ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zuritasunaren festa

  • Hasieran Espainiako Erresumaren aldia izan zen, eta denok ikusi genuen zer zegoen bosgarren mendeurrenaren kari antolaturiko ekitaldien atzean. Kulturen arteko topaketa gisa erakutsi ziguten hura genozidioaren ospakizuna zen, ez zegoen benetako gogoetarik ez bestelako begiradarik gertatuaz. Orain bozketa egun orori «demokraziaren festa» nola, «Hispanitatearen festa» deitu zitzaion 1992ko mozkorraldi patriotiko hari, eta guk (diferenteak, formatuak, kritikoak beti) atoan hartu genion usaina.


2019ko azaroaren 20an - 09:27

Gero Elkanoren txanda heldu zen, eta nola Oasiak ere bere mitoak behar dituen (ahal bada unibertsalak, homologatuak) igo beharra zegoen olatuaren zurda gainera. Utikan 92 hartatik ikasita, moldatu egin zen diskurtsoa, ustez. Elkanoren balentriak ez zuen zerikusirik proiektu inperialista batekin, euskaldunon izaera ekintzailearekin baizik. Gu ginen onenak munduan itsasontziak egiten, ozeano zakarrak lemaz goldatzen. Jende ausarta izan gara beti, begiratu bestela bost mende ostean gure enpresei, teknikaren berri ona zabaltzen urbi et orbi.

Evo Moralesen kontrako estatu kolpearekin, orduan bezalaxe etorri dira gertaerak, ordea. Zuriak indioa zapaldu du. Demokrazia eskean dabiltzanek itxura fisiko hutsagatik iraindu, jazartu, hil dute bestea. Wiphala kendu dute masta publikoetatik, Bibliarekin sartu dira gobernu egoitzan. Disimulurik gabe, itsusiaren, ezjakinaren, pobrearen kontrako ehiza mendekaria da Camachorena eta Mesarena. Hamahiru urte ez dira nahikoa izan bostehun urteko arrazakeria desagerrarazteko.

Onkerian erori gabe, gauza bat geratu da argi. Hispanitatearen festazaleak, Oasiko apostoluak, Europa kultuan hitzetik hortzera «demokrazia», «unibertsaltasuna», «giza eskubideak» darabiltzatenak, kolpetik isildu dira. Hala komenita, gorde egin dituzte irudiak, mutuarazi hitzak. Orduan bezalaxe, atera egin dute Bolivia mundutik.

Zurikeria horrelaxe garbituko dutelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Neokolonialismoa
Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


2023-11-05 | Diana Franco
Teknologia
Kolonialismo digitala

Internet eztabaidan dagoen lurraldea da. Eztabaida horiek gure demokrazien etorkizunari eragiten diote, baita klimarako eta gizarte eta ingurumen-justiziarako hartuko ditugun bideei ere. Borroka hauetan, gure lana egin dezagun, beharrezkoa dugu interneten dinamika ezagutzea... [+]


Herri zaurgarrienek zorpeturik segituko dute finantza sistema berrian ere

Berrogeita hamar bat gobernutako ordezkari, nazioarteko finantza-egitura esanguratsuenak, hainbat enpresa pribatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde zenbait batu dira Parisen, ekainaren 22an eta 23an, mundu mailako finantza itun berri bat adosteko asmoz. Orain arteko joko-arauak... [+]


Eguneraketa berriak daude