Turismo masifikatuaz gain, gauza oso gutxi partekatzen dute Ceuta, Marbella, Motril, Manga del Mar Menor, Mallorca, Tossa de Mar eta Zarautzek. Bat da, bertako agintariek erabaki dutela uda hontarako itzela litzatekeela 40 Principalesen zirkoa herrira ekartzea. Ondo entzun duzu, Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak sustatuta, 40 Principales irrati katearen ‘Los 40 summer live‘ musika jaialdia egingo da abuztuaren 6an Zarauzko malekoian. Zarauztar eta kultur eragile gisa zenbait hausnarketa eta galdera otu zaizkit.
Ohituak gaude kultur jaialdien inpaktua ostalarien irabazietan neurtuta irakurtzera, baina beste gauza bat da “kultur jaialdiak” ostalariengan pentsatzen, ad hoc diseinatzea. Zarauzko Udalak kultur politikak, kultur eragile eta sortzaileentzat baino, ostalarientzat diseinatzen ditu.
Euskal Herrian Euskal Irrati Telebista izeneko erakunde publiko bat dugu, zeinak bere baitan hainbat telebista eta irratik kate baitituen. Berau sortzearen arrazoi nagusienetarikoa, euskal erreferenteak indartzea izan zen. “Euskararen normalkuntza eta bizirauterako oinarrizko tresna” bihurtuz, Garaikoetxea lehendakariaren esanetan. Irrati-formula eredua maite ez badut ere, EiTBren baitan, badugu Gaztea izeneko irrati bat: publikoa, euskaraz egina eta 40 Principalesen lehiakide zuzen zuzena dena. Baina berdin dio, ezta?
Jaialdian euskara erabiltzeko eskatu diezue antolatzaileei? Ceutan edo Marbellan erabili dituzten aflixa berak erabiliko dituzte? Eskatu al diezue euskal talderik (Zarauzkorik) egitarauan sartzeko? Erantzuna garbi dago: Ez. Bistan da, ‘Los 40 summer live’ gaztelania hutsean egingo dela, ‘Los 40 summer live’ erreferente espainiarrekin, espainiarrek eta espainiarrentzat egindako jaialdi bat delako.
#LOS40SUMMERLIVE musika jaialdia, #zarautz-en, abuztuaren 6an,Marlon,Maico,Bromas Aparte,Bombai,Ana Mena eta Efecto Pasillorekin. Ez galdu! pic.twitter.com/9NGGKG1sfR
— Zarauzko Udala (@ZarauzkoUdala) 2017(e)ko uztailak 28
Albisteok irakurrita atsekabea sartzen zait. Zarautzen dauzkagun ekimen kultural andana edukita, Udalak, ostalarien bedeinkuarekin, 40 Principalesi ematen diolako jaialdi bat egiteko ardura. Atsekabea, kultur politikak tabernariekin eztabaidatzen direlako, kultur eragileekin baino. Parte hartze politiketatik aldebakarreko erabaki zentzugabeetara igaro garelako, haserrea. Kultura gentrifikatzen dutelako horrela. Sortzaileok, kulturgileok, biziraungo badugu kañak ateratzen hasi beharko dugu, zona saturatuaren erdigunean.
Galduko deun bakarra euskal kultura izango da. Kanpoko taldeak ekartzen eta herriko taldeei uko egiten. #lotsagarria
— LukenVlog (@lukengazte) 2017(e)ko uztailak 30
Galduko deun bakarra euskal kultura izango da. Kanpoko taldeak ekartzen eta herriko taldeei uko egiten. #lotsagarria
— LukenVlog (@lukengazte) 2017(e)ko uztailak 30
#LOS40SUMMERLIVE musika jaialdia, #zarautz-en, abuztuaren 6an,Marlon,Maico,Bromas Aparte,Bombai,Ana Mena eta Efecto Pasillorekin. Ez galdu! pic.twitter.com/9NGGKG1sfR
— Zarauzko Udala (@ZarauzkoUdala) 2017(e)ko uztailak 28
Hondarribia - Blues Festival
— paul altuna (@paulaltuna) 2017(e)ko uztailak 28
Orereta - Atlantikaldia
Debagoiena - Mundumira
Beasain - Jazzpana
.....
Zarautzen summer live
Artikulu hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]