelarik. Gure jarreraren zergatia azterizerakoan funtsezkoa den puntu batera iristen gara, egun indarrean dagoen konstituzio horrek euskal politikagintzak –eta horren barruan mugi daitezkeen berreraikuntzarako herri bultzadak makurtzen direlarik balta ere–atzera begira dezan behartzen bait du. Honen aurrean guk projektu berri bat ireki behar dela eta aurrera begira politikagintza ziurtatuko duen marko bat beharrezkoa dela defendatzen dugu.
Azken 10 urte hauek ardatz hauetan mugitu dira, eta bi alternatiba hauek bata bestearengandik urruntzen joan diren neurrian, zeren HBk Estatuarengan eragina izan du, eskaintza desberdinak egin dira.
A.–Eta 87aren bukaeran HB gertu tik ukitu dituen hitzarmenak sinatzen dira.
R.E.–Bai. Garai horretan Estatu espainiarrari politikoki eskuetatik ihesean ari zaiona berreskuratu nahian. 78netik indarrean jarri duen alternatibaren printzaturen jabe bait da, alternatiba hori indartu nahi du. Eta horretarako, hitzarmen hauen bitartez homogeneotasuna bultzatzen da, iniziatiba eta lidergoa Estatua eta honen ordezkaritzaren baitan, PSOEren baitan kasu honetan, dagoelarik.
Euskadiko Ezkerrak bultzatzen duen "abertzalismo konstituzionalista" 10 urteotan gauzatu ez denez, hitzarmen hauek abertzaletasunaren izate eta izana mugatu nahi dute. Gizarte osoan eragina izan duten neurrian, HBrengan ere izan dute, agian sortu den egoera berriari egokitu ez gatzaizkiolako, edota zuen garrantzia aurrikusteko gauza ez ginelako izan. Hala ere, hau unean uneko kontua da, ez bait dugu uste mugatze hau determinantea izan daitekeenik, eta denboraz gaudela eta denboraz bideratzen ari garela uste dugu.
A.– HBri, PNVtik eta Arzalluzek hain zuzen ere, gehien kritikatzen zaiona, beti ezezkoa ematen duen alderdia dela, ez duela inoiz ezer positiborik aurkezten. Egun HBren estrategia edota zertan ari den argituko zenuke?
R.E.–Herri honek subiranotasunerantz jotzeko marko berri bat behar du, etxe batek, eror ez dadin, zutabe eta solairu sendoak behar dituen bezalaxe, eta egun, subiranotasun klabean mintzatzeko Herriak mekanismo eta tresna finko eta sendo batzu behar ditu. Hauen eskaeran gabiltza.
A.– Zure eritziz egungo mekanismoek ez dute aipatu duzun helburu hori burutzeko baliorik?
R.E.–Ez, zeren praktikan lurraldetasunaren kontua begibistakoa da, ikuspegi orokor batetik begiratuz, Hegoaldean indarrean dauden bi Estatuto hauek ez daukate benetako botere konpetentzial hori, ez daude subiranotasun klabean idatzirik. Eta arrazoina bakarra da: Konstituzioak subiranotasunaren ahaltidea ukatzen dio Herriari. Beraz, oinarrizko egokitze bat beharrezkoa da, Estatuarekiko harreman politikoak jasotzen dituzten mekanismoak aldatzea beharrezkoak direla alegia. Eta zentzu honétan, egungo Estatutoek eman zezaketen guztia ematen dute, zimaur politiko batzu besterik ez dira. Orain, 10 urtetako espektatibak itzaltzen joan dira eta guk Herri honek subiranotasunerantz urratsak eman ditzan argi berri bat eskaintzen dugu.
Lehen independenizia eskatzen genuela, gero KAS alternatiba, orain Autonomi Estatuto Nazionala (AEN)... luzatzen zaigu, baina guk dioguna da subiranotasuna lorpen dinamiko bat dela, hori errealitate bat da, baina lorpena denez, pausuak eman behar dira eta hauek lehen aipatu ditudan mekanismo finkorik gabe, marko berri desberdin bat gabe... ezinezkoa da aurrerapenik lortzea Herri honentzat.
A.–Eta zuen eritziz, zutabe horiek HBk ezagutaraziko duen Autonomi Estatuto Nazionala litzateke?
R.E.–Bai, guretzat bai.
A.–Zertan da, beraz, Estatuto hau? Zein dira lerro nagusiak?
R.E.–Nazio berreraikuntzarako giltzarria da Estatuto Nazional hau. Ezinezkoa du Herri honek bere burujabetasuna lortu pairatzen dugun lurralde zatiketa hau medio delarik, beraz, lurraldetasuna oinarrizko puntutzat jotzen dugu. Eta hau jasoaz, Autonomi Estatuto bat ireki behar da, honek jaso behar dituen edukinetan benetako botere konpetentzialak egon behar duelarik. Botere honen garapena astuna bezain sakona daiteke baina derrigorrez herri interesen babesle izango da.
Hau honela, sortuko den erlazio marko berri horretan subiranotasunaren bidea marraztuko duen herri eskaera garrantzitsuena autodeterminazio eskubidea dugu. Era berean, euskarak, gure hizkuntza nazionalak, dagokion tokia berreskuratuko ,du.
A.– Eguago Gernikako estatutea ahitu dela baIezten bada, zerk funtzionatu eraziko du hasieratik mugatuko den AEN hori?
R.E.–Oinarrian dago arazoa. Amejoramenduak eta Gernikako estatutoek gehiegorik ez badute ematen, zergatik da? Funtsean ordezkatzen dutenagatik, hau da, deszentralizazio administratiborako osagai batzu direlako, benetako botere politikorik ez dutenez, horrek agortu ditu. Beraz, hori gaindituko duen Estatutoa aurkeztuko dugu, Madrilgo administrazioari jokua egingo ez dion Estatutoa, bai ekonomia ikuspegipegi guztietatik. Azken finean, gaur hemen ez dugun autogobernua suposatuko du.
A.–Baina Gasteizko gobernuan dau. den jeltzaleak Madrilek egungo estatutoa garatzeko ez duela borondaterik kexu agertzen dira. HBk zer du marraztua ideia hau gauza dadin?
R.E.–AEN eguago, estuinguruan ezinezkoa da. Egungo errealitatearen puzzlean ipini nahi izango bagenu ezintasunarekin topatuko ginateke. Egungo puzzleak ez dauka gure pieza sartzeko aukerarik, beraz, garbi dugu Herri eskaerei tokia egin behar dion puzzlea behar dugula; marioak eta konstituzioak Herri honek betidanik planteiatu dituen eskaerak jasotzeko aldatu behar dira.
Bestalde, normalkuntzarik ez dago oinarrian arazo bat dagoelako, arazo politiko bat, gatazka politiko bat. Hau gainditzeko ezinbesteko irteera negoziaketaren bidea da, negoziaketa tresna gisa ulertua, egoera berri bat ireki dezan; eta honetan denok partaide eta protagonistak izango gara, marko berri bat, Estatuto berri bat lor dezagun. Baina horrek goitik beherako aldaketa bat suposatuko du? Gaur egun arte egindako guztiak balioko du?, Ez? Marko konstituzional berri bat ireki beharko da? zaila da erantzutea. Hala ere, 10 urteotan, dituzten muga guztiekin, estatuto hauek plano batzuetan osagai baliogarri batzu izan ditzaketela uste dugu, baina egokipena, egoera berri bati egokitzeak du garrantzia.
A.–Eta hori gauzatzeko negoziaketa bidearen apostua egiten duzue?
R.E.–Negoziaketek bide hori ireki eta normalkuntza politiko bat supostuko du.
A.–Borondate politikarik ez dagoenean negoziaketa burutzeko baldintzak zeintzuk izan behar dute?
R.E.–Aljergo negoziaketa prozesu luze horretan borondate politiko eza agertu zen, horregatik inportantea da Estatuaren sektore guztietatik horrela izan zen edota benetan beren artean kontraesan eta desberdintasunik ote zeuden jakitea. Guk bigarrenaren alde apostu egiten dugu, inori ez bait dio ihes egiten PSOEk Arjelen bertan akordio bat onartzeak, sinatzeak, eta ordu batzuetara akordio horri muzin egiteak. ETAri leporatzen zitzaion homogeneotasun eza hura, zatiketak zirela bide eta abar, HBren ustez, beste aldean dago, Estatuaren aldean.
Elkar hizketa eta negoziaketari berriro heltzekotan, Estatuak borondate politikoaren agerpena egin dezan planteiatzen dugu, ez azken egunotan Corcuera-k egin dituen artifiziozko jokuekin, adierazpen horiek irudi faltsu bat saltzeko eginak bait dira. PSOEk benetako borondatea badu erakus beza praktikan. HBk hitza eta praktika erakutsi izan du, hortxe dugu bestela, azken hauteskunde orokorren ondoren Madrilgo Gorteetara joateko hartu zuen iniziatiba. Iniziatiba horrek Herri honek eskatzen duen normaikuntza politikoaren adierazpena izan nahi izan zuen eta denok dakigu borondate horren aurkako eraso tragiko bat jaso genuela. Eraso hau argitzeko borondeterik ez da izan eta ez da izango, Estatu krimen bat bait da; azken tinean, Aljergo zortzi puntuen inguruan irekitako arazo horren adierazpena da.
A.– Normalkuntza eskuratzeko urrats gisa aurkeztu duzu Madrilgo parlamentura agertzea. Orain ere, nor malkuntza eskuratzeko moduan ulertzen al da Instituzinetara agertzea?
R.E.–HBk behin eta berriro aldarrikatu du Herri honi irteera bat eskaintzeko bideak jorratzen bultzatuko dugula interbentzio marko guztietan, eta Instituzioak interbentzio marko bat dira. Instituzioekiko kritikoa den gure jarrera anti-instituzionalista dela pentsatzen dutenak oker dira, gure betebehar nagusietarikoa bait da; beste kontu bat da zein motatako institzuioetan.
Herriaren normalkuntza lortzeko, negoziaketa bat lortzeko bideak Instituzioetatik ere bultzatuko dugu, eta zentzu honetan Madrilgoa urrats bat zen, isildu nahi izan zen urrats bat.
A.–Nola liteke negoziaketa prozesu baten aurrean PSOE interlokutore egokitzat hartzea, nola eman ahal da urrats sendorik homogenectasunik ez badago?
R.E.–Estatuak PSOE aukeratu du ordezkaritzat eta Estatuko botereek homogenoetasunik agertu ez arren horrek ez du esan nahi PSOEk ordezkatzeko gaitasunik ez duenik. Arazoa ez dago ordezkaritzan, honen borondatean baizik. Estatuko botereen artean homogeneotasun zantzuak ikusi beharko dira prozesu ziur bati ekitekorakoan.
Hau honela, PSOEk Alferreko klabe politikoan berkokatzen badu eztabaida, lehen egin zuena hain zuzen, ifar horrek prozesuari ekiteko ordua adieraz dezake.
XABIER LEKUONA.

Rufino Etxeberria, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa.
"Istituzioekiko kritikoa den gure jarrera anti-instituzionalista dela pentsatzen dutenak oker dabiltza".
"ETAri leporatzen zitzaion homogeneotasun eza hura, HBren ustez, beste aldean dago, Estatuaren aldean".
10-12


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazETXEBERRI16
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude