Zaintzaren inguruan jardungo dira Beterri-Buruntzako enpresa parte-hartzaileak

  • Beterri Saretuz programaren barruan, enpresen beharrak asetzeko saioa egingo dute ostegun honetan Astigarragan Beterri-Buruntza eskualdeko eragileek eta parte-hartzean oinarrituriko enpresek.


2021eko martxoaren 11n - 08:35
Beterri Saretuz programako saio bat (arg.: Bira Produkzioak)

Parte-hartzea sustatzeko gako garrantzitsuetako bat bizitzak erdigunean jartzea dela iritzita, zaintza izango dute ardatz Beterri Saretuz programaren baitan ostegun honetan Astigarragan egingo duten lan saioan.

Horretarako, eskualdeko proiektu bat ezagutuko dute, Maitelan kooperatiba integraleko kideak ariko baitira euren esperientzia kontatzen. Saioa aurrez aurrekoa izango da, baina modu telematikoan ere jarraitu ahal izango da.

Beterri Saretuz programak parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema aitzindaria bultzatu nahi du Beterri-Buruntza eskualdean eta horretarako Gipuzkoako Aldundiaren eta eskualdeko udalen laguntza dauka. Iaz hasi ziren enpresak egitasmo horren inguruan biltzen eta aurtengo ikasturtean, harremanak sendotu eta sarea zabaltzeaz gain, beharrak asetzeko saioak ere antolatu dituzte sei hilabeteko epea duen egitarau barruan.

Otsailean ekin zioten ikasturteari Usurbilen. Saio horren bideo-laburpena:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beterri Saretuz
Aiala Zubieta Bertiz
"Ingurumenean ere enpresa txikiok gure norabidea jarri behar dugu"

Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan aholkularitza eskaintzen duen Isladak kooperatibako kidea da Aiala Zubieta Bertiz. Berriki, formazioa eskaini die ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta proiektuei, Beterri Saretuz ekimenak Usurbilgo Lanbide Eskolan antolatuta,... [+]


2023-03-16 | ARGIA
Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan emakumeen foroa egingo dute Andoainen

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.


“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023-02-21 | ARGIA
Soldata arrakala
Berdintasun planetatik harago, zer egin dezakegu?

Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, lanean genero berdintasuna "planetatik praktikara" nola garatu aztertuko dute Hernanin, Beterri Saretuz egitasmoak kooperatiba eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioan.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


Eguneraketa berriak daude