Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

  • Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.

Diego R. Miranda

2025eko maiatzaren 22an - 15:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizilagunekin plataformaren esanetan, "ospakizun hau protesta eta aldarrikapenerako modu bat da" eta antolatzaileek ondoko helburuak dauzkate: "Aldaketa klimatikoa aukera komertzial gisa aurkezten duten diskurtsoei aurre egitea, eta turismoaren hazkunde mugagabea normalizatzea arriskutsua dela ohartaraztea". Umorean eta festa giroan zentratuta, bizi baldintza duinak defendatzeaz gain, "arduragabekeria instituzionala" salatuko dute.

Ekimena Ilunki Kultur Elkartean izango da, maiatzaren 30ean, ostiralez 18:00etatik aurrera, eta mojitoak, janaria eta DJ Miau izango dira "giro tropikala eta aldarrikatzailea" bermatzeko.

Antolatzaileek gogorarazi dute turismo jarduerak mundu mailako CO₂ emisioen %8 eragiten duela, eta hortaz, klima larrialdiaren eragile nagusietakoa dela. Ondokoa gehitu dute: "Hala ere, tenperatura igoera aukera ekonomiko gisa baliatzen ari dira interes pribatu batzuek, batez ere hondartza-turismoaren bidez etekinak handitzeko".

Hitzorduaren kartela.

 


Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.