GuraSOSek dio erraustegia zaborra erretzen ari dela energiarik sortu gabe

  • Agerraldia egin du asteazken goizean GuraSOS plataformak, Zubietako errauskailuan izan den matxura baten berri emateko. Plataformaren arabera, transformadorearen “behin betiko” matxura baten ondorioz, ez da energia sortzen ari, zaborra erretzen ari den bitartean.

Argazkia: Noaua

2022ko irailaren 15ean - 09:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

GuraSOSek azpimarratu duenez, funtsezko pieza horren arazo berri hori “behin betikoa” da, haren fabrikatzaileak, Hitachi japoniarrarekin elkartutako ABB enpresa alemaniarrak, txosten batean aitortzen baitu ez duela konponketarik. Gehitu dutenez, Zubietako erraustegiko transformadoreak jasaten duen hirugarren istripua da hau. 

Joseba Zubialde GuraSOSeko kideak azaldu duenez, azken matxura apirilaren 25ean izan zen, eta hilabete batez egon zen, maiatzaren 25era arte, energia sortu ezinik, eta hori da, hain zuzen, Zubietako erraustegia eraikitzeko funtzio nagusia.

Maiatzaren 25etik, erraustegiak, betiere GuraSOSen informazioaren arabera, behin-behineko azpiegitura batekin funtzionatu du, eta baimena sei hilabetetan amaitzen da, hau da, azaroan. Behin-behineko azpiegitura horri esker, erraustegiak sei megawatt/ordu isurtzen ditu sarera, hau da, errendimendu osoan funtzionatuko balu egin lezakeenaren laurdena. Ezezaguna da behin-behineko baimena iraungitzen denean zer gertatuko den, baldin eta, fabrikatzaileak dioen bezala, transformadorea konpondu ezin bada. Kasu horretan, erraustegia saretik isolatuta geratuko litzateke eta ezingo luke sortutako energia isuri.

GuraSOSek emandako datuen arabera, urteko orduko 160.000 megawatteko aurreikuspena 55.092,4ra baino ez da iritsi, hau da, GHKren aurreikuspenaren % 34,4ra eta ahalmenaren % 28,5era.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...