Zumaiako Xeyko langileek greba mugagabera deitu dute

  • Xeyko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Jakina den bezala, Zumaiako Oikian faktoria duen altzari enpresa hau konkurtsora joan da. Enpresaren informaziorik jasotzen ez dutela eta, datozen egunetan greba egunak konbokatu dituzte.

Langileen kontzentrazioa Zumaiako udaletxearen aurrean. Argazkia: Bittor Bengoa
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 23an - 11:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Langile Batzordearen bidez jakin dugunez, Xeyko langileek hiru soldata dituzte kontatzeko eta egungo zuzendaritzak ez omen die enpresaren egoeraren inguruko informaziorik ematen, "ez eta etorkizunaren aldeko konpromisorik hartzen".

Hori dela-eta, mobilizazio planteamenduak areagotzea erabaki zuten langileek atzo egindako batzarrean.

Ekainaren 27an, asteartea, egun osoko greba.

Ekainaren 28an eta 30ean, asteazkena eta ostirala, 8:30etik 13:00etara lanuzteak.

Uztailaren 3tik aurrera, greba mugagabea.

99 bozka jaso ziren eta horietatik 87k baiezkoa eman zuten, 8 ezezko izan ziren eta 4 zuriko.

Artikulu hau Baleike hedabideak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Nagore Irazustabarrena Uranga
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nagore Irazustabarrena Uranga
#4
Nagore Irazustabarrena Uranga
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude