Ukrainako errefuxiatuen arreta, aterpea eta asiloa koordinatzeko zentroa ireki dute Nafarroan

  • Gatazkaren ondorioz Nafarroara iristen diren ukrainarren arreta koordinatzeko zentroa ireki du Iruñean Nafarroako Gobernuak. Asmoa da aterpearekin, asilo eskaerarekin eta dituzten gainerako premiekin laguntzea. “Nafarroak gure lurraldera datozen ukrainar guztiak hartuko ditu, kopurua edozein dela ere”, azpimarratu du Migrazio Politika kontseilariak.


2022ko martxoaren 8a - 10:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iristen diren haurrak eskolatzeko, errefuxiatuen harrera antolatzeko, ostatua edo etxebizitzetarako sarbidea errazteko, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eskuratzeko… informazioa eta laguntza koordinatuko dute zentroko hiru langileek. Ukrainar jatorriko jendea hartzen ari diren nafarrei ere laguntza eskainiko diete.

Iruñeko Orreaga etorbidean dago zentroa eta harremanetan jartzeko hainbat bide zabaldu dituzte: 848421971 telefonoa, 620063662 WhatsAppa eta emergencia.ucrania@navarra.es helbide elektronikoa.

Aurreko egunetan, hainbat larrialdi-zerbitzu prestatu dira Nafarroan, Ukrainatik heldutako 33 lagunentzat, horietatik 17 adin txikikoak.

“Nafarrek agertutako elkartasun- eta lankidetza-adierazpen izugarriak” eskertu ditu Gobernuak, eta garbi mintzatu da Migrazio Politika eta Justizia saileko Eduardo Santos kontseilaria: “Nafarroak gure lurraldera datozen ukrainar guztiak hartuko ditu, kopurua edozein dela ere, Nafarroako beste edozein herritarrek dituen eskubide guztiak haiei bermatuz”.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.