Salaketaren arabera, emakumea bere etxera sartzera zihoanean erasotzaileak eraso egin eta bortxatu egin zuen. Mugikorra ere kendu zion abisurik eman ez zezan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irailaren 27an, asteazken gauean, gertatu zen erasoa. Biharamunean, Ertzaintzak ikerketa zabaldu eta bikotekide ohia atxilotu zuen.
Oarsoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du, urriaren 3an, Errenterian, erasoa salatzeko. Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Zumarditik, Aski da! Erasorik ez! lelopean.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]