ARGIA.eus

2021eko urriaren 20a

"Zuen turismoa, gure miseria" salatu du Ernaik Donostiako hotel baten barnean

  • Donostiako Gros auzoan dagoen Arrizul hotela okupatu dute Ernaiko kideek maiatzaren 1ean, "hotelak eta turismo basatia gure hiria eta gure bizitzak okupatzen eta suntsitzen ari direla salatzeko". Ekintza azkarra izan da, bost minutu ingurukoa.

Dani Blanco  |  Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2017ko maiatzaren 02a
Ernaiko kideak Donostiako Arrizul hotelean egindako ekimenean. (Argazkia: Dani Blanco)

30 bat ekintzaile sartu dira arratsaldeko 19:00ak inguruan hoteleko harreran. Kanpoaldean pintaketak egin dituzte hainbat kidek, besteek barnean agiri bat irakurri duten bitartean.

Bertan, nagusiki prekarietateaz mintzatu dira. Langabezia jaitsi eta ekonomia hoberantz doala zabaltzen den honetan, salatu zutenez, gazteek ez dute hobekuntzarik nabaritu beren bizitzetan.

"Donostian, urtez urte turisten inbasio geroz eta handiagoa sufritzen ari gara. Geure kaleak kameradun kolonoz betetzen ari dira; handik eta hemendik paseatzen, terraza erraldoietan geroz eta garestiagoa den kafea hartzen, pintxo barra amaigabeetan sabelak betetzen... eta gu bitartean, barraren atzean gaude. 12 orduz lanean jarraian, beltzean kobratzen, jai egunik gabe, kontraturik gabe... edozein baldintzatan! Enpresari eta nagusiek geure kontura poltsikoak betetzen ditzuten bitartean, gu geroz eta esplotatuago gaude. Horra hor susperraldi ekonomikoa!", diote.

Hiria hotel eta apartamentu turistikoz betetzen ari dela jarri nahi izan dute mahai gainean, baita Udal gobernuak 20 hotel berri egiteko baimena eman duela ere. "Bitartean herritarrok gure auzoetatik kanporatuak izaten ari gara, gazteok ezin emantzipatu gabiltza, gure bizi-proiektuak aurrera ateratzeko aukerarik gabe". Eneko Goia eta Ernesto Gascori ea zeinen interesen alde jokatzen ari diren galdetu diete, ea zer eskaini dien trukean patronalak. "Gazteok prekarioetan prekarioenak gara, esplotatutako gorputz hutsak".

"Zuen turismoa, gure miseria da! Gutxi batzuen interesen alde, Donostia turistentzako makro-konpleju bihurtzen ari zarete. Gure lan-indarraren kontura gutxi batzuen poltsikoak betetzen".

Horren aurrean, gazteak aurrean izango dituztela aldarrikatu dute. "Prekarietatea borrokatzen, esplotatzen gaituen turismoaren aurka egiten". Hiria herritarrentzat dela eta bertan duintasunez bizi eta lan egin nahi dutela adierazi dute. "Gazteok dena dugu borrokatzeko Donostian, ezer ez ospatzeko eta guztia irabazteko".

 

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Turismo masiboa  |  Ernai  |  Donostia  |  Langile borroka

Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEAK
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude