Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela argudiatuta, baina auzitegiak ukatu egin ditu argudio horiek. Epaiaren arabera, Gernika saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiak "sexu eraso jarraituak" egin zizkion hiru urte eta erdian neska adingabeti bati, hark 31 urte zituela.
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe zigorra eta fiskalak hamalaukoa eskatu bazuten ere, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabetekoa ezarri zion otsailean Gernikako emakumezkoen saskibaloi taldeko Mario López entrenatzaileari. Bada, zigor hori berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak frogatutzat eman zuen salaketaren arabera, 1998ko uztailean hasi eta hiru urte eta erdian Lópezek sexu eraso jarraituak egin zizkion 13 urteko neska bati, hark 31 urte zituela.
Otsaileko epailak ebatzi zuenez, 1998 eta 2001 artean neska adingabearekin 50 bat aldiz egon zen Gernikako emakumezkoen saskibaloi taldeko entrenatzaile ohia, eta harekin izan zituen "jokabide sexualak" geroz eta gogorragoak izan ziren denbora aurrera joan ahala: esaterako, saskibaloi bat partida bat ikusteko asmoz, bere etxera eman zuen neska Lópezek, eta bertan sexu erasoak egin zizkion.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren sententziari, ordea, helegitea aurkeztu zion entrenatzaile ohiak, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela argudiatuta. Saskibaloi entrenatzailearen abokatuaren arabera, defentsa prestatzeko "zailtasun handiak" izan zituzten, auziaren lekukoak "etengabe mehatxatuta" baitzeuden. Adierazi zuen ere neskaren lekukotza "nabarmen" aldatu zela 2022ko ekainean salaketa jarri zuenetik.
EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu Lópezen argudioak
Lopezek aurkeztutako helegitearen harira, EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu Gernikako emakumezkoen saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren argudioak, eta balioan jarri du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak neska artatu zuen psikologoaren txostenei emandako garrantzia: "Adin goiztiarretan abusuak jasaten dituztenek gertakarien ostean kontzientzia hartzeko eta zama hori arintzeko prozesua logikoa eta koherentea da". Errugabetasun printzipoari dagokionez, EAEko Auzitegi Nagusiak adierazi du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak uste zuela neskak aurkeztutako frogak "nahikoak" zirela, eta, beraz, Lopez erruduna zela.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]