"Ez dut uste kooperatibismoa ‘hirugarren bidea’ denik"


1990ko otsailaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Alfonso gorronogoitiari elkarrizketa

ALFONSO GORRONOGOITIA
"Ez dut uste kooperatibismoa 'hirugarren bidea' denik"
Lider eta eredu izaera aitortu diote Arrasateko Kooperatibetan berataz mintzatu zaizkigun guztiek. Esperientziaren pioneroetako bat , mende laurden batean behin eta berriz aukeratu dute Ulgor, Ularco-Fagor eta Lankide Aurrezkiko lehendakaritzetarako. Bizitzeko eta lan egiteko eran kooperatibismoak markatu duen gizona eta alti berean kooperatiben prozesua mariatu duena, erretiroa hartu berria dugu.
Gerraostean Jose Maria Arizmendiarreta, gerora kooperatiben ideologo izango zena, Arrasatera apaiz etorri zenean 17 urtelo gaztea zen Alfonso Gorroñogoitia. Bere eraginez, lanean ari zen bitartean ikasketek egin ondoren 1956raho lehen enpresa kooperatiboa sortu zuten, bost lagunen eta herriko hainbat laguntzaileren artean. Elizaren doktrina sozialaren oinarriebin enpresa bat sortzea zen kontua: Kapitala nagusi izan beharrean lana nagusi izatea, irabaziak denon artean banatzea, kontrola eta soberania diruak eduki beharrean gizakiak edukitzea.
Aurrera irteteko eta gaur egungo errealitatera heltzeko beste osagarri bat behar da, ordea, enpresan.
Bai, hasieratik garbi eduki dugu kooperatibari enpresarial mailako tresnak ematen zaizkiola, enpresa espiritua, edo ez dagoela zer eginik. Ideia bat autre ra ateratzeko enpresa bezala irabazi behar duzu. Or duan ez zen erraza ideia hori edukitzea, orduan kooperatiba salbamen soziologiko antzerako batzen. Baina enpresa enpresa da, produktua produktua eta teknika teknika. Eta hor besteak baino gehiago haiz edo kaminotik kenduko haute. Eta kaminotik kentzen bahaute kenduko diate dena, izatea, intenizioa, espiritua, arima eta mistika.
Superbibentzia ekonomikoaren izena hartu behar diren neurrien eta kooperatibismoa mantentzearen artean kontraesanak eta orekak mantentzen dira askotan.
Askotan aurresuposatzen da kontraesanak daudela hor. Nik uste dut hor formulazioan akatsak daudela. Baina zer da kooperatiba? Kooperatiba enpresa bat da, besteak bezala. Diferentzia bakarra da kooperatiban soberania lanean datzala, produkzio bideen jabegoa langileena dela eta irabaziak langileen artean banatzen direla. Beste enpresetan jabea kapitala da, dependentzia erlazioa lan-kontratua da eta lanak sortutako mozkina kapitalarentzako da. Hortxe dago aldea, eh? Kontrolean demokrazia, irabazien banaketa eta lanaren soberania.
Konpetentziaren exijentzien zorroztasunak eskatzen du enpresa barruan jokoan jartzen diren elementuak garapenari begira egotea, baina hori ez doa lehen esan ditudan hiru ezaugarrien kontra.
Kooperatiben dimensioa haundituz dea eta gainera konpetitzeko gero eta egitura haundiagoen beharra azpImarratu da kooperatiben azken kongresuan. Ez al dakar horrek oinarriko erabaki zentruak urruntzeko arriskua?
Antolakuntza politikoaren adibidea jarriko dizut. Bizi eta garatu al daiteke udal mailako antolakuntza hutsetan? Enpresa mailan ere polita da enpresa batean funtzionatzea, errezagoa, noski. Baina malla horretan ezin bazara bizi, apur bat goragoko elkarketa egin beLar duzu eta horretarako zenbait erabaki maila horretan hartu behar dira. Horrek ez du esan nabi bebean erabakirik harizen ez denik. Azkenean zu hasierako mailatik goikoetara ordezkaritza demokratikoz bazoaz, partehartzea bermatua daukazu. Erabakiak gero eta konplikatuagoak dira. Dudarik gabe, zenbait erabaki oinarritik urruntzen dira.
Arazo hauek hor deude, baina nire ustez ez dira funtsezkoak demokrazia industrialaren bidegarritasuna erabakitzerakoan. Mundu merLatuaren eta besteen konzentrazio prozesuaren bilakaerak exiíitzen dituen tresnak ezin bestekoak dira .
Azken koogresuan gizarteko eta inguruneko baloreen aldaketa aipatu zen, solidaritatearen galera, kontsumismoa... eta honek kooperatibe tan duen eragina. Baina zenbateraino ez dira balore hauek–bizitza maila igotzearena, kontsumitzearena–kooperatiben jardunetik bertatik bultzatu?
Galdera polita da. Erantzuna zaila da hor. Hemen errealitate bat daukagu: batetik eskenatoki ekonomikoa aldatu egin da. Eskenatoki autarkiko eta babestuan albokoa baino argiagoa izan behar zenuen, orain Alemania edo Japoneko enpresak baina argiagoa izan behar duzu. Hori aldatu da. Beste aldetik protagonista aldatu da, batazbesteko gizakia. Ez dauka zentzurik belaunaldiak hube-txarrago terminoetan erkatzeak. Baina aldatu egin da. orain ematen diren mezuak (publizitatean, komunikabideetan, etab) aztertuta, nik uste zenbat eta diru gebiago solidaritate zentzua galduagoa egoten dela.
Hori sortzeko kooperatibak zenbateraino lagundu duen? Bueno, hemen denok gurdi berean sartuta gaude. Gizartean egiten diren mezu-transmisioen aurrean, kooperatibek nahiko maila txikia dute gizarte oso baten jokaera-pautak baldintzatzeko. Zenbat dezibelio ditu gure emisioak? Emisio handiak komunikabideak dira, kultura dominantea. Orduan, gu kultura dominante horren menpekoak gara. Kooperatibetara datorren gizakia, lehen agian enpresa ezberdina lortzeko eta parte hartzeagatik duro batzu safrikatzeko prest zetorren, eta beharbada orain profesio duin baten bila dator eta nahiago du kontrolean demotrazia baino %l0eko igoera. Baina giza-mota hori non trokelatzen da?
Hau aldatzeko gaitasuna oso mugatua da. Demografikoki hitzeginda, kooperatibetako beharginak, hogei mila inguru gara Euskal Herri osoan, Natarroa barne, eta biztanlego osoa bi miloi t'erdikoa da. Nolanahi ere, kooperatibek ekarritaLo kultura hori (enpesako errealitatearen ezagutza, arazo ekonomikoei buruz erabakitzeko ohitura, adibidez, balanize bat ulertzea) duten herrialdeetan, ez dut uste beste lekuetan baino gizaki insolidarioagoa sortu denik.
Baina hor zalltasunak ez al daltezke etor...
Azken finean kooperatibak lehen aipatu ditudan hiru ezaugarri horietan definitzen dira. Gero, horretarako beharrezko den solidaritatea planteatzen baduzu, balore indibidualak landuta zailtasun gehiago izango duzu. Aurrera egiteko abaleginak egin behar dira, eta abalegin hori egiteko galtasuna kulturak kentzen badizu, orduan natiko zail gertatzen da. Kooperatibetan bazkidea bera da enpresaria eta noizean behin ahalegin bereziak egin behar dira. Eta hor has daitezke kooperatiben zailtasunak, ahalegin horiek indibidualismo arradikal bategatik egiten ez badira. Beraz, balore oso indibidualistak bultzatzea arriskuisua da kooperatibentzat, eta hori kontutan eduki behar da gerorako.
Botere teorikoa botua izatea bada ere, botere erreala informazica eta hezkuntza izatea da. Ba al dago benetako eskaririk, langileen aldetik, informazioa jaso eta parte hartzeko?
Denetik dago. Antolaketa guztietan bezala barruan ideala sentitzen duen jende oso kontzientziatua dago, hori portzentaia mugatu bat izaten da. Beste batzuk konsziente-intuitu artean ikusten dute eta beste batzuri bost ajola zaie. Eskariari dagokionez, ez ninizateke ausartuko esatera lehen parte-hartze eta informazio eskari gehiago zegoenik orain baino. Baina hori Kontseilu Erretoreak eta organuek .sistematikoki egin behar dute, sistematikoki. Nik beste antolakuntza eta erakunde batzu ezagutzen ditut eta ez dut uste demokrazia serioa, serioa, inon egiten denik kooperatibetan adina. Hemen informazioa eman egiten da, eskatu ez arren. Bestela ezin da eskatu boto konszienterik. Informazioa demokrazia posible egiteko mekanismoa da, kooperatibetan sistematikoki egiten da.
Bebin irakurri nion filosofo eslaviar bati Naskatasuna betebehar bezala eta ez eskubide bezala. Parte hartzea ere hala da, behar bat, eta ahalegina eskatzen du, txostenak landu egin behar dira, irakurri, pentsatu. Parte-hartzea beti da bukatu gabeko prozesua.
Mundu kapitalistaren bilakaeran aurrean –konzentrazioa, multinazionalizazioa– eta ekialdeko egoeraren aurrean, nola kokatu kooperatibismoa proiektu bezala?
Nik ez dut sekula pentsatu kooperatibismoa sistema bat denik , « hirugarren bide famatu hori denik kapitalismoaren eta sozialismoaren artean. Nik dakidana da posible izan dela kooperatiboki antolatzea sistema kapitalistan, baina baita sistema sozialistaren barruan ere. Sobietar Batasunean kontsumo kooperatibek egindoko indarra daukate, Lenin-en hitzetan ere errespeto handia merezi dute kooperatibek.
Ekialdeko kolektibismoaren krisia nabiko penaz ikusten dut nik. Kapitalismoaren gehiegikeriak arbuiagarriak dira: lukroa gauza guztien gainetik, konpetentzia suntsitzailea, izugarrizko marjinalitateak uztea, izugarrizkoak, mundu mallan biztanlegoaren bi heren. Horren soluziobide totalista kolektibismoa zen, zoritxarrez uste dut porrot egin duela. Nire eritziz, kapitalismoak baino eginkortasun gutxiago eduki duelako. Zergatik? Kolektibismoak neutralizatu egiten du, komunitateak berdindu egiten ditu eta berdintasun hori beti ahalmen gutxien duenaren mailara egiten da.
Kooperatiba nire ustez ez da sistema bat. Egin dena da eskenatoki honetan ensaio bat, edo esperientzia bat , edo presentzia bat–testimoniala baino zerbait gehiago, duzun indarraren arabera–ezberdintasuna agertuz. Beste sistemen borrokan zer gertatuko den? Ez dakit. Problema da: herriko indarrekin testuinguru kapitalista batean, iraun daiteke, bai ala ez? Hori da arazoa.
Azken kongresuan estrategia berriaren beharra ikusi da, kooperatibak koordinatu eta sektoreka elkartuko dituen antolakuntzak sortuz. Zeri erantzuten dio estrategia horrek?
Une honetan 1 20 kooperatiba in guru egongo gara Euskal Herrian. Kongresuan ikusi da, unitate horiek, solterik, datorren hamarkadan Europako konpetentziarekin ez daukatela zereginik. Etorkizuna iluna izan daiteke, ez kooperatiba guztientzat, baina bai askorentzat. Koordinatu egin behar dira ahalegin zatitu horiek. Hori desafio bat da. Eskala-ekonomia eran antolatzea lortu behar dugu, produktu-paketeak eskaintzeko, ikerketarako, giza baliabideetarako. Honela posible egin nahi da ingurunean dagoen konzentrazioari aurre egitea. Honek zailtasun handiak ekarriPo ditu, banakako kooperatiben interesak elkartu behar direlako.
Hori izango da "encuentros en la tercera fase" antzerako bat. Lehenengo aroa ur gaineko bitzetan ibiltzea izan zen, hazkuntza urteak; gero krisia, latza izan da baina nahiko ondo gainditu dugu. Orain hirugarren arora gatoz, mundu mailako desafioari erantzun behar diogu. Hau pasatzen badugu uste dut Euskal Herriko kooperatibismoak bizitzeko eta garatzeko ahalbidea berretsia izango duela urte askotarako. Erantzuna 2010.ean.
J. SARASUA I. MURUA
27-30


GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazGORROÑOGOI1
EgileezSARASUA6Ekonomia

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude