Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

EAEko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera, 2023ko ekarpenen likidazioa onartzeko. Argazkia: Irekia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia berezirik ere. Beraz kito, fiskalitatearen eztabaida agenda politikotik kanpo geratu da, eta ez du ematen mugimendu sozialetan erabaki hori aldatzeko gaitasunik dagoenik.

Zertarako egin aldaketarik dirutza biltzeko balio duen sistema fiskala edukita? Petronor eta bere mehatxuak garaile irten dira zerga politikaren erabakietan

“Inoizko bilketarik handienak” benetako erreforma batentzako premia inoiz baino ageriago uzten du ordea. Zenbat jaso den baino, nola eta nondik jaso den aztertuz gero, ikus liteke bidezkoa ez den politika fiskalarekin benetan injustua den zerga bilketa egin dela berriz ere. Soldatak eta kontsumoa dira bilketaren ardatzak, 10 eurotik 7 jaso dira horrela. Ez da berria, baina azpimarratzeko modukoa da BEZ zerga jaitsi egin dutela hainbat produktutan, eta sortutako  aberastasunean lan-errentetara bideratzen dena murrizten ari dela urtez urte: Hego Euskal Herrian %45 inguruan dago. Beraz geroz eta diru gehiago biltzen da, geroz eta baliabide ekonomiko gutxiago dutenen kontura, eta pertsona guztiak berdintzen dituen zergari esker.

Ogia edo esnea erosterakoan, zerga berdina ordaintzen dute Josu Jon Imazek eta 1.200 eurotako pentsioa lortzetik urrun dagoen alargunak. Gehiago langileek enpresa jabeek baino. Eta aztertzekoa litzateke ea soldaten zergapetzean soldata altuen ekarpena soldata baxuena baina handiagoa ote den. Baina, zertarako egin aldaketarik dirutza biltzeko balio duen sistema fiskala edukita? Petronor eta bere mehatxuak garaile irten dira zerga politikaren erabakietan. Honetan ere, berririk ez.


Ogasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...