"Gaurko Futbolean Emaitzek Agintzen Dute"


1986ko martxoaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josetxo Mendiluze, "Real Unión"Etik Bota Berria
"Gaurko Futbolean Emaitzek Agintzen Dute"
Josetxo Mendiluze Irungo «Real Unión» ekipoko entrenadore genuen orain dela gutxi arte. Denbora gutxian, promesa onenetako bat izatetik, emaitzen poderioz kale gorrian gelditu da Ormaetxea eta Clementeren moduan jarraiki. Klub txikietan ere handi nahiak agintzen duenaren froga bizia dugu berau.
ARGIA.–Zu beti izan zara berrizale.
JOSETXO MENDILUZE. Infantiletan nengoenean. «La Salle»n, «La Salle» zen bi aurrelarirekin jokatzen zuen ekipo bakarra. Nik ez nuen besterik ezagutzen. Nik garbi neukan mundu guztiak jokatuko zuela horrela. Egunkarietan cuatro-tres-tres ateratzen zen orduan. Nik oso garbi neukan bi aurrelarien kontua. Garbi neukan ez nuela errenditu behar denek egiten zuten gauza berbera egitera.
Hernanin ere, preferenten, "zona"n jokatzen genuen eta "lerro"an area ertzera iristen ginen bakoitzean.
Partidoak ikusten dituzun heinean, eta Bartzelona edo Athletic bat ikusten dituzunean horrela jokatzen konbentzitu egiten zara pentsatzen zenituen gauza haietaz.
Kanbioak suposatzen zuen guztiarekin hasi nintzen Real Union-en. Gipuzkoan. 3. maila erregionalean ez zegoen horrelakorik. Diferente jokatzea esan nahi zuen. Orain arte ez bezala. Irunera iritsi, aldatzen duzu, eta gaizki ateratzen zaizu. Oker egin nuela uste dut, etxean ere egin egin behar nuen joku-aldaketa egin gabe, etxean beti bezala jokatuaz.
A.–Irunera iritsi eta lehen planteamendua formaziozkoa da. Zer suposatzen du horrek konpetizioan?
J.M.–Dena.Aurrenengo partiduan gauzak gaizki ateratzen zaizkizu, galdu, eta bigarrenean publikoa kontra daukazu, ekipoaren aurka oihuka eta horrela. Asko sentitu nuen jendearen erreakzio hori. Hori horrela izanda, negatiboekin hasi ginen, jendea kontra zegoen, pentsatu behar izan nuen nik nahi nuen jokamoldea ezartzeko lehendabizi positibo batzuk atera behar genituela. Bestela kalera bidaliko ninduten, eta horrela ezin egin izango nuen nahi nuena.
Eta honela ere ez duzu emaitza onik ateratzen... Nik uste dut oker egin nuela. Etxean ere kanpoan bezala jokhatu behar genuen, joku era berri horrekin... baina hori orain ikusten duzu.
A.–Dena dela afizionatuen ekipoarekin oso emaitza onak izan dituzu...
J.M.- Ederki jokatu dugu eta oso partidu onak egin ditugu. Orain, ekipo horrek ez zeukan nagusien ekipoak zeukan presioa. Joku mailan bilatzen genuenaren maila eman du.
A.–Lana eta emaitzak ez datoz bat beraz.
J.M.–Noski. Zuk uste duzu aurrena lan egin eta gero emaitzak jasoko dituzula. Baina gezurra da. Gaur egungo futbolean gezurra da hori. Lehendabizi emaitzak lortu behar dituzu gero lan egin ahal izateko. Bestela ez dizute lan egiten uzten.
A.– Horrek esan nahi du igual ez duzula sekula aukerarik izango lan egiteko.
J.M.– Hori ari naiz bada esaten. Gauza berriak ekar ditzake batek, baina emaitzak lortzen ez baditu berehala hor geratuko dira bazterrean gauza berri horiek. Aurrena emaitzak eskatzen dizkizute erregional mailan ere.
A.–Hori kontraesanean dago Euskal Herrian kantera lantzen deneko eritziarekin.
J.M.– Ez da kantera politika bat egitea lan egiten ari den bat kalera bidaltzea une batean emaitza onak ez daudelako.
A.– Jokalari-direktiba-entrenadore, harreman horretan entrenadorea ematen du dela beti marjinatuena.
J.M.–Profesionalki okerren ateratzen dena da entrenadorea. Mundu guztiak daki, direktiboek ere bai, partiduak jokalariek irabazten dituztela. Direktiboak normulean desastre bat dira. Baina zer gertatzen da, Entrenadorea bat bakarra dela. Jokalariak 22 dira eta direktibakoak hamabost edo hemezortzi. Entrenadoreak gauza izango balira klub baten barruan elkartu eta bat egiteko askoz ere hobeto borrokatu ahal izango litzateke. Denok garbi daukate ordea entrenadore nagusia botatzen badute bigarrena jarriko dutela bere ordez edo bestela beste bat ekarriko dutela kanpotik.
A.– Beste triangulo bat: publikoa-direktiba-prentsa. Ekipoak partidu bat galtzen duenean, zer garrantzia dauka prentsak ondorengo gertakarien aurrean?
J.M.– Ez nuke jakingo esaten. Pentsatzen dut prentsak beste arlotan bezala eragingo duela futbolean ere. Prentsak, orohar, ez dauka ideiarik ere futbolaz. Futbolaz oso jende gutxik daki. Prentsak ez dauka ideiarik eta ateratzen dituen ondorioak emaitzen gainean egindakoak dira. Eta publikoaren artean sortzen duen eragina txarra da. Prentsak aktzionatu baten neurrian daki. Uste dut uste baino askoz ere gutxiago dakiela jendeak, nahiz eta denok uste izan asko dakitela futbolaz.
A.–Zure ustez prentsak bota zuen Ormaetxea kalera?
J.M.–Ez dakit ze neurritan. Garbi dago Donostian prentsa klase bat Ormaetxea kalera bota izan nahi duela. Garbi dago Donostian garrantzitsua den prentsa batek hori nahi bazuen horrek bere eragina izango zuela. Zenbatekoa? Ez dakit.
A.–Lehen esan diguzu entrenadoreak daukan kapitalik handiena jokalariena dela. Horrela begiratuta, ze iruditzen zaizu Toshack-en jarrera...
J.M.– Entrenadore bezala ez zait gustatzen eta jokalari bezala traba gehiago jarriko nizkioke. Uste dut gutxi jartzen zaizkiola. Entrenadore bezala pentsatzen dut ekipoa jokalariak eta ni garela. Hiru tekniko baldin badauzkat horiek ere bai. Direktiba aparte. Jokalariak eta entrenadoreak gara ekipoa. Hogeitazazpi horiek. Orduan, oso gaizki iruditzen zait horietako bat besteagatik gaizki esaka aritzea. « Los jugadores no han luchado» eta horrela aritzea gaizki dago. Pentsa atezaina hasiko balitz esaten «nik bi gol salbatu ditut eta aurrekoak hiru hutsegin ditu»... ez dago batere ondo. Ekipo barruan komentatzea bai... Baina kanpora begira giro hori sortzea...
A.–Futbola ez al da frustratu askoren sortzaile?
J.M.–Hasi eta ailegatzen ez direnaz ari zara? Igual bai. Ezagutzen ditut entrenadore batzuk denbora asko pasatzen dutenak mutikoei esanaz oso zaila dela futbolean aurrera ateratzea. Oso ona izan behar dela, suertea izan behar dela... Baina seguru badirela beste asko mutikoak puztu egiten dituztenak, ilusioz bete... eta gero hartzen dituzte muturrekoak.
A.– Zein da gurasoen jarrera adin horretako mutikoekin?
J.M.– Nahiko hedaturik dago jarrera oso kaltegarri bat. Bere semea ona dela uste duten gurasoen jarrera, dena baino hobeagoa dela uste dutenena. Beti dabil galdezka ea zergatik ez duen jokatu, ea... Jarrerarik onena zera da, bere semea ikustera doan aitarena eta inor konturatu ere egiten ez dena, ez eta semea ere.
A.– Ekipo bat entreniatzerakoan, zeren bila zabiltza pertsonalki?
J.M.– Gustatzen zaidan futbola egitea. Neri futbola asko gustatzen zait, eta bilatzen dudana da futbolerako zaletasunak sortzen dizkidan kezka horiei erantzutea. Eskola moduko bat gustatuko litzaidake: jendeari dakizun zerbait erakustea. 12-13 urteko mutikoak hartu eta ikasi ditzala gauza batzuk.
A.–Bukatzeko, zu "Real Unión" tik bota zaitue. Zu bezala, duela gutxi, Ormaetxea, eta orain Clemente. Zer pentsatzen duzu horietaz?
J.M.–Oso emaitza onak izan ditu Ormaetxeak, oso gutxi izango lirake gauza munduan hori egiteko. Oso garbi zeukan zer egin emaitza horiek lortzeko. Badaiteke jendeak, prentsaren eraginez, egiten zuen futbol zozo eta aspergarri hura aldatzeko gogoa izatea. Zesatzeko modu hori ez zait ondo iruditzen ordea. Kantera lantzeko politika egitekotan zer egin beharko luke klub batek: helburuak jarri eta bost edo sei urtetan entrenadorea hor eduki ekipo nagusian: aldatu behar dela? bigarren edo hirugarren ekipoko entrenadorearekin aldatu, baina ez kalera bota eta beste bat ekarri.
A.–Eta hori ez al luke egitura teknikoak erabaki beharko eta ez direktibak?
J.M.–Noski. Klub bateko entrenadore beraiek erabaki beharko lukete. Ormaetxea hobeto legoke infantilak entrenatzen. Baina hor dago, ordaindu diote eta ez du ezer egiten.
Clementeren kasuan nik uste dut direktibaren huts egite bat izan dela. Clementek esan zuen Sarabia ez renobatzeko. Direktibak ez zuen busti nahi. Gero ikusi zuten botere gehiegi hartzen zihoala...
XALBARDIN. ARTASO
22-23


GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
PertsonaiazMENDILUZE1
EgileezARTASO1Kirola
EgileezOSTOLAZA1Kirola

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude