Margolan figuratibo zaharrena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, aurkikuntza datatzeko metodo berritzailea erabili dute: pigmentuetatik hurbil dauden karbonatoak aztertzen ditu laserraren bidez.

Eta emaitza zehatza izan da: artelanak 51.200 urte ditu gutxienez. Horrek esan nahi du ezkerreko irudian dagoen eszena orain arte aurkitutako margolan figuratibo edo narratiborik zaharrena dela.


ASTEKARIA
2024ko uztailaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Irati Areitio  |  Luken Etxabe Aizpuru  |  Sugoi Etxarri  |  Intza Gurrutxaga Loidi  |  Ibon Leibar Belastegi  |  Euskal Herrian Euskaraz
#3
Miren Amuriza
#4
Karmele Gisasola Zenikazelaia
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.