Koldo Gerrikaetxebarria: "Alderdi politikoak eta instituzioak ez daudeikastolarekin"


1985eko maiatzaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Koldo Gerrikaetxebarria, Bizkaiko Ikastolen Federazioko idazkariarekin
Koldo Gerrikaetxebarria: "Alderdi politikoak eta instituzioak ez daude ikastolarekin"
"Ibilaldia" azken urteotan bereziki polemikoa gertatu ohi da, ikastolaren etorkizunaz eta publikotasunaz dauden planteiamendu ezberdinak direla eta. Geuk, oraingoan, Koldo Gerrikaetxebarriarekin egin dugu berba, Bizkaiko Ikastolen Federazioko idazkaria delarik berorren eritzia azaldu diezagun.
ARGIA.– Ikastolen publikotasanaz eta dohaintasunaz ari garela, berehala datorkigu barura Gipuzkoako Federazioak duela zenbait hilabete planteiatu zuena (irailetik aurrera kuotarik ez ordaintzea). Zuek zer deritzozue jarrera horri?
KOLDO GERRIKAETXEBARRIA.–Gipuzkoako Federazioak esan zuena batez ere presioa egiteko bidea izan zen, eta guk ikusten dugu azken batetan erabaki hori ez dagoela Federazioaren esku. Ikastolak kooperatibak dira eta beren estatutoetan agertzen da beraiei dagokiela erabaki hori hartzea. Hori bai, prentsan eta, argi agertu dugu presiobideak desarroilatu behar direla Gobernua kontura dadin dagoeneko gure prolema konpontzeko mementua iritsi dela, eta ez gaudela prest egoera honetan gehiago jarraitzeko. Argi geratu da, bestalde, ez inongo alderdi politikorik, ez Diputazioak, ez Udalak, ez Gobernua, ez daudela ikastolarekin. Hitza ezezik, bultzadarik ez diotela ematen eta geure aldetik egin beharko dugula bidea.
A.– lazko «Ibilaldia»rekin iskanbila eta kritika batzu izan ziren ikastolen publikotasona zela eta. Zertan geratu ziren?
K.G.– Kritika horiek eraginik izan zuten, baina Federaziotik ikusten dugu ikastola guztiok ez dugula horretaz jarrera sakonik hartu. Ez dakit zergatik, talde txikitan, eta esporadikoki mugitzen gara. Bada garaia planteiamendu serioagorik egiteko. Gero, "Ibilaldia" eta "Euskararen Eguna" eta horrelako egunen bueltan egoten diren eztabaida txikiak ondo dagoz, baina zerbait sakonagoa behar da.
A.– Nolabait susmatzen da ikastola desberdinen artean publikotasunari buruzko kontzepzio desberdinak daudela, ezta?
K.G.–Bai, noski. Batzurentzat publikotasuna gaur eguneko eskola transferituak dira, beren gestioarekin etabar. Beste batzuk, berriz, uste dute ikastolak berak, bere langilegoarekin eta beren gestioarekin, berez direla publikoak. Hor, azken finean, argitu beharko dugu publikotasuna zein den: kontratazioa, gurasoen partizipazioa gestioan, etabar.
A.–Auzi horren barruan, Federazioak ba al dauka ikuspegi zehatz baten aldeko jarrerarik?
K.G.–Hiru Federazioek batera ikastolaren egoera aztertu genuenean, zera bota genuen faltan: txosten bat non agertzen den ikastola zer den, normalean funtzionatzen duen ikastola batek zein ezaugarri dituen, e.a. Projektu hori plasmatzea lortzen dugunean bi helburu lortuko ditugu: batetik, ikastola bakoitzak ikusi ahal izango du ea beren egiturak bat datozen hor atera den ikastola-eredu horrekin edota ea azken batetan faltsukeria batetan ote dabilen, eta bigarrenik, ikastola gehienen artean adostasunik baldin badago, horixe izango da ikastolari buruz izango dugun eredu-proposamena.
Peru Untzueta
22


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakHego EHko e
GaiezGizarteaIrakaskuntzElkarteak
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakEkitaldiakIbilaldia
PertsonaiazGERRIKAETX1
EgileezUNZUETA2Gizartea

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude