Zergatik ez mantendu Gaztelun burbuila?

  • COVID-19ak eragindako eskolaren etenari alternatiba bilatu diete Gaztelu herri txikiko gurasoek: udalaren lokaletan burbuila taldeka aritzea. Hezkuntza Sailetik ezezkoa jaso dute ordea. Iritzi artikulu honetan azaldu dute guztia.


2020ko urriaren 23an - 11:21

Herri txiki bat burbuila bat da, bere horretan, zorionerako eta zoritxarrerako. Oraingo egoera honetan burbuila izateak hainbat abantaila eman dizkigu, besteak beste, orain artean COVID-19ak ez duelako ia eraginik izan Gaztelun.

Baina ikasturte berria hasi da, eta herriko haur bakoitza bere eskolarako bidean abiatu da. Horietako zenbait 40 minutuko autobus bidaian (inguruko herrietako haurrekin batera), eta besteak autoetan. Eskolan, beste hainbat herrietako lagunekin elkartu dira, protokoloz beteriko ikastetxe handi batean, eta hor etorri da COVID-19aren eragina bete-betean herrira, haur batek positibo eman baitu. Orain artean burbuila batean bizi ostean, orain bapatean burbuila apurtu, eta herriko haur ia guztiak etxeetan bakandurik geratu dira. Hamar egunez etxean konfinaturik, PCR frogak egin, eta hamaikagarren egunean berriro ere eskoletara. Noiz arte ordea? Noiz arte ibiliko gara herriko haur guztiak bakantzen? Ez ote dago beste aukera hobeagorik?

Bai, noski. Herri txikiek bestelako aukerak eskaintzen dituztela sinestuta, abuztuko arratsalde batean herriko haurren gurasoak elkartu, eta egoera hau gerta zitekeela jakitun, alternatiba bat bilatzen saiatu ginen. Herrian badira Udalarenak diren hainbat lokal egoki: garai bateko eskola, eta gaur egungo ludoteka dena, edo udaletxe beheko lokalak. Gune hauek oso egokiak lirateke gure haurrek bertan eskolak hartzen jarrai zezaten, eta horrela, herriko burbuila mantenduz kutsadura katea eten zedin.

Proposamen hau bideratzeko orduan, lehen kontaktua Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariarekin egin genuen, eta telefono bidez jakinarazi zigun tankera horretako edozein proposamen irailean lantzea erokeria zela. Erantzun honen aurrean, proposamena zuzenean Hezkuntza Sailari bideratu genion, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburu berriari, hain zuzen, eta gure harridurarako Gipuzkoako Hezkuntza lurralde ordezkariak, Gema Gonzalez de Txabarri Mirandak erantzun digu berriz ere baina oraingoan idatziz, hau esanaz: “pandemia hasieratik Osasun agintaritza izan da eskolen antolamenduan arauak eta berezitasunak ezarri dituena. Hezkuntzak haiek bete baino ez ditu egin. Gazteluko kasuan, Gipuzkoako beste herri, ikastetxe eta ikasleekin erabili diren erizpide berdinak erabili dira, denentzako baitira neurri berean aplikagarri”. Erantzun honen aurrean Gazteluko gurasook argi adierazi nahi dugu ez dugula tratu bereziturik eskatzen. Egoera berezi honek bide berriak urratzea eskatzen duela uste dugu, eta hortik gure eskaria. Are gehiago, honelako proposamenak herri txiki guztientzako gauzagarriak izan beharko luketela uste dugu; autobus eta autoetan bidaia luzeak ekidin, herri ezberdinetako haurren topaketak murriztu, eta azken finean, herri txikiak burbuila gisa funtziona dezaten ahalbidetzen duelako. Zailtasun administratibo eta teknikoetatik haratago, osasuna erdigunean jarri, eta halako proposamen praktikoak martxan jartzea beharrezkoa ikusten dugu. 

Ikasturtea hasita egonda ere, Gaztelurako egiten dugun proposamena erabat gauzagarria dela iruditzen zaigu. Hau guztia esanik, Gazteluko gurasook prest gaude elkartzeko, eta egon daitezkeen alternatiba ezberdinen inguruan eztabaidatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude