Korridore humanitarioek hainbat hiritako zibilak ebakuatzeko aukera emango dute, besteak beste, Kiev, Kharkiv, Mariupol eta Sumy. Asteburuan huts egin dute zibilak ebakuatzeko operazioek, eta bi aldeek elkarri egotzi diote su-etena ez errespetatzea.
Gatazkaren ondorioz Nafarroara iristen diren ukrainarren arreta koordinatzeko zentroa ireki du Iruñean Nafarroako Gobernuak. Asmoa da aterpearekin, asilo eskaerarekin eta dituzten gainerako premiekin laguntzea. “Nafarroak gure lurraldera datozen ukrainar guztiak hartuko ditu, kopurua edozein dela ere”, azpimarratu du Migrazio Politika kontseilariak.
Errusiako Gobernuko bozeramaile Dmitri Peskovek Reutersi adierazi dio Putinek hiru baldintza dituela erasoaldia geldiarazteko, eta jakinarazi du Errusiak gerra geldituko duela Ukrainak eskari hauek betetzean: Krimea Errusiaren parte dela onartzea, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortzea eta konstituzioa aldatuta blokeen aurrean neutralak izatea.
Hirugarren aldiz elkarrizketarako bildu dira Errusiako eta Ukrainako ordezkariak, Bielorrusian. Bilkuraren aurretik Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentetzaren aholkulariak eskatu du Errusiako indar armatuek "zibilen aurkako eskala handiko indarkeria" geldiaraztea.
Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela astea bete denean, Gonzalo Boye abokatuak azaldu du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari (ICRC) "babesa" eskatuko diola bere defendatuarentzat. Espainiak Polonian duen kontsulatuaren isiltasuna salatu du abokatuak, eta jakinarazi du pasa den astelehenaz geroztik kazetariak ez duela ez bere familiarekin ez defentsarekin komunikatzeko aukerarik izan.
Ukrainan ekintzaileak kaleetako seinaleak aldatzen ari dira, Errusiako armadari lekuak aurkitzen zailtzeko. Horren adibide, The Guardian-eko Shaun Walker kazetariak sareratu duen hau. Hauxe dio: Aurrera: Zoazte pikutara / Ezkerrera: Zoazte pikutara / Eskuinera: Zoazte pikutara Errusiara.
Road sign in Odessa
— Shaun Walker (@shaunwalker7) March 7, 2022
Straight on: fuck off
Left: fuck off again
Right: fuck off to Russia pic.twitter.com/2c1dzKxno9
Badirudi sare sozialetan jende askok aurpegiratu diola faltsua dela, Photoshopekin egina, eta urrunagotik ateratako beste bat igo du froga gisa.
AEBetako Estatu idazkari Antony Blinkenek Lituaniari NATOren babesa duela ziurtatu dio. Estonia, Letonia eta Lituaniara bisita erronda azkarra abiatu du, Errusiaren erasoaren testuinguruan.
Aipatu hiru sobietar errepublika ohiak NATOko kideak dira eta Blinkenek esan du beren segurtasuna bermatzea duela helburu, "Errusiak operazio militarrak zabaltzea erabakiko balu".
"Gure defentsa indartzen ari gara gu eta gure aliatuak prest egon gaitezen", esan du Blinkenek astelehenean.
"NATOko lurraldeen zentimetro guztiak defendatuko ditugu, erasorik jasoz gero", esan du.
Txinako Kanpo Harremanetarako Ministerioko buru Wang Yik adierazi du Errusiaren eta Txinaren arteko harremana "munduko alde biko harreman erabakigarrienetako bat dela, eta hirugarren aktoreen parteko interferentzietatik kanpo uzteko", CGTN hedabideak informatu duenez.
Horrez gain, oso garrantzitsutzat jo du Europar Batasunaren eta Txinaren arteko elkarrizketa eta elkarlana: "Mundu desegonkor bati egonkortasuna ekartzen die", adierazi du.
Brent petrolioaren prezioak igotzen jarraitzen du eta 130 dolarreko langa gainditu du upeleko. 2008ko uztailaren 21etik ez zen hain altu egon, burtsako datuen arabera.
Brent upelaren igoera hau gertatu da, El Mundon idatzi dutenez, asteburuan adierazi ostean Europar Batasunarekin elkarrizketa "oso aktiboak" izaten ari direla Errusiako petrolioaren inportazioa debekatzeko.
Netflix streaming plataforma erraldoiak ere bere zerbitzua eten du Errusian. Aurretik, joan den asteazkenean, ikus-entzunezkoen sektorean, Walt Disney eta Sonyk erabaki bera hartu zuten Errusiako Gobernuari presioa egiteko.
Mc Donalds, Coca Cola eta PepsiCo multinazionalak aztertzen ari dira Errusiatik joatea. Oraindik halakorik adierazi ez dutenez, beren aurkako boikot deiak zabaltzen ari dira Ukrainatik.
Teknologiaren esparruan, Samsung konpainiak, Errusian telefono hornitzaile nagusia Xiamoi eta Apple-en aurretik, adierazi du eten egingo dituela bertara bidalketak, baina BBCren artikulu honetan jaso dutenez, ez dago argi ea dendak itxiko dituen. Apple-k bai, salmentak gerarazi ditu Errusian eta Apple Pay edo Apple Maps gisako zerbitzuak eten. Bere dendak itxita daude.
Bestelakoetan, Espainiako pertsonarik aberatsenaren Inditex multinazionalak adierazi du itxi egingo dituela Errusian dituen 502 dendak –Zara, Bershka, Stradivarius eta Oysho markak, besteren artean– eta kalkulatzen da 9.000 bat langileri eragitea neurriak.
H&M arropa marka erraldoiak ere gerarazi egin ditu bere salmentak Errusian.
Igandean 4.300 atxilotu izan dira Errusiako hiri ugaritan gudaren aurka egin dituzten manifestazioetan, El Pais egunkarian irakur daitekeenez.
Putinen opositore den Navalnik herritarrak deitu ditu Ukrainako inbasioaren aurka manifestartzera, eta Mosku eta San Petersburgo hirietan izan dira atxilotu kopuru handiena.
Errusiako armadak su-etena aldarrikatu eta korridore humanitarioak irekiko ditu gaur Ukrainako hainbat hiritan, Kiev hiriburuan barne, Moskuko 10:00etan –Euskal Herrian 8:00ak direnean– , Interfax albiste agentziak informatu duenez, Errusiako Defentsa Ministerioa iturri gisa hartuz.
Ukrainako hainbat hiritan hildako kopuru handiak eta hondamena salatu dituzte, gaurko espero den hirugarren bake-elkarrizketaren aurretik.
AEBetako Gobernua aztertzen ari da Errusiatik petrolioa debekatzea, Moskuren aurkako presioa areagotu asmoz.
Zelenski Ukrainako presidenteak Mendebaldeari errepikatu dio Errusiari zigorrak indartzeko.
Egunon lagunok. Ukrainako gudak astelehenean ematen duenari jarraipena abiatuko diogu. Asteburuan gertatutakoa kontsultatu nahi baduzu, lotura honetan daukazu. Eta Ukrainako Guda kanalean, zuzeneko jarraipenetik harago, gogoetarako edo egoera ulertzeko gako gehiago dituzten artikuluak ere topatuko dituzu. Milesker konfiantzagatik.
Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]