«Indioen Artean 170 Hizkuntzatik Gora Daude»


1984ko abenduaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Carmen Junquera Brasilgo antropologa mintzo:
«Indioen Artean 170 Hizkuntzatik Gora Daude»
Carmen Junquera, antropologa dugu eta bere eginkizun guztiak Brasileko Indioei buruz zuzendutako eginkizunak dira. Teoria eta bizia bat egiten ahaleginduz, bi eratara jokatzen du, alde batetik indioen elkartetan parte hartuz eta bestetik, jasotako eta bizitakoa aurkeztuz ikasgela barruan Sao Paulo-ko Unibertsitate Katolikoan ematén dituen ikastaldietan.
Irakaskintza eta bizia jokaera politiko baten barruan kokaturik, «gutxiengoen» burujabetsunaren alde hautaketa egin du emakume harrigarri honek eta berak dioen bezala«Urtean zehar 3 aldiz itzultzen da indioen elkarteetara, beraiekin harremanetan egotera, 2 edo 3 aste igaroaz bakoitzean.
A.–Nola erabaki zenuen indioen alde lana egitea?
C.J.–Lehenbizi beraiei dagozkien ezagupen teorikoak ikasi nituen nere ikasketa barruan, eta gero. 1965an bidai bat egin nuen indioen elkarte bat ezagutu eta aztertzearren. Lehendikan nahiko liluraturik banengoen ere. bidai honetan, zeharo txunditurik geratu nintzen beraiek daramaten burruka ikusirik, nolako desoreka dagoen berak duten indarra eta Brasileko gobernuak duen indarraren artean, nola zapaldu nahi dituzten. Nere erantzuna hautaketa politiko bat izan zen, teoria, profesionaltasuna eta bizitza beraien alde bideraturik. Hau ez zen izan gauetik goizera egindako hautaketa baizik nik neraman bilakabide politikoaren barruan egindakoa. Ezkertiarra izan naiz beti.
A.–Gure gizabiderako ze alderdi osagarri aurkitzen dituzu indioen elkarteetan.
C.J. Beitu... poliki, poliki begiak zabaltzen joan naiz. Nere lehenengo azterketaren helburua beraiek duten bizitzeko era eta umaketarako erak ezagutzea zen eta ondorio bezala bizi diren egoera teknologikoarekin topatu nintzen, teknologi soila, hasierako teknologia ( metalezko haizkora, haitzurra): beste aldetik elikadura eta kultur maila oso aberatsak: bi edo hiru ordu egunean egiten dute lana. Lurra landuz, arrantzan beti gizarte kapitalistaren mehatxupean bizi dira.
A.–Benetan beste gizabide bat da?
C.J.–Bai. eta elkarte bakoitzak berari dagokion gizabidea du. 150 elkarte daude gizabide ezberdinekin eta 170 hizkuntza denetara, hori dialektoak zenbatu gabe.
.A.–Hizkuntzaren arazoa, nola ikusten duzu?
C.J. Oso zaila da arlo honetan lana egitea, elkarte bakoitzak daraman bilakabidean sustraiturik, bakoitzak hitz egiten duen hizkuntzan kokatu behar da hezkuntza osoan, eta honek daraman zailtasuna ekintzetara bideratzerakoan izugarria da.
Hizkuntza «batu» baten beharrean gaude, eta oraingoz Brasileroak (Portugesa) betetzen du leku hau, hemendikan abiaturik bakoitzaren hizkuntza alfabetatu nahian. Ohar gaitezen 170 hizkuntza horiek aho hizkuntzak direla inoiz idatzi ez direnak.
A.–Euskaldunen egoera ezaguna dela zuretzako, jakin ondoren... bi gizarte hauen (euskaldunena eta indioena) alderaketa bat egitea nahi nuke.
C.J.–Bi gauza daude, oso onak, Euskadiren alde: a) Hizkuntza batu bat lortu duzuela naiz eta gero elebitasuna landu beharrean egon–elebitasuna euskara batua eta euskalkiei dagokiena esaten dut, biak ezagutu beharrean zaudete–. eta b) bide politikoak hautatu dituzuela nolabait gizarte kapitalista barruan.
Indioak, berriz, nahiz eta elkarte berdinzaile batean bizi («comunismo primitivo») eta talde buruak, ordezkariak eduki (berak ez dute agintaririk). ez dute gizarte kapitalistan bere burruka kokatu orain arte. 1980 UNIND (Uniao das Nacoes Indigenas) sortu zen eta orain hasi dira eskubideak agertzen erakunde batu honen barruan, indarrak eta ekintzak elkartu beste indar nazionalen ondoan.
Haziketa lan izugarria dago, beraien bilakabidea ezagutzera eta aberastera, aurrerantz bideak urratuz, eramaten duen heziketaren beharra. Ulermen politiko baten beharrean daude Nazioaren indar politiko guzien aurrean. Gure gizabidea, zenbait gauzatan, atzerapen bat da beraientzat, horregatik jokaerak aurreratu behar dituzte beraiek bizi behar duten bilakabidea gizabidearen sendotze eta aberaste bat izan dadin.
A.–Nola da indioaren bizia, indioaren egunerokotasana nolakoa da?
C.J.–Ni une honetan «Cinta Largo-ko» indioekin nago harremanetan (Mato Grosso) eta gertaera batzuren bidez aurkeztuko dizut nola bizi duten egunerokotasuna:
Lehenengo eta bat, ez dago arau aldaezinik. Egun batean lurra lantzen badute, urrengo egunean eztia jasotzera behar bada joango dira edo ibai bat igarotzerakoan arrai ugari aurkitzen badute arrantzan egin dezakete bestearen gogoa delako edo beharra dagoelako. Etxea sorbaldatan daramate eta edozein lekutan akanpatu dezakete, oso gauza gutxi behar dituzte bizitzeko (sarea, arku, darda, labana e.a.). Lana, jakintza zaintzeko da, garrántzitsuena jakintza da, ez dira lanari begira bizi, baizik izadi, arte eta begiruneari begira. Helburua ez da lana egitea, bizi egoki bat baizik. Lanerako alperkeria zeharo larderiatsua da, ez dute gizarte kapitalistak ikusten duen erizpide moralistarekin epaitzen. Horrelako ikuspegiaren ondorioak, batzuetan, urritasun eta besteetan ugaritasun batean murgiltzera eramaten ditu, baina beraiek aukeratutako bizitzeko era da, bere alderdi egokia aurkitu diote nonbait.
Bizi osoa jai handien inguruan egokituta dago eta egun hauetan oso pozik apaintzen dira. Janari eta edari ugariak izaten dira (edaten dutenak ez ditu mozkortzen), txirula, dantza, ritoak, alaitasuna, oso alaiak dira.
A.–Zure hezkuntza beste giro batean izan delarik nola aurkitzen zara beraien artean?
C.J.–Neri, asko atsegin zaizkit eta ongi aurkitzen naiz beraien artean, bainan beti kanpokoa naiz, ez nago berak dituzten egituren barruan. Nik sendi bat dut hemen Sao Paulo-n, nere erroak hemen daude. Nere gogoa urtebete edo bi urte beraien artean eta sei hilabete Sao Paulo-n bizitzea izango litzateke. Beraiek duten bizitzeko filosofia eta harremanetarako era, oso atseginak ditut.
A.–Gizarte kapitalista eta indioen gizartearen arteko harremanak ahalgarriak ikusten dituzu?
C.J.–Bai, bi gizarteetan dago askatasunaren egarria, biak edertasun.` cta alaitasunaren gogoa agertzen dute, gertatzen dena da, guk, buruaskitasunaren (autosuficiencia) beldurra dugula.
A.–Nola zehaztuko zenuke zer den indioa.
C.J.–Zer den... nik esango dizut zer gertatzen zaidan neri beraiekin nagoenean. Nere izaeraren osatze eta batze bat somatzen dut. « Bat» naizela, osoa, eta ez zatitutakoa. Ni naizen bezalakoa onartzen naiz. Gu bizi garen gizartean sakabanatuta eta zatituta aurkitzen da askotan gure nortasuna, leku batean era batekoak agertzen gara, bestean beste batekoak, han hau egin daitéke, hemen ez... e.a. Indioekin ez, osoa aurkitzen naiz egoera guztietan, nere muga eta aberastasun guztiekin. Nik dudan nortasunaren baieztatzea bizitzen dut.
A.–Agurtu baino lehenago, zerbait esatea euskaldunoi eskertuko nizuke. Zer esaten diguzu.
C.J.–Aurkitu dituzuela burrukarako bideak burujabetasuna lortzeko, jarraitu ezazue eginkizun honetan, ez dago bizian helburu ederragorik, ez dago gehiago duinduko duen jokabiderik. Eta... Euskalerriko haur guztiak Herriaren burujabetasun helburu giroan hezi eitzazue, haurtzarotikan bizi izan dezaten Herriak duen eskubideak lortzeko beharra. Berriro ere esaten dizut, ez dago bizi honetan jokabide duingarriagorik.
Arantxa Ugarterxea
28-29

GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
GaiezGizarteaientziaAntropologi
PertsonaiazJUNQUERA1
EgileezUGARTETXEA1Gizartea

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude