“Eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea gara”

  • Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu:"Elkarrekin hurrunago joan gaitezke".

Astigarragako kultur etxe zaharrean, Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eraldatzaile, eragile eta erakundeetako ordezkari ugari bildu da (argazkia: Beterri Saretuz)

2022ko ekainaren 16an - 16:52

Ekonomia eraldatzaileko eskualde-sareak indartzen ari dira Euskal Herrian hainbat tokitan, eta Beterri-Buruntza eskualdean hiru urte daramatzate balio horietan oinarrituriko enpresa, eragile eta erakundeen ekosistema sortzeko "inurri" lanean –tartean da egoitza Lasarte-Orian duen hedabide hau ere–. Ostegun honetan, egindako ibilbidea jendaurrean azaltzeaz gain, aurrra begirako dituzte asmoak zedarritu dituzte Astigarragan.

Ekitaldi irekia egin du Beterri Saretuz ekimenak bere aurkezpenerako, eta bertan izan dira eskualdeko udal gehienetako alkate eta ordezkariak, baina Gipuzkoako Aldundiko Joseba Amondarain ere, Jakintza eta Enpresa Sustapenerako zerbitzuburua. Bere esanetan administrazioari "entzutea, sustatzea eta ikastea" egokitzen zaio eta zentzu horretan zorionak eman dizkio Beterri Saretuzi orain arte egindako lanagatik. Foru arduradunak nabarmendu du ekonomia eraldatzailea gorantz doan eredua dela eta "biderkatzen ez ezik, esponentzialki hazten" ari dela bere ustez.

Hain justu Elkarrekin biderkatzen leloa darama Beterri-Buruntzako sare honek: “Elkarrekin urrunago joan gaitezke, eta gaur egun jadanik existitzen diren proiektu eta baliabide horiek ezagutu, zabaldu eta biderkatu ditzakegu horrela”, azaldu du Maitane Barrenetxea kideak.

Aurtengo berritasun nagusietako bat "esperientzia trukeak" izan dira, enpresen arteko ezagutza partekatzeko saioak, laneko inklusioaren edo antolaketa ereduen inguruan. Horiek laburbiltzen dituen bideoa paratu dute Youtubeko euren kanalean:

Horrez gain, webgunea ere jarri dute martxan, sarea osatzen duten eragileen fitxa banarekin eta sarera batu nahi izanez gero eman beharreko urratsak azalduz.

Hezkuntza eragileak: diagnostikotik ekintza praktikoetara

Hurrengo urteari begira Beterri Saretuzek jarraituko du interkooperazioa lantzen eta ekonomia eraldatzaileko beste sareekin zubilana egiten.

Hezkuntza eragileekin ere harremana sakondu nahi dute. Aurten diagnostiko bat egiten dute eskualdean dauden hainbat hezkuntza zentroren inguruko informazioa bildu eta haien beharrak ezagutzeko. Hurrengo urteari begira praktikara igaro nahi dute: ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko unitate didaktiko bat eginez, edo lanbide heziketako zentroen arteko feria antolatuz, besteak beste.

Azken batean, “eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea” da Beterri Saretuz, Ainhoa Iribar koordinazio taldeko kideak azaldu duen gisan, eta ekosistema hori elikatzen eta indartzen segiko dutela garbi utzi dute Astigarragako ekitaldian.

Amaieran, argazkirako bildu dira ekitaldian izan direnetako asko (argazkia: Beterri Saretuz)

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


Eguneraketa berriak daude