Zeelanda Berrikoei edo kiwiei inbidiarik ez Baztan eta Bidasoa aldean

  • Urte mordoxka dira Bertizaraneko eta Malerrekako zenbait herritan kiwiondoak paisaiaren parte izaten hasi zirela. “2000an hasi nintzen ni kiwiak ekoizten, baina garai hartan kanpoko enpresa bati saltzen genizkion. Gure proiektu propioa 2008an abiatu genuen”, adierazi du Lander Sagaseta Vertiz ekoizleak. Kibbi SAT da proiektua, Maite Urroz Oyarzabal emaztearekin eta Joseba Sarratea Oyarzabal lehengusuarekin martxan jarri zuena. W letraz idatzi beharrean, Baztan eta Bidasoako bi B letrei erreferentzia egin diote izenean. Umorez dio, "kibbiak" direla haienak.


2024ko urtarrilaren 08an - 06:05

Euskal Herrian kiwi ekoizpenak azken urteetan izan duen bilakaeraz zertzelada batzuk eman dizkigu Sagasetak. 1985 inguruan, Lekarozen enpresa bat sortu zen eta kiwi landaketak egiten hasi zen, Nafarroan eta Gipuzkoako zenbait tokitan. Galiziako enpresa handi bati saltzen zioten produktua horiek, baina, 2008 aldean, enpresa hark atzera egin eta landaketa asko utzi egin zituzten. “Guk ere haientzat egiten genuen lan, eta landaketa bertan behera utziko zutela esan zutenean pena handia eman zigun. Haiei ekonomikoki ez zitzaizkien interesatzen, baina guretzat hor bazegoen beste zerbait”, dio. Herrian bertan bizi nahi zuten eta bizimodu horrekin jarraitu, beraz, haien kontura aurrera egiteko erabakia hartu zuten azkenean.

Jauzi hori egiteko orduan, gainera, beste erabaki garrantzitsu bat ere hartu zuten: ekologikora pasatzea. “Hasieran merkatuari begira hasi ginen ekologikoan ekoizten, merkatu konbentzionalean fruta txikia ez delako behar bezala baloratzen. Baina, urteotan konbentzitu naiz eredu ekologikoa dela ekoizteko modu interesgarriena, nabari da onura lurrean eta zuhaitzetan”, azaldu du. Nitrogenodun ongarririk eta herbizidarik gabe egiten dute lan, beraz, baina arazo handiegirik ez dute, kiwiek ez baitute ia izurrite edo eritasunik jasaten. Zortzi bat lagun ari dira lanean Kibbin, baina fruta bilketa garaian hogei izatera ere iristen dira.

Kiwi ekoizpenerako inguru aproposa

Negu hotzak eta udan hezetasuna behar ditu kiwiak, eta beraz, klima aldetik aproposak dira Baztan, Bidasoa eta Malerreka inguruak. Donezteben, Narbarten eta Sunbillan 16 kiwi hektarea dituzte landatuta. Ekoizpen kozkorra izanik, zati handi bat hurbileko dendetan saldu arren, kanpora ere saltzen dute handizkako merkatarien bidez. “Saiatzen gara merkatu ekologikoan bideratzen gehiena, baita hemen inguruko denda txikietara ere zuzenean guk eramaten, 10 kiloko kaxetan. Alegia, ahal den heinean bezeroekin harreman zuzena izan nahi dugu”, dio.

Berriki, haien webgunetik erosteko aukera jarri dute. 5 kiloko kaxak saltzen dituzte bertan eta paketeria bidez bidaltzen. “Nafarroako zenbait saretan ere parte hartzen dugu, Ekoalden edo Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkartean, adibidez”, gehitu du. Kiwien produkzioa osatzeko, gainera, sagardotarako sagarrak ere ekoizten dituzte Euskal Herriko hainbat sagardotegi ekologikori saltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


Eguneraketa berriak daude