Tragedia Indonesiako futbol estadio batean: Poliziaren jokabidea ikertzeko eskatu dute

  • Gutxienez 125 lagun hil ziren larunbatean Indonesiako Kanjuruhan estadioan, Arema eta Persebeya Surabaya taldeen arteko partida amaitzean. Jasandako porrotarekin suminduta, Aremako zaleek zelaira salto egin zuten, eta ostean Persebeyakoek; elkar eraso egiteaz gain, jokalarien aurka egin zuten, polizia saiatzen zen bitartean egoera kontrolatzen borrekin eta gas negar-eragilearekin. Horrek, baina, eragin zuen jende uholdea ihesi hastea –irteera puntu bakarretik–, egoera are kaotikoagoa bihurtuz. Gutxienez 125 pertsona hil dira, tartean bi polizia, itota edo zapalduta.


2022ko urriaren 03an - 09:09
Egoera kontrolatzeko helburuarekin poliziak gas boteak jaurti zituen, egoera are kaotikoagoa bihurtuz / Youtube

FIFA nazioarteko futbol federazioak debekatzen duen arren futbol estadioetan gas negar-eragilea baliatzea, Indonesiako poliziak badu erabiltzerik, FIFAren arauak hautazkoak baitira konfederazio batek txapelketak antolatzen dituenean bere arau propioak medio, irakurri daitekeen moduan Indonesiako tragediari Wikipediak eskainitako orrialdean.

Gertatuak berriro azaleratu du futbolaren eta indarkeriaren arteko lotura. Kasu honetan gehitu behar dira beste osagai batzuk, segurtasun sistemen eraginkortasuna eta gehienezko ikusle kopurua adibidez.

"Erantzuleek kontuak eman behar dituzte"

Kaosaren erdian, poliziaren jokabideak eragin ditu kritikarik beroenak. Zentzu horretan, Amnistia Internazionala eta Human Rights Watch (HRW) erakundeek eskatu dute gas negar-eragilearen erabilera ikertu eta "urraketak egin dituztenak" justiziaren aurrera eramateko. "Erantzuleek kontuak eman behar dituzte, haien estatusa edo posizioa edozein izanik ere", adierazi du Phil Robertson HRWko Asiako zuzendari-ordeak. Joko Widodo Indonesioako presidenteari eskatu dio guztia ikertu aldera "ikerketa independente eta inpartziala abiatzeko", Poliziak eta Indonesiako Futbol Federazioak nahikoa zorrotz jokatuko ez dutelakoan. Presidenteak ziurtatu du hala egingo duela.

FIFAri ere egin diote eskaera, gertatua ikertu dezan.

India Today telebistak zabaldutako irudiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indonesia
Trantsizio ekologikoaren izenean, bere ingurumena sakrifikatzen dabil Indonesia

Indonesiako hiriburu Jakartaren itsasoratzeari aurre egiteko eta jakartarrek nozituriko kutsadura arazoari erantzuteko, hiri erraldoi bat zerotik eraikitzen dabiltza, Borneo oihan zabalean. Lekualdatzeak bideratu eta hiriburu berria bilakatuko da Nusantara izeneko sortu berria... [+]


Indonesia: lurrikarak ia urtero eta hildakoak ehundaka

Azaroaren 18an lurrikara izan zuten herrialdean, eta gutxienez 268 hildako zenbatu dituzte. Azken aldian beste zenbait lurrikara izan dira Italian eta Mexikon, baina kalteak askoz txikiagoak izan dira, nahiz eta intentsitate gogorragoak izan. Eraikinen osaera izan liteke... [+]


Duela 30.000 urteko zirujauak

Borneo, duela 31.000 urte. 10-13 urte arteko mutiko batek istripu bat edo gaixotasun bat izan zuen eta kalte larriak eragin zizkion ezkerreko hankan. Mutikoaren bizia salbatzeko, oina anputatu zioten, hanka berna-bizkarretik ebakita.


Eguneraketa berriak daude