Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

  • Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


2025eko ekainaren 9an - 11:11
Azken eguneraketa: 17:05
Bi emakumeen hilketa matxista salatzeko Gasteizen egindako manfestazioa 2018an. Halabedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

El Correo egunkariak aipatutako Poliziaren informazioaren arabera, erasoak aste eta hilabeteetan luzatu ziren, eta ustezko erasotzaileek neskari “argazki konprometigarriak eta intimoak” zabaltzearekin egin zioten mehatxu. Gizonetako batek neskarekin harreman sentimentala zuela dio Poliziak.

Neskak hezitzaile bati kontatu zion bere egoera, eta horrek Polizia ohartarazi zuen. Epaileak deklarazioa hartu zien adin txikiko ustezko bi erasotzaileei larunbatean, eta hirurei komunikazio debekua eta urruntze agindua ezarri die. Adinez nagusia den hirugarren gizonezkoa ez du oraindik topatu Ertzaintzak. 

Beste eraso bat Gasteizen

Pasa den larunbatean beste adingabe batek salatu zuen sexu erasoa Gasteizen. Atxilo harturiko gizonak 18 eta 20 urte artean ditu, eta neskaren gurasoek jarri dute salaketa. Ustezko erasotzailea kargupeko askatasunean dago.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.