Zuhaitzak Bizitzaren Euskarri


1986ko apirilaren 06an
Bizkaiko Basogintza Elkarteko Joseba Carreras de Bergaretxekin elkarrizketa

Basogintza Elkartearen Eritziak
Zuhaitzak Bizitzaren Euskarri
Bizkaialdeko bideetan ibili behar dudalarik egunero egunero, ikaratuta nago gure ikustinguruan ematen ari den aldaketarekin. Jakina da azken elurteek hil eragin zituztela eukaliptusak hainbat lekutan. Bestalde, ihazko lehortearen ondorioak begi bistakoak dira. Hoiez gain suteek eraman dute basoen zati handia, zuhaiztiak izan ziren sailetan soildura belztuak utzita. Guzti horri nonahi sortzen ari diren baratz niminoetan ezartzen ari diren ganorabako etxola eta hesiak eransten badizkiogu, benetan esan dezakegu begiek ez dutela atseginik hartuko edonora begiratuta ere. Soilube, Matxitxakoaldea, Artxanda,... soilduta; eta Mehatzeta, Basauri, Galdakao, Etxebarri eta beste hainbeste herritan etxolak dena hausten.
Arazoak kezkatu egiten nauenez zerbait egin behar delakoan artikulo saila bati eman gura diogu hasiera hemen. Hasteko, Bizkaiko Basogintza Elkartera jo dut. Erreportaia honetan elkarteko batek, Joseba Carreras de Bergaretxe, esandakoak doaz. Bilboko Argiaren erredakzioan honi buruzko bestelako lan eta laguntzen zai gaituzue.
ARGIA.– Hasteko, elkarte hau nortzuk osatzen dute eta zeintzu helburarekin?
JOSEBA.–Elkarte hau baso jabeek osatzen dute. Bizkaia eta Gipuzkoako mendien %85a esku pribatuetan dago. Beraz, baserriaren bazterketa gertatu zenean jabeek zuhaitzak landatu zituzten. Hortixek dator arazoa, landaketok txarto egin direla, zuhaitza landatu eta bertan utzi baino ez da-eta egin. Mendiari ahalik eta etekin ekologiko, ekonomiko eta sozial haundiena lortzea da elkarteak nahi duena, aintzat zeintzu diren bertora datozen jabe edo bestelakoen interesak.
A.–Zeintzu dira zuen ihardunak?
J.–Oraingoz elkartekideentzako lege aholkularitza eta aholkularitza teknikoa ditugu. Teknikoa, ba, berlandaketarekiko edozein arazo izanez gero guk soluzionatu egiten diogu elkartekideari, pistak, sailen neurketak, e.a. eginez. Juridikoan, ba, auzokidearekin arazoren bat dutenean guk aholkua ematen diogu.
A.–Elkarteak badu halako ekintzabideren bat, erizpiderik edo landatu behar diren zuhaitzeetaz, akaso bertoko basoa landatu behar ote den edo akaso, ez dakit, bestelako erizpiderik edo?
J.–Elkartearen jabe elkartea denez, jabeen gehiengoak errentagarritasun ekonomikoa atera nahi dio basoari eta guk, atera egin dezaten, kontseilua ematen diegu, basoaren errentagarritasun ekologikoa eta soziala ahaztu barik, jakina.
Badago beste alderdi bat ere. Aintzinako basoa desagertu egin zen Hego Euskal Herrian arrazoi nagusi birengatik. Bata Karlistadak izan ziren. Karlistadek sorrarazi zituzten zorrak kitatzeko basoak moztea baino beste irtenbiderik ez zen izan. Bigarren arrazoia iraultza industrialean aurkitzen da, ikatza egiteko bertoko egurra erabili bait zen. Bertoko mendiak soilduta geratu zirelarik, mende hasierako mendi ingeniariek berlandaketari ekiteko, hasieran, koniferak landatzea erabaki zuten, ondoren ostotsuak landatzeari ekiteko. Dakikezuenez, ostotsuek babesa behar dute hazteko, eguzkiak zuzenki jota kiskali egiten bait ditu. Jakina, aurretik ostotsuek osatutako basoaren inguruan edo babespean berrasi egiten da basoa; hemengo arazoa bertoko baso ostotsu barik babes hori lortzea izan zenez, koniferak landatu ziren. Landatu ondoren baso jabeak koniferen errentagarritasunarekin konturatu ziren.
A.–Dena dela mota bereko biomasaren hazkunde mugagabeak, zeinahi dela biomasa moeta ere, berez dakar gaisotasuna, ezta? Pinudien hazkundeak ere ekarri du ekarri gaisotasunik. Zer egin horren aurrean?
J.–Ezin da inor berak nahi ez duena landatzera behartu, konstituzioaren arabera. Zer egin? Zirikatu landaketa egokiak egin ditzaten jabeek. Jabea botere publikoak direnean badago beste bide bat ere, zera, pinuak ebaki eta berauen babespean hazitako pagoak ebaki barik utzi, ordezkatze bidean sartuz basoa. Berau da Arabako Diputazioak bere esku dagoen mendi batetan egindakoa.
A.– Zuhaiztiaren eragina bera landatuta dagoen lur sailaren mugaz baino haruntzago hedatzen delarik, baso jabeen eskubideek eta inguruko bestelako lur saileen jabeen interesek topo egin dezakete.
J.– Horretan ere legea dago, 1967.ko Urriak l9ko dekretua hain zuzen ere, beronek arauzkotzen dituelarik lur sail ezberdinen arteko beharrezko mugak eta tarteak. Jakina da zuhaitzen sustraiak hedatu egiten direla lurpean zenbait metrutan eta sustraiok eragin diezioketela inguruko landarekieei. Nik uste legea, indarrean den legea, zuzena dela.
A.–Baina eukaliptusak, adibidez, surgatu egiten du, ikaragarriro, ura eta ura, epe laburrean agortzen duelarik lurraren errenta.
J.–Ura ugari dagoen lekuetan eukaliptusa ez da arazoa, zuk diozuna egia bada ere. Gure lurraldeak euritsuak direnez ez dago horretan arazorik. Azken finean behar duguna lur sailen balizko erabilpenekiko legea da guzti hori arauzkotzeko.
A.– Nori dagokio lege hori egitea?
J.–Egia esan gaitza da zertzen, Eusko Jaurlaritzaren eskutik Diputazioen eskuetara joan da eta konpetentzia hori. Arabak beti eraman izan ditu berak nekazaritza eta mendiak sailak. Eusko Jaurlaritza ingurogiro sailarekin geratu da. Beraz, amankomunean sortu beharko lukete legea. Diputazioek heuren aldetik udalen mailan ere planteia dezakete edo bestela eskualdeka.
A.–Ez duzu uste gizatalde ezberdinek dituzten interes ekonomikoak direnik horren atzean ezkutatzen direnak?
J.–Jakina baietz! Oro har, zein sektorek bere interesak defenditzen ditu, ganaderitzak ganaderitzarenak, nekazaritzak nekazaritzarenak, e.a. Dena dela, gu beste sektoreak baino irekiago gaude, ikustea izan dudanez behintzat, denon artean akordiotara heldu gaitezen. Pinudien ordez, kasu batzutan, egokiagoak zitezkeela nekazal erabilpenak onartzen, geu izan ginen lehenak. Heurek, haatik, ia oraintsurarte, ez dute alderantzizkoa esan, zuhaiztietarako egokiagoak ziratekeen lur sailak landak direnik alegia. Ez dakit ohartuta ote zudeten, zuhaiztiaren behekaldean landaren bat denean, landa horretan zorua baxuago dago, janda, zuhaiztiak hobeto eusten dionez lurrari euriak ez bait du horren beste kalte egiten zuhaiztian, ez du horrenbeste harearik eramaten. Unea helduko da aldapetan edo mendi maldetan arroka agertuko dena eta orduan bai ezin izango dena ezer egin, haitz hutsa izango da eta.
A.–Gauzak horrela zein presiobide erabili, arazoari larria deritzot eta.
J.– Basoa landatzea sakrifizioa da, urteetan ez bait zaio emendiorik ateratzen eta landatzaileak berak ez bait du halakorik ematen ikusiko agian, pagoa edo haritzaren kasuan. Pinuak, berriz, hogeitabost urteren buruan ematen du irabazia. Kontuan hartzekoa da baita zuhaitzak landatzen dituztenek arazo franko daukatela; suteak dira lehena, gero ahuntzak jaten dituztela landare ostotsu landatu berriak. Pinua landatzen dute azkenean, suteek ez bait diete halako kalte handiegirik egiten eta ahuntzek ezta. Guk landaketa moeta auniztu egin nahi dugu, gaisotasuna bait dakar beti monokultiboak. Baina, diotsuedanez, Administrazioaren aldetik euspen handia behar da, ikertu egin behar da zelan eman irabazi handiagoa bertoko basoa lantzen duenari, zergak txikiagotuz edo diru laguntzak emanez, esate baterako.
A.– Basoak publikoak bihurtu, horixe dateke beste irtenbide bat.
J.– Erosi egin nahi badute, jakina baietz! Gertatzen dena da lurrari atxikimendua ere badagoela. Batzu, dena dela, saltzen dabiltza.
A.– Esan egin da baita, pinuak uholdeetan izan zuen errespontsabilitateari buruz, kaltegarria gertatu zela pinua.
J.–Guk ikerketa burutu genuen horri buruz. Gauza bat garbi dago, ez balitz zuhaztirik izan kalteak askoz ere handiagoak izan ziratekeen.
Ikerketa horretan alderatu egiten dira koniferak eta ostotsuak eta kasu batzutan koniferek ostotsuek baino urtza handiagoari eusten diote eta lurrari ere hobeto eusten diote; beste batzutan, berriz, alderantziz gertatzen da. Baina pinu insignisak nahikotxo arindu zuen egoera uholdealdian. Pinuaren ordez ostotsuak izan balira, urtza eta kalte handiagoak izan ziratekeen zenbait kasutan. Arazoa ez zetzan zuhaitza hau edo bestea izatean, ekarri zuen euri jasan baino, metro karratuko seirehun litro izan ziren eta.
A.– Lehorteari helduta, zuhaitzek ez dute zer ikusirik horretan?
J.–Jakina baietz, Santander aldean gogorragoa izan zen, zuhaitzak eskas bait daude. Almeria hareitzaga itzela izan zen aintzina baina "armada invencible" zela eta moztu egin ziren eta egun basamortua da.
A.–Basmortu bilakatzeari buruz, horrek gurean dukeen eraginaren gainean ikerketarik burutu duzue?
J.–Penintsulan arazoa oso larria da. Gurean eragiten hasi daiteke neurri egokiak hartzen hasi ezik, mendi asko soiltzen hasita dago eta. Ez badira berlandatu egiten mortukotzea hasten da. Kasu! Basamortua ingurune berotsua edo sargoritsua legez ikustera jotzen da beti. Guk berriz ekoizpenik izatea ezinezkoa den lekua jotzen dugu basamortutzat, euria egiten badu ere, harea joanez gero haitz biluzia agertzen denez, hor ezin bait ezertxo ere sortu. Hamar urtetatik honantz bertan behera utzi dira mendiak eta hortixek etorri dira korrimenduak, karkaba berriak, e.a. eta berauekin basomortu bilakera geldoa, hain larria ez dena berau Bizkaian eta Gipuzkuan lur sailak berehalaxe betetzen dira zuhaixkaz eta otarrez. Araban arazoa handiagoa da, eguraldia Mediterraneotarra da eta.
A.–Alarma zein puntutan doa basamortu bilakaera?
J.–Berlandatu barik segituz gero hemendik hamar edo hogei urtetara arazo oso larriak izango ditugu. Gu etengabe ari gara hitzaldietan basoa ez uzteko esaten, mendiek landarez estalita mesedea egiten bait diote gizarte osoari. Garbi ikusten da, adibidez, pagadiak moztean Nafarroara alde egin zuen fauna itzultzen ari dela, kopuru txikiagoan bada ere.
A.–Dena dela, pinuak ez ei die bizigu onegia eskeintzen txoriei eta.
J.– Txoriek arbola zaharragoetan egiten dute habia errezagoa bait da zulatzen. Hogeitabost urtekin ebakiz gero zuhaitza ez da barrualdean usteltzera heldu. Beraz, txori gutxiago bizi da bertan. Guk habi artifizialak banatze kanpaina bati ekin diogu egoera hori hobetzearren.
A.–Eta nork erretzen ditu mendiak? Ba ote dago jakiterik?
J.–Askotan probokatuak izaten dira suteak. Zenbait eskualdetan istiluak izan dira ganaduekin, ahuntzekin batez ere. Ganaderuek basoak belardiari lekua jaten edo kentzen diola uste dute. Guk dioguna zera da, basoa berlandatzen denetik hamar urte iragan arte ezin dela ezeinlako ganadurik sartu bertan; hortik aurrera, berriz, ganadua baso barruetan sartu dadin gura dugu, horretara egiten bait da hainbat lekutan, bai ganaderitzari eta bai zuhaitzei, biei mesede egiten dielako. Silbopastoreoaz estudioa egiten ari gara, Chilen bezala.
Eskualde batzutan apropos erretzen dituzte mendiak, Valle de Menan ganaderuak dira basoak erretzen dituztenak, oso argi dago. Bertoko zenbait eskualdetan baita. Sasi ekologistek ere erretzen dituzte, nahiz eta baso errea izan astakeriarik haundiena. Arazo partikularrak izan daitezke, Urliak bidea ireki zuela eta orain Berendiak ezin duela zeharkatu eta erre egiten dio mendia batak besteari.
A.–Halabaina, ez dabil inor errudunen bila.
J.–Ez, egia. Gainera zigorra ejenplarra izan beharko litzateke. Duela gutxirarte izunak barregarriak izan dira. Nik ondo dakit auzunekoek oso garbi daukatela nork erre duen baso hau edo bestea. Baina ez dute esango. Beraz, jendea jabetu arazi egin behar dugu mendia erretzen bada denok garela galtzaileak, mendia gurea ez izan arren.
Edorta JIMENEZ
Bertoko mendiak soilduta geratu zirelarik, mende hasierako mendi ingeniariek koniferak landatzea erabaki zuten.
Basoa ebaki eta berlandatu barik segituz, hemendik hamar edo hogei urteetara arazo oso larriak izango ditugu.
Mende honetan, Euskal Herriko basoek berriro landatu gabe sekulako jipoia jasan dute.
24-26

GaiezGizarteaIngurugiroaNaturaBesteak
PertsonaiazCARRERAS1
EgileezJIMENEZ2Gizartea

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude