"Ez dadila Gobernua geratu ETAren ahalmen operatiboaren zain"

Iñigo Iruin Herri Batasunako Mahai Nazionalaren partaideari elkarrizketa
Iñigo Iruin, negoziazio hotsak barreiatuz
"Ez dadila Gobernua geratu ETAren ahalmen operatiboaren zain"
Iñigo Iruin aspalditik euskal preso politikoen defentsan diharduen abokatua eta, halaber, Herri Batasunako Mahai Nazionalaren partaide. Euskal politikagintza jira biraka ari den ardatzetik bertatik jarraitzen ditu saltsa-maltsa guztiak. Gai politiko orokorrak ukitzen baditu ere, segurtasun handiz mintzo zaigu negoziazio prozesuaren inguruan. Izan ere, gizon honek oso gertutik jarraitu zituen Aljerren ETA eta Gobernuaren artean izandako elkar hizketa politikoak.
ARGIA.- Aurreko hauteskunde bietan, Europarrak eta Orokorretan, HBk geldiune bat izan du boto igoeran. Ajuria Eneako Itunaren alderdiek Hbren aurka egindako erasoa basatia izan dela bota duzue azalpen modura. Eta HBren erruei dagokienez?
Iñigo Iruin.- Beti daude erruak. Baina funtsezkoena beste alderdi guztiek Hbren aurka burutu duten erasoa izan da, eta hala ere ez dute beraien helburua lortu, HB hauteskunde eremuan hondoratzea alegia. Noski, badago zer landu. Noski, badago zer landu, bai, HBk gizarteak bere mezua argiki jaso dezan lortu behar du. Beste alderdiak saiatzen dira mezu hori heldu ez dadin, eta azken hamar urteotan mezua ahal den moduan oztopatzen saiatu izan dira. Eta oztopatze honetan komunikabideek funtsezko zeregina izan dute., Hauek bunker erreformistak dituen hutsak estali eta heurek arrakastarik gabe antolaturiko ekiteldien bozgorailu dira. Honen aurka funtsezkoak dira antolakuntza eta borroka ideologikoa. Hauteskundeen emaitzetan ikusten da antolakuntza gehien duten herrialdeek emaitza hobeak lortzen dituztela.
A.- Azkenengo urteetan HBk gorantza egin du, eta berregituraketa hasi zinetenetik ondorengo hauteskundeetan jeitsi eta mantendu. Nola ulertu hori?
I.I. Duela bostu urte HBk antolakuntza mailan zituen akatsak ez ziren gaur egun bezain erabakikorrak, gaur egun izugarrizko eraso bati egin behar dio aurre, eta orduan bere mezua gizarteratzeak sekulako barne adostasuna eta antolakuntza eskatzen dio. Berregituraketaren filosofiak, bestalde, bazuen baitan ere beste funtsezko oinarri bat, instituzioetara ez joateak ez duela suposatzen ez daudenik. Horietan lantzen diren alorrak guk geuk, horretarako eratutako esparru desberdinetan, jorratu behar ditugu, instituzioetan sortutakoari geure alternatibak eskaintzeko.
A.- Hauteskunde ondorengo denbora labur honetan indar handiz entzun da Hbren partehartzea?
I.I.- 82an eztabaida zabal eta gogorra gertatu zen HB barruan, non argi eta garbi erabaki zen instituzioekiko jokaera bi ardatz hauen inguruan, bata bereiztu behar genuela interbentzio eta parte hartzearen artean, eta bestea HBk ateak zabalik uzten dituela edozein unetan edozein instituziotan parte hartzeko. Horrela, 87an Ioldiren interbentzioa, orain berriro ere, une aproposa ikusten dugunean Madrilgo parlamentura joango gara autodeterminazio eskubidea defendatzera. Konstituzioa akatatuko badugu gero irtenbentzio hori posible izan dadin da.
A.- HBk indar biltzean oinarritu izan du bere estrategia, baina badirudi geldiunea izan duela.
I.I.- Ajuria Eneako Itunaren filosofia euskal gizartearen bizitza politikoa polarizatzea da. HB eta bunker erreformistaren artean horren zanga zabala eta sakona zabaltzea nahi dute, zeina edozein hiritarri beste alderdietatik Hbrainoko bidaia hori basamortua zeharkatzea bezala gertatuko zaion. Hbren lana orain, zanga horren sakontzea geldieraztea eta ekimenez betetzea da, indarrak biltzeko, baina, eta batik bat, azken hauteskundeetan eman den boto espainiarraren igoera geldierazteko. Eta uste dut PNVk hauteskundeen emaitzak eta Itunaren ondorioengandik kezkaturik egin beharko lukeela. Gaur inoiz beino gehiago -hauteskundeen ondoren argi ikusi da- ETAren aurkako Ituna izan nahi zuena, batik bat abertzaletasunaren aurkako ituna dela, aukera espainolista eta atzerakoien aurrerapena, eta era berean gure gure herriaren nazional kontzientziaren galtzea ekarri du. Abertzaletasunaren aurkako mogimendu bat sortearzten ari da, eta PSOE da horren irabazle bakarra.
A.- Eta zanga hori betetzeko aipatu dituzun ekimen horiek zertan gauzatuko lirateke?
I.I.- Lasai ibili behar da eta egoerari buruz hausnartu, baina guztiok eh! Eta nik uste dut EAJn hausnartzen ari direla, EAJren barnean kargu inportanteak ez daude ados Hbrekiko eramaten ari den isoilatze politikarekin. Arzalluz Hbri keinuka aritu izan zaio kanpainan zehar -eta orain ere bai-, jakin bait dakielako negoziazioa izango dela, eta berak ere bere aulkia izan nahi du. Ez gara itsutuan arituko eta talde parlamentarioaren kontua hil ala biziko kontua bihurtu. Hori garrantzitsua eta lagungarria da, zalantzarik gabe, baina, finean, arazo tekniko bat da eta horregatik ez dugu kolokan jarriko 12 urtetan instituzioekiko eramandako jokaera politikoa. Argi gera dadila Hbtik ez dela inongo ekimenik hartu talde parlamentarioa osatzeko.
A.- Hauteskunde atarian Autonomi Estatutu Nazional baten oinarriak aurkeztu zenituzten. Ez al du atera zuek uste izandakoa baino burrundara gutxiago?
I.I. Oraindik aterako du. Gainontzeko alderdiek ixilean mantendu nahi izan dute, eta estatuto hori deskalifikatzea erraza balitz, egin izango zuketen. Baina konturatu dira estatuto horrek herri honen nazional eskakizunei erantzuten diela. Honez gain, bere burua abertzaletzat duen edonork ezin ditu estatutoaren oinarri horiek kolokan jarri. Eta azkenik, EAJk kanpainan zehar botatako mezuetariko askok adierazten duten bezala, beste etapa batetarantz abiatu behar dugula atera da, konstituzioan erreforma, estatutoarena... EAJk badaki Gernikako estatutoak ez duela soberania maila handiagorik ekarriko, beraz, Estatuto berri hau erreferentzi puntu bilakatzen da edozein abertzalerentzat.
A.- Negoziazio kontuak dexente entzuten dira, baita ere Itunaren artekoen artean. . Badirudi orain negoziazioa bera ere mahai gainean irabazi nahi dutela edo. Nola dakusazu.
I.I.- Egun, jada, inortxok jartzen du zalantzan ETA eta gobernuaren arteko elkarrizketak berrekingo direnik. Kolokan egon daiteke non, noiz eta zela, baina ez izango direnik. Oso adierazgarria izan zen Mitterrand-en izenean Roland Dumas-ek Txema Monterori erantzunez europar parlamentuan botatakoak. Kontutan hartu behar da Mitterrand dela estradizioak eta GALa baimendu dituena, Estatu espainarrari errefuxiatuekin edozelako gehiegikeria egiten utzi diona, era guztietako laguntza poliziala eman duena... Bada, guzti hori eginda gero, Europatik esaten asri zaio gobernuari, "begira ezin da gehiagorik egin jada, eta akordioa baino ez da geratzen . Nahi adina izan duzue gure aldetik, gerra zikina ere onartu behar izan dugu, eta hala ere hau ez da amaitzen. Jaunak heldu heldu behar zaionari".
Eta Elgorriagaren destituzioa ere negoziazio klabean ulertu behar da -nahiz eta heuren arteko esadostasunak egia izan-, are gehiago baieztatzen bada Egiagaray izango dela bere ordezkoa. ETArekin elkarrizketetan ibilitako pertsona bat jarri. Eta Damborenearen lerroetako gizona, elkar hizketei berrekiteko erabat aurkakoa, kendu. Gobernuak ondo zekusan Aljer-en elkar hizketei buruz egindako plangintza, baina hor -berak ere etekin politikorik lortu asmoz- EAJk sartu zuen muturra, PSOE eta HBk osatuko zuten mahai osagarriaren hirugarren aulkia izan asmoz.
A.- Diozunez, beraz, elkar hizketak izango dira berriro. Honek suposatzen du alde bakoitza ahalik eta indartsuen joan nahi izango duela mahaira, bitartean egoera gogortu egingo dela. Eta, bestalde, zuk uste duzu ETAk edo ENAM delakoak onartuko luketela EAJ hirugarren aulki modura?
I.I.- Lehendabizi, nik eskatuko nioke gobernuari ez dezala lehengo akatsik egin eta ez dadila Zaragozako moduko gertaeren zain egon, gero handik bi egunetara mezularia Aljer-a bidaltzeko. Ez dezala itxaron ETA-k ahalmen operatiboa duen ikustera, ze behin eta berriro erkusten du baduela.
EAJ onartu ala ez bere unean aztertu beharko litzateke. Argi dagoena negoziazioaren hasierako sujetoak ETA eta Estatua izango direla, berak borrokatu bait du horretarako. Gero, noski -eta hori argi geratu zen Aljer-en- alderdiek eramango zuten aurrera ETAk eta Gobernuak hartutako lehendabiziko akordio hori. Nik esaten dudana da EAJ eskatzen ari dela bere lekutxoa. Elkar hizketa berri batzuen aurrean ere oztopo nagusienak kanpotik etorri beharrean barrutik etorriko ote diren beldur naiz. Bestalde argi geratu behar da, orduan Gobernuak onartu egin zuela HB eta PSOEen arteko mahai osagarri hori, are gehiago, izendaturik zeukan bere delegazioaren burua.
A.- Eta zein zen pertsona hori?
I.I.- Hori ez dizut esango.
A.- Eta nola eragin dezakete estatu mailako hauteskundeek elkar hizketen bergauzatzean, gehiengo absolutuak eta guzti horiek?
I.I.- Praktikan gehiengo absolutoak ez du gauza handirik erakusten. Bestela, Izquierda Unida-ren igoera ondo datorkigula uste dut, IUk berreskura dezakelako ezkerrak arazo politikoei aterabide negoziatuak emateko ohi duen filosofia. Hemen negoziazioa eta autodeterminazioaren alde agertu dira, eta hori positiboa da.
A.- Negoziazioa egongo omen da, eta diozunez, alderdi guztiek badakite hori. Bestetik Ajuria Eneako Ituna, eta hauteskundeetatik PSOE indartsu aterata. Ez dirudi badatozenik ez?
I.I.- Ez, ez dago kontraesanik, logikoa da. Heurek nahi dute Nazio Askapenerako Mugimendua ahalik eta ahalduen joatea mahai horretara heuren irtenbide politikoa aurrera ateratzeko. Baina zer gertatu da, gu isolatzearen horretan heurek ere desgastea jasaten dute, denak bat eginez homogeneizatu egiten dira eta heuren erreferentziak galtzen dituzte. Ituneko alderdiak bandazoka ari dira, bata orain bestea gero. EE adibidez, ikusita abenduaren 14ko grebaren ondoren gustora ez dauden zenbait sektore sozialetatik zerbait jaso zezakeela europar hauteskundeetan PSOEri botoak kentzen saiatzen da. Ez du lortze, eta gero EA hondoratzen ari zela eta hortik botoak beregana zitzakeela pentsatuz, tripartitoarena ateratzen du Senaturako. Hau ere ez zaio ondo ateratzen. EAJ, bestalde, Earekin duen borrokak baldintzatzen du. EA desagertaraztea nahi du , eta badirudi borroka horretan irabazten ari dela. Hau lortuz gero, nik uste orain egon diren keinuak asko indartuko liratekeela. EAJn badago jende asko EAJk eta HBk 86an izan zituzten elkar hizketak etsipenez ikusten dituena. Gainera alderdi mailakoak izan ez badira ere, hauteskundeen atarian alderdi bien arteko kontakto pertsonalak izan ziren.
A.- Presoez hitzegingo dugu. Orain, hirugarren graduaren aplikazioarekin kaleratzen ari da zenbait preso eta badirudi horrela jarraituko dutela. Zer gordetzen da kaleratze horien atzean?
I.I. Argi esan daiteke: presoen kolektiboak, eta hain zuzen ere horrexegatik kolektiboa izateagatik, Estatua derrotatu du. Eta dagoeneko badira zazpi urte berau hasi zenetik. Eta PSOEk ere ederto daki. Presoak mahai gainean erabili nahi ditu PSOEk, eta argi ibili behar dugu ze horren atzean badu zerbait gordeta, eta honek bultzatzen du presoak beharrez kaleratzera. Eta orain presoak autoisolamenduarekin eramaten ari diren borroka horretarako da, gobernuari kolektibo bat dela erakusteko. Egiten ari direna legearen aplikazioa besterik ez da, lehen behinbehineko askatasuna ematen ez bazieten kolektiboa izorratzen ari zirela uste zutelako zen. Orain uste dute legearen aplikazioaz izorratzen dutela. Ba ez batekin eta ez bestearekin, ez dute lortuko kolektiboa apurtzea.
XABIER LETONA
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazIRUIN1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude