"Ez Dakit ETB Eta Pnvri Nafarroa Interesatzen Zaien"


2021eko uztailaren 23an
Koldo Amezketari elkarrizketa

Koldo Amezketa, Jelkidie Nafartar Espultsatua
"Ez Dakit ETB Eta Pnvri Nafarroa Interesatzen Zaien"
Ia bi urte pasa dira PNVtik espultsatu berria zen KoldoAmezketa Iruñeko batzokian elkarrizketatu genuenetik. Telefono zenbakiaz NBB ofiziala jabetu zaie, baina oraindik Gaztelu plazako lokalean jarraitzen dute. Egia esan, orduko aldean etsipen punttu bat eta nolabaiteko garraztasuna nabaritu dugu bere hitzetan. Gorordorekin duen polemikaz mintzatu nahi genuen berarekin,funtsean, baina nola ez atera mahaira bere militante nafartar gehienak kanpora bota dituen alderdiaren egoera ere?Nafarroan abertzale izatea ez omen da erreza. Jelkide izatea gutxiago, nonbait.
ARGIA.–Hasieran ETB Nafarroa osoan ikusiko zela esan zen, eta gero etorri dira merkealdiak.
Koldo Amezketa.–Gorordo izan da horretan hasi dena, eta gero Napar Buru Batzar ofizialekoak. «Ez ditugu programa puskak nahi, ETB osorik nahi dugu..." Berak dira hori aipatzen hasi diren lehenengoak. Baina Nafarroako Kontseiluak ez du oraindik esplikatu nolakoa izan daitekeen komenioa, bakarrik erabaki du komenio bat egin behar dela.
A.–Parlamentuan zaudenez, eta gauzak gertutik ezagutuko dituzunez, arazoen zure bertsioa jakitea interesatzen zaigu.
K.A.–Nik dakidana esango dizuet. Eta esan behar da hasieratik gaudela ETB Nafarroan ikusteko posibilitateen gainean, ETB sortzeko lanetan ari ziren garaietatik. Asuntoa da ETB martxan hasi zela. eta errez ulertzen den bezala. bere medio teknikoekin ezin da iritsi Nafarrora.
- Eskualde batzuek harrapatzen ditu. Sakana. Errioxarekin muga egiten duten herriak. eta abar, baina gehienak ez. Eta Nafarroak tresneria teknikoa ipintzen ez badu zereginik ez dago. Hori dela eta. geuk eskatuta. orain dela hiru urte hasi ginen Durangokoekin konponbide posibleak aztertzen, teknika aldetik bezala maila juridikotik.
Neri egokitu zitzaidan gai honetan ibiltzea, eta hainbat bilkura egin nuen Areizagarekin bezala Luis Iriondorekin, hau zen-eta zuzendari teknikoa. Azterketak burutuak zeuden 1984eko otsailerako. Orduan gertatu berriak ziren hauteskundeak. eta Nafarroako gobernua eskuratzeko eskuinak bezala PSOEk ere lanak izango zituela ikusi zen, eta horrek nazionalistoi erreztasun batzuk ematen zizkigula negoziatzeko.
Dozena bat puntutako plataforma bat aurkezten genuen negoziaketarako eskuinarekin nahiz sozialistekin hitzegiten genuenean: Nafarroa berriro Eusko Ikaskuntzan sartu zedila, euskara. ikastolak... eta gaietako bat Euskal Telebistarena zen.
A.–Eta azkenean sozialistek hartu zuten gobernua, hainbeste istilu ekarriko zuen nazionalisten jarrera erdian zela
K.A.- Bai, eta ez dago zertan esplikaturik berriro ere orduko istilu guztiak. Gehiengoa lortu ezinik, azkenean legeak eman zien gobernua. Esan behar da, bestalde, Urralburuk presidente izan aurretik adierazia zuela bere ustez Nafarroan ETB hartzea gauza oso normaltzat hartu behar dela.
A.–Gero segitu duzue lanean, eta aurkitzen gara gaur egun Nafarroako Irrati Telebista batekin. edo hirugarren-kanale batekin. Zergatik hautatu duzue bide hori?
K.A.–Gai honek badu zenbait baldintza. eta batez ere 83ko abenduko lege bat. Hirugarren kanaleak arauzkatzen ditu lege horrek. Estatuak horrela badu hirugarren kanale bat, eta komunitate autonomoei emango dizkie hauek eskatuz gero, bakoitzaren autonomi estatutoaren arauera, hemen Amejoramiento del Fuero delakoaren arauera.
Komunitate autonomo bakoitzak badu bere telebista edukitzeko posibilitatea, baina ez da ikusten telebista horietako batek bere lurraldetik kanpo nola emititu dezakeen. Emisioak berez iristen diren lekuetan ez dago arazorik, Nafarroaren kasuan lehen aipatu ditugun eskualdeetan-eta, baina auzoko komunitatean emititu ahal izateko hartu behar duenaren baimena behar duzu, Nafarroarena alegia.
Pais Valencia-n ikusi da hori ederki. Tarragonako emisioek hartzen dira Castello-ko herri batzuetan, prolemarik gabe. Baina beste herri batzuetan errepikagailuak ipini dituzte... gobernadorea etorri eta kendu erazi dizkien arte. Hori bera pasa daiteke Nafarroan ere holako trasteak ipini dituzten udaletan, Lizarran, Obanosen edo beste hainbestetan. Protesta egingo duzu, baina agintea duenak erabakitzen du luzarora.
Legeak berak uzten du irtenbidea ere, ordea. Telebista autonomikoek posible dute elkarren arteko tratuak egitea. Jakina, tratu hori egiteko, Komunitate Autonomoan ETB duten bezala hemen gure telebista sortu beharra geneukan.
A.–Eta esan al dezakegu momentu honetan telebista nafartar hori sortua dela?
K.A.–Gobernu autonomo bati telebista kanale bat eman ahal izateko. baldintza batzuk bete behar dira: ente publikoa antolatu, Nafarroako Irrati-Telebista, bere administrazio kontseilu, zuzendari nagusi, aholku batzorde eta parlamentuak izendatutako kontrol-batzorde batekin, eta abar.
Jakina, holako ente bat sortzen baduzu pentsatu beharko da zuk zeure telebista egin nahi duzula. Baina Nafarroaren kasuan ezinezkoa ikusten da. ETBk erakutsi duen bezala, hasteko 3.000 milioi pezetatako inbertsio bat egin behar duzu, urtero beste 2.000 milioi, eta abar. Zifra horiek 500.000 nafartarrok geure telebista ikusi ahal izateko... ilusioa kentzeko modukoak dira.
Aipatu dizudan hori da ETB ikusteko modua. ETB ezin da sartu hemen, baina guk geure telebista egingo dugu haien programazioa entxufatu eta eman ahal izateko.
A.–Hala ere zerorrek aitortzen duzu jestioek oso luze jo dutela.
K.A.–Nafarroako parlamentuko gorabeherak ezagutu behar dira hori ulertzeko. Hasteko, guri ez zitzaigun gure parlamentari taldea osatzen uzten, hiru bakarrik ginelako. Talderik ezean, sortutako entean ez ginen egonen, eta beraz ezin genuen lortu nahi genuena garantizatu.
Azkenean erdietsi genuen talde parlamentarioa, baina horra non eskuina zatikatzen den. UPNtik Viguria eta abar eszinditu ziren, eta Coalición Popularretik Monge, Pegenaute eta horiek. Total, talde gehiago. eta administrazio kontseilua berriro antolatu beharra. Eta fuean panorama argitu da: kontseilu horretan 5 PSOErenak dira, 2 UPNrenak eta heste bana gainerako lau taldeonak.
Entea sortzeko bidean dago, beraz, kontseilua ere martxan dago, eta zenbait akordio garantizatzeko gehiengoa badugu, 11 tatik guk eta PSOEk 6 osatzen ditugu eta.
A.- Gorordok Urralbururekin hitzegin behar omen du, eta zerbaitetarako izanen da.
K.A.–Oso ondo. Nafarroako sozialisten burua da, eta kontseiluan sozialistek esango dutenerako bere eragina izango du. Baina erabaki behar duena kontseilua da, eta bere zuzendari orokorra.
Orain ikusten den bezala, duela bi urte diseinatutako bidea burutzen ari gara. Eta bide hori da ETB ofizial eta legalki Nafarroan ikusi ahal izateko bide bakarra.
A.–Zeintzuk dira bide horretan hemendik aurrerako ikusten dituzun urratsak?
K.A.–Bueno, Madrilgo gobernuak eman behar du baimena, eta ez dauka ematea beste biderik, legeak agintzen duenez baldintza guztiak xuxen beteak badira. Denbora kontua da, beraz. Gehiegi luzatzen dela? Geuk hasi beharko dugu hemendik geure bidea egiten. Azken finean, ETBren seinalea hartu eta berriz banatzeko poste bat jartzea, diru gutxiren gorabehera da dena dela ere.
Baimen guztiekin aritzeak bere abantailak ditu, poste horren beharrik ere ez genuke-eta izango. «Higa de Monreal» deitzen den mendian dago Nafarroako berremisore nagusia, TVErena. eta oztoporik gabe ikusten da Arabako Kanpetzu ondoan, loar mendian, dagoen antena. ETBk han mikrouhin ekipo bat ipini beharko luke, eta Monrealen behar den tresna jarririk, hortikorain arte biseinale atera beharrean. bi espainolak, hemendik aurrera hiru aterako lirateke.
Monrealgo seinalea hartu eta herriz emateko berremisore sarea lehendik ere martxan dago, Najarroako gobernuarena da gainera, eta normalki hiru kanalerentzako kapazitatea edukitzen dute. Frekuentzia egokitzea litzateke, beraz, ia guztietan lan bakarra.
A.–Ekonomi aldetik numero batzuk eginak edukiko dituzue.
K.A.-. Nafarroak ipini beharko lukeen tresneriaren kostua 300 bat milioitan kalkulatzen dugu, eta alor hori konpondua dago. Joan den urte bukaera aldean hitzegin zen ekipoak ekarri beharrza. Erdia jadanik joan den urteko presupostu soberakinekin bildua dago, eta aurtengorako beste 150 Milioi presupostatu dira. Tresnak enkargatuta daude, eta iristekotan egon behar dute. Borondate bat ere ikusten dela aitortu beharko da, tresna horiek beste ezertarako ez dute-eta balio.
Zer falta da'? Komenica egitea. Komenio hori da hemen ETB ikusi ahal izateko bide bakarra. Horren mamia ere garbi dago: bi parteak mahai batean eseri eta erabakitzen dute, batak halako etnisorea jartzea eta besteak herari dagokion tresneria Eta kitto, ez dago besterik.
A.–Zuk esandakoetatik, eta Nafarroari buruz ari garen guztietan agertzen den gisan, arazoa neurri handi batean PSOEren esku dago. Zein jarreratan ikusten duzu PSOE?
K.A.–PSOEk gauza hauetan zer pentsatzen duen herriro eztabaidatzen ez gara hasiko. Ezaguna da. Baina komenioari buruz Nafarroako Irrati Telebistaren administrazio kontseiluak hartu duen erabakia ere hor dago, irakurri nahi duenarentzako: «...para que se reciban las emisiones de ETB para su difusión por todo el territorio foral navarro...". Hori da funtsean erabakia. Lehen punttuan. Beste bi artikuluetan eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari zuzendari orokor bat izendatu dezala, eta horrek aurrera eraman dezala aurreneko artikuluko erabakia.
Orain ETBrekin eztabaidatuko beharko da komenio hori nola egin daitekeen. eta egindakoan. tresnak hemen direla. juridiko aidetik gauzak lotuta. entxufatu eta listo. Baina aipatu dugun erabakia onartua dago, aldeko zazpi botorekin (bost sozialistenak, nerea eta talde mixtokoena) kontrako birekin. bat CPkoarena eta bestea BPNko batena. eta beste bi astentziorekin, bat Pegenauten taldekoena eta bestea UPN ko besteena.
A.–PSOEkoek Euskal Herri osoan daramaten politikarekin zilegi dirudi ez fidatzea etorkizunean egin nahiko dutenaz.
K.A.–Sozialisten artean jarrera ezberdinak daude, eta edonola ere karro honetatik beraiek ez dutela tirako garbi dago Baina guk tira dugunean orain artean behintzat etorri dira. Bat, legea onartu zuten. Bi, kontseilua lehen aipatu dizudan modu horretan onartu zuten. Hiru, komenioa egiteko proposamena onartu egin dute. Lau, beharrezko gastuak egin egin dira.
Nik ere baitut nere zalantzak;. saiatuko direla ETBren programazio osoa ez ematen. Baina hori ez da hain erreza. Behin entxufatua duzunean, zrgatik moztu behar duzu beste orudu atzuetan. Kasu batean baluke zentzua; guk hemendik zerbait produzituko bagenu. Baina zer, nola, ze mediorekin, ze jenderekin, zein lokalekin?
A.–ETB hartzearen aldeko koordinakunde bat ere lanean ari da, eta mobilizazio ederrik ere eragin dute.
K.A.–Beti haiekin harremanetan egon naiz, egiten genituen Jestioen herri beti eman diegu, eta noiz mobilizatu edo noiz baketsuago egon erabakitzerakoan ere elkarren berri izan dugu. Elkar ongi ulertu dugu gure artean. Dena dela, beren lanean segitu dute. Zenbait herritan, jendea alde zegoen lekuetan, eta diruz ere oso garestia ez zenean. ETB hartzeko medio teknikoak beren kasa antolatu dituzte, eta ikusten dute.
Baina beti ez da hain erreza. ETB beste tramankulu bat jarrita ikusi daiteke, baina horrek argindarra ere behar du, bateria gastatu egiten da, helize bat ipintzen diozu behar duen energia pittina edukitzeko eta lau egunen buruan aizkoraz ebakitzen dizute... Legez ipinitako posteek, aldiz, dena primeran dute, bidea, argindarra, dena.
Jafarroan gainera berremisore pila bat dago, hirurogitik gora. Antenek seinalea hartzeko moduan orientaturik egon behar dute, ETBrentzako beste antena bat jartzen duzu eta gauza ea nola konpontzen duzun; etxeetako antenak posisioz aldatu, eta orduan beste telebistarik ikusi gabe geratu zaitezke, edo beste antena bat erantsi beharko diozu. Etxe bakarrean bizi bazara, hala ere diru bat gastatzea besterik ez duzu. Eta bloke batean bizi bazara, antena kolektibo batekin, nola lortzen duzu bizilagun guztiak ETB ikusteko ados jartzea?
A.–Zeuk aitortzen duzu komeniarekin oraindik bidea dagoela egiteko. Gorordok aldiz proposatzen du ETBk bere medioekin sartu behar duela Nafarrora, udal guztiek beren antenak jarri ditzatela eta abar.
K.A. Begira, Gorordoren hitzak edo demagogia huts bat dira edo gizarajo horrek zer esaten ari den ere ez daki. Ausardia galanta, dena dela ere, telebista baten zuzendariaren ahotan. Najarroaren populazio erdia Iruñean biltzen da, eta bere inguruko herrialdean. Leitzan ikustea oso inportantea izango da, baina benetan inportantea Iruñealdaea harrapatzea da.
Eta nola ikusiko da Iruñean? Hitzegin izan da gastu gutxirekin Perdon mendian poste bat ipintzeaz... eta bati botatzea bururatzea aski da ( Nafarroan jadanik holakoak ikusi dira) inbentua pikutara joan dadin. Hori gutxi balitz. Iruñeako auzo guztietan ez litzateke ikusiko ETB, antenak Monrealgo mendiari begira jarriak daudelako.
A.–Beraz, zuk diozunez komenioarena baldin bada legezko bide bakarra, zergatik dabil Gorordo zuei hola erasotzen?
K.A.- Azaroaren 25ean eskatu nion elkarrizketa bat Gorordori. eta oraindik zain nago. Komenioaz ari gara hizketan, izan ere, eta bi parteetatik interesatuenak geu gara. PSOE eta besteak ez daude gu bezain interesatuak, ETBk interesatua egon behar du, eta hemen ematen ari garen urratsak ezagutu behar ditu, orain arte bezala.
Gorordok, dena dela, ez zidan erantzun oso zuzenik eman, eta egun gutxiren buruan gutun bat bidali nion gure elkarrizketa gogoratu erazteko, hemen daukazu. Egunero jarraitu nuen gozi eta arratsalde berari deika, alferrik. Baina azkenean deitu zidan.
Eta lur jota utzi ninduen. Badakizu bere arrazonak eta zein zen? "Eusko Jaurlaritzak bere planak baditu, PNVk ere bai. Ni ente publiko baten zuzendari orokorra naiz lurrale zehatz batean, zuk proposatzen didazuna nere lurraldetik kanpo geratzen da, eta zuzendari bezala baino alderdikide bezala jokatu behar dut. Beraz PNVko kultur batzordearekin mintzatu behar duzu", Txomin Aurrekoetxeqa, Iñigo Agirre eta Rosa Miren Pagolarekin.
Baina zer pasatzen da hemen? Ahaztu ezazu Koldo Amezketa jelkidea, alderdiaren aparatoarekin arazoak dituena, administrazio kontseiluaren partaide bezala ari natzaizu, eta komenioaren beste zatiarekin hitzegin nahi dut, ez PNVrekin. ETBrekin. Hori esan nion. "Bain, baina zure atzean jarrera politiko bat dago..." Jakina, eta ETB nafartarrok ikusi ahal izatea politika da, pentsa ze inportantea den Nafarroaren euskaltasunarentzat.
Egun haietan esana zuen gainera Gorordok Urralbururekin hitzegin behar zuela. Nola hitzegingo du orain arte egindakoaz aurretik gurekin mintzatu gabe, egindako guztia hartzen duen estrategia zehaztu gabe?
A.–Zer dago, zure ustez Gorordoren, jarreraren sustraian?
K.A.–Arrazoina oso sinplea da. Nafarroan egoera berezian gaude: batzuek espultsatuta, eta besteak kanpoan. Hola gaude duela bi urte PNV osatzen genuenok. Alderdiaren egitura ofizialk berriz ez du ez aginterik, ez dago inon, jende gutxi-gutxi dute. Negoziatzeko ahalmenik ere ez dute, zer eskaini dezakete negoziatzeko? Eta onartu ezin dutena da ETB Nafarrora nolabait gure eskutik iristea gainera.
Gorordo ez da honetan bere kontura jokatzen ari, "Granada" etxetik hartzen dituen aginduak betetzea baino ez du egiten. Gorordok bezala NBB ofizialak esandakoak hankasartzeak dira. PSOErekin orain arte modu batean mintzatu gara, baina PNV bera baldin bada hasten dena hitzegiten "programa zatiez", "salduko dizkiegun programa batzuk" eta hola, gauzak hondatzen ari di4a. Orain arte esan dugu: jarri ezazue entxufe hau han, guk erosiko dugu klabija entxujean sartxeko, eta sartu egingo dugu, PSOEri gure etxe barrutik ari dira bidea zabaltzen, nazionalismoaren etxetik. Zu ari zara sozialistak konpromezu batean enbarkatu nahiean, eta ETBtik eta PNVtik ihesbidea eskaintzen.
A.–Zuek proposatzen duzuenaz kanpo beste biderik ba al da ETB Nafarroan ikusi dadin?
K.A. Hiru urte daramagu hau aztertzen, ETBrekin ikusi dugu, teiknika aldetik, jurikdiko aldetik, hemengoekin ere bai, informeak xehe-xeheak dira. Eusko Jaurlaritzaren azterketa juridiko bat hemen daukazu... Etorri da Gorordo eta "guk nahi dugu ETB Nafarroa osoan ikusi dadila". Koño, baina hiru urte daramagula horretan. Beste biderik baduzu, erakutsi ezazu.
Baina ez dut uste besterik dagoenik, ez guk, ez ETBk eta ez sozialistek ez bait dute aurkitu. Baina ezer eskaintzeko ordez, orain artekoa izorratu nahi dutela dirudi. Gu bide hobe bat onartzeko prest gaude. Baina hordretarako interesik ba al da? Nik nere zalantzak ditut, ETBk eta PNVk esaten eta egiten dituztenak ikusita.
A.–Beste interpretaziio sakonagoko batera ere ausartu gaitezke. PNVk Nafarroarekiko eduki zitzakeen interpretazioez asko hitzegin izan da.
K.A.–Baina zein da PNVren estrategia?
A.–Erantzuna zeure eskuetan dago. Baina hiru probintzien eta Nafarroaren arteko komenioak aipatu izan dira...
K.A.–PNVk beti errefusatu ditu. Bi komunitateen arteko organoak aipatu direnean beti ezetza eman du. Espultsatu gintuztenean hori jarri zen aitzakia gisa: "Huek "Consejo Vasco-navarro" egin nahi dute, eta nola hitzegin ahal izango du Nafarroak beste hiruen parez-pare, gehienez ere beste bat gehiago bezala..." Ni ez naiz sartzen nola izan behar duen juzgatzera, baina bai esan dezaket komeniorik izan ez bada PNV eta Eusko Jaurlaritza enpeinatu ez direlako izan dela.
Baina PNVk ba al du Nafarroarentzako estrategia bat? Ala badu bat, baina nazionalismoarekin zerikusirik batere ez duena? Hori argitu beharko genuke lehendabizi.
A.–Zuek kanpora bota zintuztenean askok pentsatu genuen: orain bota dizkiate, eta denbora baten buruan belarriak makurtuta datozenean onartuko dizkiate. Baina gero...
K.A. Begira: arraultze bat hausten denean ez da hausten berriro zuringoa eta gorringoa hartu eta azalak erantsi eta batzeko. Hausten denean, arraultzea hautsirik nahi delako hausten da.
Joxe MOLLARRi . Iñaki ZUBIONDO
Koldo Amezketarentzako, Gorordo bere deklarazioekin demagogia egiten ari da, edo bestela zertan ari den ez daki gizarajoak.
"Nafarroa eta Komunitate Autonomoaren artean orain arte komeniorik ez bada, PNVk eta Eusko Jaurlaritzak nahi ez dutelako da", dio Koldo Amezketak.
Legez eta garantiaz ETB Nafarroan sartzeko komenioaren beste biderik ez du ikusten Amezketak.
Koldo Amezketaren hitzetan, orain Nafarroatik ETBri eskaintzen zaion komenioa ETBk berak eta Gasteizko Gobernuak egindako azterketen bidetik doa.
14-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazAMEZKETA1
EgileezMOLLARRI1Politika
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Gaza kostaldean AEBek eraiki duten portua: laguntza humanitarioa ala baliabide naturalen lapurreta?

AEBek Gaza kostaldeko behin-behineko portua eraikitzen amaitu dute, eta kamioi bakan batzuk sartu dira zerrendan. AEBetako mila soldadu aritu dira eraikuntza lanetan. Okupazioaren tresna izatea leporatu diote eragile ugarik portuari, eta begirada Palestinako kostaldeko baliabide... [+]


Futbolari gay-ak zergatik ez dira ausartu azkenean armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude