Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

  • Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.

Villabonan egindako elkarretaratze bat. Tolosaldeko Ataria

2025eko ekainaren 20an - 10:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Grabaketak egiteko hainbat gailu erabili zituen gehienetan institutuko komunetan eta arropa dendetako aldageletan baina bere etxetik ere bai grabatu du. Irakaslea zela baliatuta, institutuko adin txikikoen datu pertsonalak lortzen zituen eta horrela eskuratu zituen hainbat sare sozialetako pasahitzak. Modu horretan sarbidea zeukan ikasleen argazki pribatuetara. Argazki horietako batzuk adimen artifizialaren bidez aldatu zituen.

38 urteko irakaslea bere etxebizitzan atxilotu zuen Espainiako Poliziak auzokide bat grabatzen ari zela. Akusatuak soka batera lotutako kamera erabiltzen zuen bere auzokidea grabatzeko eta hala egin zuen gutxienez hamalau aldiz. Grabatua izaten ari zela susmatu zuenean salaketa jarri zuen. Aste bat geroago poliziak bertaratu, delitua zuzenean ikusi eta atxilotu egin zuten. Horrek bide eman zion gainerako argazki guztiak aurkitzeko. Gailu horietan irakasleen komunetako grabaketak ere aurkitu zituzten, horietan lau irakasle grabatu zituen

Honako delitu hauek leporatu dizkiote: intimitatearen aurkako 41 delitu, haur pornografiarekin lotutako bi delitu eta haur pornografia sorkuntza teknikoagatik lau delitu. argazki horiek partekatu ote zituen jakiteko Poliziak oraindik ez du frogarik aurkitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude