Zazpi emakume hil dituzte jada aurten indarkeria matxistagatik: emakume gasteiztar bat azken biktima

  • Auto baten barruan agertu da 44 urteko emakume gasteiztarraren hilotza, Miranda de Ebron, Burgosen. Arma zuriz eginiko indarkeria zantzuak zituen. Ikertzaileek indarkeria matxistarekin lotu dute hilketa, izan ere, emakumea senarrarengandik banatzen ari zen. Urriaren 3ko arratsaldean atxilotu dute gizona, Gasteizko Mercedes lantegian.


2017ko urriaren 04an - 11:11
Abuztuaren 25ean Villabona-Amasan eginiko elkarretaratzea (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

Emakumeak 15 eta 18 urteko bi  seme-alaba zituen eta Lantaronen bizi zen (Araba). Sekretupean jarri dute auzia.

Hilketa gaitzesteko, Bilgune Feministak urriaren 5erako deitu ditu mobilizazioak. Azken hiru astetan indarkeria matxistagatik hildako hirugarren emakumea da Euskal Herrian.

Hala Bedi Irratiak jakinarazi duenez, eragile feminista ugarik mobilizazioetara adi egoteko deia luzatzen hasi dira. Eraildako emakumeak Ribabellosako eskolan egiten zuen lan; hori dela, urriaren 4an, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan.

Miranda de Ebron ere, urriaren 4an bertan elkarretaratzea egingo dute: “Grupo Feminista Mujeres en la Calle” taldeak antolatuta, 20:00etan Estación kalean elkarretaratzea

Matxismoak ez du etenik

Indarkeria matxistagatik hildako emakumeen kopuruak goranzko norabidean jarraitzen du: Euskal Herrian zazpi emakume eta haur bat hil dituzte urte hasieratik.

Elkarretaratzeak egin dituzte asteon Euskal Herrian azken asteetako eraso zein indarkeria kasuak kondenatzeko. Atzo, urriaren 3an, jakin zen 19 urteko gizonezko bat atxilotu zutela Errenterian bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.

Bezperan, hainbat herritan elkarretaratzeak izan ziren Sestaon izandako Noemi Noeliaren hilketa salatzeko: pasa den ostegunean hil zuen bikotekideak eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.

Bestalde, irailaren erdialdean,  Melodie Masse 23 urteko emakumea hil zuten Uztaritzen, bortizki eraso egin eta bortxatu ostean. Emakumea haurdun zegoen, zortzigarren hilabetetan, eta umekiak ere bizia galdu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Eguneraketa berriak daude