Zarako New Yorkeko langileak protestan lan-baldintza txarren aurka

  • Hilabeteak daramatzate protesta egiten New Yorkeko Zarako langileek, soldata altuagoak, ordutegi hobeak eta lanaldi osoko kontratu gehiago eskatzen.


2015eko urtarrilaren 16an - 09:37
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarako langileak protesta egiten New Yorken. (Arg: R.A.P)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

#ChangeZara kanpaina hasi zuten iazko maiatzean, eta 1.500 sinadura bildu zituzten AEBetako Inditexeko zuzendariari bidaltzeko. Enpresari langileen ordezkariekin negoziatzen hasteko eskatu zioten.

Inditex, eskaerak betetzeko prest

Urte berriaren etorrerarekin iritsi da Inditexen erantzuna. Think Progress blogean jaso dutenez, multinazionalak soldaten igoera eta lanaldi osoko kontratu gehiago iragarri ditu Zarako langileentzat.

Hala ere, langileen ordezkariek mobilizazio gehiago iragarri dituzte datozen egunetarako, hobekuntza horiek benetakoak izan arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude