Zortzi herritan elkarretaratzeak egin dituzte Angeluko “feminizidioa” salatzeko

  • Talde feministek deituta elkarretaratzeak egin dituzte maiatzaren 11n, honako herriko etxeetan: Baiona, Angelu, Hendaia, Kanbo, Hazparne, Garazi, Larzabale, eta Baigorri.


2020ko maiatzaren 12an - 08:34
Larzabalgo elkarretaratzea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Bortizkeria denen erantzukizuna dela" nabarmendu dute: "hezitzaileena, ezkonkideena, lagunena, lankideena, auzoena, ikusliarrena...".

Konfimanenduak egoera larriagotu egin duela adierazi dute: "Emazte anitz beren bikote bortitzarekin hetsirik egon dira, bortizkeri pzikologikoak, laidoak eta golpeak jasan dituzte. Iparraldean seinalamenduak %60 emendatu dira. Eta zenbaki honek ez du kontutan hartzen denbora guzian, zainduak, kontrolatuak direlako, laguntza eskatzeko telefono dei bat pasatzen ahal ez duten emazteak".

"Ez gara isilduko!" egin dute dei, izan ere, "badakigu isiltasuna dela erasotzaileen laguntzaile hoberena". Guztion ardura agertu dute jarraian: "Denak gara ezkonkide, lagun, lankide, auzo, ikusliar... denak izan gaitezke lekuko, eta ez dugu konplize izan nahi".

 

 

 

Angeluko elkarretaratzea.

 

 

 

2005etik eraildako emakumeak

Iparraldean bortizki hil dituzten emakumeen zerrenda hau osatu dute bertako talde feministek. "Hiltzaileek ukatu zituzten, hil zituzten emazteen biziaren jabe zirelakoan. Jendartearen oroitzapenera, gure oroitzapenera ekarri nahi ditugu. Ez dugu erasotzaileen heriotza nahi, haien biktimen bizia baizik" adierazi dute.

- Sophie, lepoa tinkaturik hila (2005)

- Audrey, tirokaturik hila (2005)

- Begoña, hil arte joa (2006)

- Liliane, aizto ukaldiz hila (2007)

- Carlota, jo eta lepoa tinkaturik hila (2008)

- Marie Laurence, nahitara piztu sutean errea  (2009)

- Mari Jeanne eta Mari Jeanne, tirokatua (2009)

- Annie, tirokatua (2010)

- Kristine, lepoa tinkaturik hila (2010)

- Sophie, aizto ukaldiz hila (2011)

- Binta, tiroz hila (2012)

- Céline eta Manuel, aizto ukaldiz hilak (2014)

- Melissa eta Annie (2015)

- Axelle, bere bikotekideak auto-istripua eraginik  (2015)

- Nathalie kolpez erahila (2016)

- Christelle, tiroz erahila (2016)

- Roxane, bere bikote kideak lehertua (2018)

- Rejane, tirotaturik hila, (2018)

- Mayie, tirotaturik hila 2019

- Chantal, tirotaturik hila 2019

- Nathalie, kolpez erahila ( 2019)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!