Zer ari da gertatzen Indonesian?

  • Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


2025eko irailaren 02an - 09:36
Indonesiako Gobernuaren azken erabakien aurka, ikasleen protestek eztanda egin dute, batik bat polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aldiberekotasun arrunt batek jarri du agerian askorentzat: Prabowo Subianto Indonesiako presidenteak bertan behera utzi behar izan ditu Tianjineko goi-bilkurara eta Pekineko desfilera hitzemanak zituen bisitaldiak eta, ziurrenik, NBEren Batzar Nagusian egin asmo zuen agerraldia ere bai. Munduko laugarren herrialde populatuena den eta musulman gehien dituenaren agintari gorenak aurreragoko lana du sutu zaion oldarraldi soziala amatatzen.

Gertatua, itxuraz, nahiko ulerterraza litzateke. Baina sutearen bizkortasunak berak erakusten du zein sukoia den azpian datzan giro soziopolitikoa. Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira. Egoitza ofizialei su eman diete manifestariek hainbat hiritan; ehunka pertsona daude zaurituta, eta are gehiago atxilotuta; eta abar. Eztanda izan da.

Ez litzateke zentzugabea, urrutiago joan gabe, duela urtebeteko aurrekaria, Bangladeshko Uztaileko Iraultza, gogora ekartzea. Eta, agian, oso gogoan izan du hura Prabowok bere agenda utzi eta giroa baketzeko ahaleginari ekin dionean. Poliziak hildako manifestariaren familiari doluminak zuzenean eman eta gertakaria guztiz argitzeko hitza emateraino.

Ezinegon sozialak, haatik, katramila gaiztoagoa du, ekonomiaren motelaldiaren karira hirietan, batez ere, Javan, pairatzen diren langabeziagatik eta pobreziagatik. Eta Trumpen muga-zergek, %19raino murriztuta ere, ez dute 2020ko atzeralditik atera nahian dabilen indonesiar ekonomiaren etorkizuna alaitzen, hartu-eman komertzial handienak, luzaz, Txinarekin eta ASEANeko (Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Erkidegoa) herrialdeekin dituen arren.

Edonola ere, badu bere pipermina krisi horren kudeaketa pasa den urritik presidente den Prabowo Subianto jeneral ohiaren eskuetan ikusteak. Bera, Suharto diktadorearen suhia eta Armadako indar berezien buru ohia, izan zelako, beste inor baino zuzenago, 1998ko herri-matxinada, nahiko antzekoa hasiera batean, anabasa sozial higuingarri bihurtu zuena. Orduan, Indonesian beste batzuetan ere gertatu den moduan, baino askoz bortitzago, ezinegon sozioekonomikoa gutxiengo txinatar txiki baina ahaltsuaren aurkako benetako pogrom bihurtu zen, inoiz erabat argitu ez diren inguruabarrengatik.

Orduan beharbada hauspotu zuen xenofobia amatatzen saiatuko da Prabowo orain, zalantzarik gabe. Jakin badakielako 1998ko Txina ez dela egungoa. Eta gutxiagoren aurrean ere, oraingoa ez litzatekeela konformatuko orduan bezala hitzezko kexuak aurkeztuz.

Oraingoz, argi ibiltzeko deia besterik ez die egin Pekinek bereei. Baina adi dago, bistan denez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indonesia
2025-03-05 | Axier Lopez
85

Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


Trantsizio ekologikoaren izenean, bere ingurumena sakrifikatzen dabil Indonesia

Indonesiako hiriburu Jakartaren itsasoratzeari aurre egiteko eta jakartarrek nozituriko kutsadura arazoari erantzuteko, hiri erraldoi bat zerotik eraikitzen dabiltza, Borneo oihan zabalean. Lekualdatzeak bideratu eta hiriburu berria bilakatuko da Nusantara izeneko sortu berria... [+]


Indonesia: lurrikarak ia urtero eta hildakoak ehundaka

Azaroaren 18an lurrikara izan zuten herrialdean, eta gutxienez 268 hildako zenbatu dituzte. Azken aldian beste zenbait lurrikara izan dira Italian eta Mexikon, baina kalteak askoz txikiagoak izan dira, nahiz eta intentsitate gogorragoak izan. Eraikinen osaera izan liteke... [+]


2022-10-03 | Jon Torner Zabala
Tragedia Indonesiako futbol estadio batean: Poliziaren jokabidea ikertzeko eskatu dute

Gutxienez 125 lagun hil ziren larunbatean Indonesiako Kanjuruhan estadioan, Arema eta Persebeya Surabaya taldeen arteko partida amaitzean. Jasandako porrotarekin suminduta, Aremako zaleek zelaira salto egin zuten, eta ostean Persebeyakoek; elkar eraso egiteaz gain, jokalarien... [+]


Duela 30.000 urteko zirujauak

Borneo, duela 31.000 urte. 10-13 urte arteko mutiko batek istripu bat edo gaixotasun bat izan zuen eta kalte larriak eragin zizkion ezkerreko hankan. Mutikoaren bizia salbatzeko, oina anputatu zioten, hanka berna-bizkarretik ebakita.


Indonesiarrak elikadura burujabetzatik urruntzen ditu gurpilen ekoizpenak

Indonesiako poliziak maiatzaren 26an Junawal Bin Sukino nekazari sindikalista atxilotu izanak kexua eta amorrua piztu ditu bertako nekazari ttipien artean. Beste behin, haien oinarrizko eskubideei tu egin eta multinazionalen mesederako hartu erabakia delako. Bioaniztasunaren... [+]


Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena

118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.


2020-04-01 | ARGIA
Indonesian droneak erabiltzen ari dira hiriak desinfektatzeko eta osasunean izan ditzakeen eraginak eztabaida piztu du

Indonesiako bigarren hiririk handienean, Surabayan, agintariek droneak baliatu dituzte asteartean covid19 birusaren aurkako desinfektantea spray moduan airean botatzeko.


Eguneraketa berriak daude