EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.
Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.
Datuak babesteko Irlandako Batzordeak, DPCk, 225 milioi euroko isuna ezarri dio Whatsappi, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik. Zehazki, arazoa da Whatsappek ezkutatu egiten duela zer eta zenbat datu pertsonal partekatzen duen Facebookekin. Facebookek Irlandan dauka... [+]
Erabilera-baldintzak eta pribatutasun politika eguneratu ostean Europatik kanpoko erabiltzaileen datuak Facebookekin elkarbanatuko ditu WhatsAppek. Euskal Herriko erabiltzaileen datuen partekatzeari ez dio eragiten eguneraketak. Sareetan hainbat erreakzio eragin ditu berriak,... [+]
Ados. Horrenbeste input jaso eta gero, The social dilemma ikusi dut asteburuan. Netflix-en. Horra nire lehen dilema.
Kutsatuen kateari jarraipena egiteko erabiltzen diren teknologiek pribatutasun eta datuen babeserako eskubideak urratu ditzaketela adierazi du Europar Batasunak, baita mugimendu eta erlijio eskubideak ere. EBko ia herrialde guztiek erabiltzen dute teknologia hau.
Teknologia burujabetza mintzagai aplikazio eta esperientzien saio paraleloan. Hurrez hurren, Talaios Kooperatibako Unai Goorotxategi, Hirikilabseko Ibai Zabaleta eta Codesyntaxeko Luistxo Fernandez, informatikari euskaldunen XI. bilkuran, 2018an.
60.000 euskaldunen artean 3.5 milioi partida jokatu ziren Egunean Behin jokoan 2019. urtean. Udaberrian jaio zen jokoa CodeSyntax enpresaren eskutik, eta uda aurretik gorakada konstante bat izan zena (1. denboraldia deitu genion epe honi), arrakasta handi bat bilakatu zen... [+]
Egoera deserosoak ekiditea da berrikuntzaren helburua; mezuen bitartez komunikatzeari utzi eta autora sartzerako elkar ezagutzea. Bilbora iritsi berria da enpresa.
Niri asteazkenean iritsi zait mezua, whatsapp bidez: “Lagundu iezadazu munduari itzulia ematen. Nico naiz” (ikusi irudia). Ziztu bizian zabaldu da astearte goizean Madrilgo ikastetxe batean abiaturiko esperimentua: helburua, ohartzea irudiak zeinen azkar hedatzen... [+]