5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

  • Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko martxoaren 07an - 08:10

Egunean Behin jokoak 5 urte bete ditu, 2019ko martxoaren 4ko astean ekin bazion jokoari.

Eta bost urte badela zerbait iritzita, aste berezi batekin ospatzea pentsatu du Egunean Behin-eko lantaldeak. Besteak beste:

  • Galdera mota berriak. Bestelako galdera sorta berri batzuk ere publikatu dituzte.

  • Jokoari buruzko galdera bereziak. Jokoaren inguruko galdera berezi batzuk tartekatuko zaizkie erabiltzaileei aste honetan

  • Sari bereziak!  Sari bezala, 100 kamiseta esklusibo banatuko dituzte, Zaldieroak (Patxi Huarte) egindako ilustrazioarekin.

https://eguneanbehin.eus/5urte/img/ilustrazioa.jpg

5 urte hauetan  14 denboraldi eta 160 aste izan dira.  Guztira 220.000 pertsona baino gehiago dira jokoan partidaren bat jokatu dutenak. 63 mila azkeneko denboraldian, 2023an

50 milioi partida eta 500 milioi galdera erantzun pasa, pentsa.

Aurreko denboraldian, jokoaren babesleei 20.000 klik joan zitzaizkien app-etik.

Arduradunen iritziz, Euskarazko publizitaterako plataforma onena

Animatu zuek eta ingurukoak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aplikazioak
Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Whatsapp ez da derrigorrezkoa izango EAEko irakasleen oposizioetan parte hartzeko

EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.


2023-10-03 | Leire Artola Arin
Zikloan
Hilekoaren zikloa euskaraz ezagutzeko lehen web aplikazioa sortu dute Iametzak eta Ara!Gorputzek

Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.


Isun erraldoia Whatsappentzat, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik

Datuak babesteko Irlandako Batzordeak, DPCk, 225 milioi euroko isuna ezarri dio Whatsappi, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik. Zehazki, arazoa da Whatsappek ezkutatu egiten duela zer eta zenbat datu pertsonal partekatzen duen Facebookekin. Facebookek Irlandan dauka... [+]


2021-01-08 | ARGIA
Hautsak harrotu ditu WhatsAppen erabilera-baldintzen eguneraketak

Erabilera-baldintzak eta pribatutasun politika eguneratu ostean Europatik kanpoko erabiltzaileen datuak Facebookekin elkarbanatuko ditu WhatsAppek. Euskal Herriko erabiltzaileen datuen partekatzeari ez dio eragiten eguneraketak. Sareetan hainbat erreakzio eragin ditu berriak,... [+]


Eguneraketa berriak daude