“Zaintzei, norbere biziari, aisiari… horri ere begiratu beharra dio agroekologiak”

  • Baladre kolektiboko eta Arabako Tierra Papel Tijera proiektuko kideen elkarlanetik, Agroekologia Eskola sortu da lehen aldiz. Ekoizpenari eta alde teknikoari soilik begiratu beharrean, proiektu agroekologikoak ikuspegi holistiko batetik planteatzen dituzte eskolaren bultzatzaileek; alegia, ekonomikoki ez ezik, pertsonalki eta emozionalki ere proiektuok bideragarriak izatea. “Guretzat bizitzako alde guztiak kontuan izatea da agroekologia. Ez du balio ekoizpenari begira hamarreko proiektu bat sortzeak, energia guztia horretan jarrita, gero beste alor batzuk hankaz gora edukitzeko”, azaldu du Ramon Roa Bañales kideak. Proiektu bat abiatu nahi dutenei nahiz honezkero abiatu berri dutenei akonpainamendua egiteko helburuarekin abiatu dute eskola.


2023ko otsailaren 17an - 10:12

Lau oinarriren bueltan antolatu dute eskolako edukia bultzatzaileek. Lehen oinarria “lurra” gisa izendatu dute, eta ekoizpenari begirako alor teknikoaz arduratuko den atala da; bigarrena, “papera”, alde administratibo eta burokratikoa landuko duena; hirugarrena, “kolektiboa”, alde pertsonala, asoziazionismoa, inguruarekin eta gainerako kolektiboekin harremanak eta abar aztertuko dituena; eta azkenak, “balantza” bezala izendatu dutenak, proiektu agroekologikoen egunerokoan egon daitezkeen gorabehera eta ustekabeei egiten die erreferentzia.

“Azkenean, proiektu agroekologikoetan beti daude aurretik kontuan izatea ezinezkoak diren gorabeherak: traktorea izorratu dela, ama gaixotu dela eta zaintzak antolatzea dagokizula… Noski, guk ezin dugu aurrez jakin zein ustekabeko gertatuko diren, baina ezin duguna da laneko kronograma bat planteatu gertatuko diren gauza horientzako batere tarterik utzi gabe”. Proiektu agroekologikoak abiatzera doazenei informazio guztia ematea da eskolaren helburua, bereziki nekazaritza eskoletan eta antzekoetan hanka motz gelditzen diren esparu horietan. “Teknikoki oso prestatuta egonda ere, beste alor horietan hasiberriak laguntzea da asmoa”, adierazi dutenez.

Lehen edizioan, zazpi proiektutako “ikasleak”

Proiektuentzako babesa modu pertsonalizatuan eginen dute eskolan. “Guztientzat material orokorra erabiliko dugu, baina gero, bakoitzak bere proiektua ekarri eta horren jarraipena eginen dugu”. Klase presentzialak Arabako Salcedon izanen dira, baina online bidezkoak ere eginen dituzte. Irakasle lanetan Roa eta Isa Alvarez Vispo arituko badira ere, proiektu bakoitzaren alorreko profesionalekin ere eginen dute lan.

Otsailaren 24an ekinen diete klaseei (ikastaroa gazteleraz da), eta lehen edizio honetarako zazpi proiektuk eman dute izena eskolan: tartean baratzegintza, erlezaintza, abeltzaintza eta eraldaketa proiektuak daude. 600 eurotan jarri dute matrikula, baina matrikula hori proiektuarentzako izanen da, alegia, izena ematen duen proiektu bakoitzetik nahi adina lagunek har dezakete parte. Informazio osoa tierrapapeltijera.com/escuela-agroecologica helbidean aurki daiteke. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude