Zer dago Mercadonaren irabazi ekonomikoen atzean?

  • Mercadonaren arrakasta ekonomikoaren atzean laneko erasoak, elikagaien inportazioa eta merkataritza txikiaren eragozte eta oztopatzea daudela azaldu du Esther Vivasek bere blogean.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa
2016ko azaroaren 28a

Mercadonaren irabaziak gero eta handiagoak direla adierazi du Juan Roig enpresako buruak. Izan ere, 2015ean 611 milioi euro irabazi zituen Mercadonak, 2014an baino %12 gehiago. Arrakasta ekonomiko horren atzean dauden arrazoiak aztertu ditu Esther Vivas-ek.

Horren arabera, laneko erasoak ohikoak dira Mercadonan. Besteak beste, 2015ean enpresa kondenatu zuten Valentziako guneko bi langilek jasotako sexu erasoengatik, eta Fragako (Huesca) Mercadonan ere hainbat eraso kasu eman zirela salatu zuten 2014an. 2013an zazpi urtez lanean egondako langile bat kaleratu zuten, CGT-LKN sindikatuko ordezkari izendatu ostean. Eta bidegabeko kaleratze bat dela eta, kalteak ordaindu behar izan zizkion konpainiak 2006an enplegatu bati.

Horrez gain, Mercadonako protokoloaren arabera, haurdunaldi, istripu edota gaixotasun kasuetan, dendako koordinatzaileari eman behar zaio abisu. Hori enpresako medikuarekin jarriko da harremanetan, langileak euren medikura joatea ekiditeko, eta modu horretan, bajak enpresatik kudeatzeko. Medikuak egunero deituko dio langileari hau sendatu den ikusteko.

Nekazari, abeltzain eta hornitzaileek ere salatu izan dute enpresa hainbatetan, ekoizpen prezioa baino baxuagoa den salneurri batean merkaturatzeagatik. Modu horretan, enpresak merkataritza txikia oztopatu egiten duela adierazi dute. Horrez gain, bertako produktuak saltzen dituela adierazi du sarri Mercadonak. Etiketei arreta jarrita, aldiz, ikus daiteke elikagaiak urruneko herrialdetatik inportatu egiten dituela, estatuko produktuak deslokalizatu eta irabaziak handituz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Merkataritza

Merkataritza kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude