Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

  • San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.

Gernikako Mugimendu Feministak eginiko mobilizazio bat. Gernikako Sare Feminista

2025eko ekainaren 17an - 12:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Muxikako (Bizkaia) San Roman auzoko jaiak zikindu dituzte 18 urteko mutil batek adin txikiko bost neskari eginiko sexu erasoek. Ertzaintzaren arabera, igandean goizaldeko 01:00ean jaso zuten abisua, gizon batek hainbat neska adingaberi ukituak egin zizkiela herriko jai eremuan. Sexu erasoa jasan zuen neska baten testigantzari esker, Poliziak erasotzailea identifikatu ahal izan zuen, eta ondoren atxilotu, sexu erasoak egitea egotzita.

Gertakaria salatzeko, Muxikako Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute astearte arratsaldean, 20:30erako.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.