Moskuk dio korridore humanitarioak zabalik daudela

Zuzeneko jarraipena
  • Korridore humanitarioek hainbat hiritako zibilak ebakuatzeko aukera emango dute, besteak beste, Kiev, Kharkiv, Mariupol eta Sumy. Asteburuan huts egin dute zibilak ebakuatzeko operazioek, eta bi aldeek elkarri egotzi diote su-etena ez errespetatzea.


2022ko martxoaren 07an - 07:32
Ukrainako errefuxiatuen arreta, aterpea eta asiloa koordinatzeko zentroa ireki dute Nafarroan

Gatazkaren ondorioz Nafarroara iristen diren ukrainarren arreta koordinatzeko zentroa ireki du Iruñean Nafarroako Gobernuak. Asmoa da aterpearekin, asilo eskaerarekin eta dituzten gainerako premiekin laguntzea. “Nafarroak gure lurraldera datozen ukrainar guztiak hartuko ditu, kopurua edozein dela ere”, azpimarratu du Migrazio Politika kontseilariak.

Irakurri albistea osorik

Putinek hiru baldintza jarri ditu "erasoa gelditzeko"

Errusiako Gobernuko bozeramaile Dmitri Peskovek Reutersi adierazi dio Putinek hiru baldintza dituela erasoaldia geldiarazteko, eta jakinarazi du Errusiak gerra geldituko duela Ukrainak eskari hauek betetzean: Krimea Errusiaren parte dela onartzea, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortzea eta konstituzioa aldatuta blokeen aurrean neutralak izatea.

Ukrainako eta Errusiako ordezkariak bilduta daude

Hirugarren aldiz elkarrizketarako bildu dira Errusiako eta Ukrainako ordezkariak, Bielorrusian. Bilkuraren aurretik Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentetzaren aholkulariak eskatu du Errusiako indar armatuek "zibilen aurkako eskala handiko indarkeria" geldiaraztea.

Pablo Gonzalez kazetariak zazpigarren eguna Polonian inkomunikaturik
Elkarretaratzea egin dute igandean Nabarniz herrian, Udalbaltzak deituta.

Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela astea bete denean, Gonzalo Boye abokatuak azaldu du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari (ICRC) "babesa" eskatuko diola bere defendatuarentzat. Espainiak Polonian duen kontsulatuaren isiltasuna salatu du abokatuak, eta jakinarazi du pasa den astelehenaz geroztik kazetariak ez duela ez bere familiarekin ez defentsarekin komunikatzeko aukerarik izan.

Albiste honetan informazio gehiago.

ARGAZKIA: Kartel aldatua Odesan

Ukrainan ekintzaileak kaleetako seinaleak aldatzen ari dira, Errusiako armadari lekuak aurkitzen zailtzeko. Horren adibide, The Guardian-eko Shaun Walker kazetariak sareratu duen hau. Hauxe dio: Aurrera: Zoazte pikutara / Ezkerrera: Zoazte pikutara / Eskuinera: Zoazte pikutara Errusiara.

Badirudi sare sozialetan jende askok aurpegiratu diola faltsua dela, Photoshopekin egina, eta urrunagotik ateratako beste bat igo du froga gisa.

AEBek Lituanian: "NATOko lurraldeen zentimetro guztiak defendatuko ditugu"

AEBetako Estatu idazkari Antony Blinkenek Lituaniari NATOren babesa duela ziurtatu dio. Estonia, Letonia eta Lituaniara bisita erronda azkarra abiatu du, Errusiaren erasoaren testuinguruan.

Aipatu hiru sobietar errepublika ohiak NATOko kideak dira eta Blinkenek esan du beren segurtasuna bermatzea duela helburu, "Errusiak operazio militarrak zabaltzea erabakiko balu".

"Gure defentsa indartzen ari gara gu eta gure aliatuak prest egon gaitezen", esan du Blinkenek astelehenean.

"NATOko lurraldeen zentimetro guztiak defendatuko ditugu, erasorik jasoz gero", esan du.

Txina: "Errusiaren eta Txinaren arteko harremana munduko alde biko harreman erabakigarrienetako bat da"

Txinako Kanpo Harremanetarako Ministerioko buru Wang Yik adierazi du Errusiaren eta Txinaren arteko harremana "munduko alde biko harreman erabakigarrienetako bat dela, eta hirugarren aktoreen parteko interferentzietatik kanpo uzteko", CGTN hedabideak informatu duenez.

Horrez gain, oso garrantzitsutzat jo du Europar Batasunaren eta Txinaren arteko elkarrizketa eta elkarlana: "Mundu desegonkor bati egonkortasuna ekartzen die", adierazi du.

Brent petrolioa %12 garestitu da astelehenean, 2008ko maximoak gaindituz

Brent petrolioaren prezioak igotzen jarraitzen du eta 130 dolarreko langa gainditu du upeleko. 2008ko uztailaren 21etik ez zen hain altu egon, burtsako datuen arabera.

Brent upelaren igoera hau gertatu da, El Mundon idatzi dutenez, asteburuan adierazi ostean Europar Batasunarekin elkarrizketa "oso aktiboak" izaten ari direla Errusiako petrolioaren inportazioa debekatzeko.

 

Netflix-ek zerbitzua eten du Errusian; Mc Donalds eta Coca Colak diote aztertzen ari direla

Netflix streaming plataforma erraldoiak ere bere zerbitzua eten du Errusian. Aurretik, joan den asteazkenean, ikus-entzunezkoen sektorean, Walt Disney eta Sonyk erabaki bera hartu zuten Errusiako Gobernuari presioa egiteko.

Mc Donalds, Coca Cola eta PepsiCo multinazionalak aztertzen ari dira Errusiatik joatea. Oraindik halakorik adierazi ez dutenez, beren aurkako boikot deiak zabaltzen ari dira Ukrainatik.

Teknologiaren esparruan, Samsung konpainiak, Errusian telefono hornitzaile nagusia Xiamoi eta Apple-en aurretik, adierazi du eten egingo dituela bertara bidalketak, baina BBCren artikulu honetan jaso dutenez, ez dago argi ea dendak itxiko dituen. Apple-k bai, salmentak gerarazi ditu Errusian eta Apple Pay edo Apple Maps gisako zerbitzuak eten. Bere dendak itxita daude.

Bestelakoetan, Espainiako pertsonarik aberatsenaren Inditex multinazionalak adierazi du itxi egingo dituela Errusian dituen 502 dendak –Zara, Bershka, Stradivarius eta Oysho markak, besteren artean– eta kalkulatzen da 9.000 bat langileri eragitea neurriak.

H&M arropa marka erraldoiak ere gerarazi egin ditu bere salmentak Errusian.

4.000 atxilotutik gora Errusian, gudaren aurkako manifestazioetan
Errusiako Polizia manifestari bat atxilotzen Moskun. (Argazkia: Yuri Kochetkov / EFE)

Igandean 4.300 atxilotu izan dira Errusiako hiri ugaritan gudaren aurka egin dituzten manifestazioetan, El Pais egunkarian irakur daitekeenez.

Putinen opositore den Navalnik herritarrak deitu ditu Ukrainako inbasioaren aurka manifestartzera, eta Mosku eta San Petersburgo hirietan izan dira atxilotu kopuru handiena.

Zertan da astelehen goiza?

Errusiako armadak su-etena aldarrikatu eta korridore humanitarioak irekiko ditu gaur Ukrainako hainbat hiritan, Kiev hiriburuan barne, Moskuko 10:00etan –Euskal Herrian 8:00ak direnean– , Interfax albiste agentziak informatu duenez, Errusiako Defentsa Ministerioa iturri gisa hartuz.

Ukrainako hainbat hiritan hildako kopuru handiak eta hondamena salatu dituzte, gaurko espero den hirugarren bake-elkarrizketaren aurretik.

AEBetako Gobernua aztertzen ari da Errusiatik petrolioa debekatzea, Moskuren aurkako presioa areagotu asmoz.

Zelenski Ukrainako presidenteak Mendebaldeari errepikatu dio Errusiari zigorrak indartzeko.

Jarraipena abiatuko dugu

Egunon lagunok. Ukrainako gudak astelehenean ematen duenari jarraipena abiatuko diogu. Asteburuan gertatutakoa kontsultatu nahi baduzu, lotura honetan daukazu. Eta Ukrainako Guda kanalean, zuzeneko jarraipenetik harago, gogoetarako edo egoera ulertzeko gako gehiago dituzten artikuluak ere topatuko dituzu. Milesker konfiantzagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


Eguneraketa berriak daude