Esperientzia trukeak, Beterriko enpresa eraldatzaileek elkar ikasteko egitaraua

  • Beterri Saretuz ekimenak bultzatuta, enpresa eraldatzaileen artean esperientziak trukatzeko egitaraua antolatu dute ekaina bitartean. Hainbat arlotan ariko dira, eta izen ematea zabalik dago oraindik.

Otsailean egindako jardunalditik ateratako gaiekin egingo dituzte esperientzia trukeak (argazkia: Beterri Saretuz)

2022ko apirilaren 11n - 17:11

Enpresen arteko elkar ezagutza bultzatzeko eta gai edo arlo zehatzen inguruko funtzionamenduaz informazioa lortu edo ereduak ezagutzeko esperientzia trukeak egingo dituzte, apirila amaieratik ekainera arte, Beterri-Buruntza eskualdean, Beterri Saretuz enpresa eraldatzaileen sareak bultzatuta.

Pasa den otsailean abiatu zuen urtea Beterri Saretuz ekimenak Usurbilen egindako jardunaldi batean. Ekintza plana ere aurkeztu zuten eta, horrez gain, bertaratu ziren eragile eta enpresen artean erabaki zuten zein arlotan nahi zuten sakondu, formazio eta esperientzia saioak jasotzeko. Antolaketa ereduak; bazkidetza prozesuak; inklusioa; digitalizazioa industria enpresetan; ingurumena; eta Beterri Saretuzeko Emakumeen Foroa, dira hautatutako gaiak.

Saio horiek aurrera eramateko, zenbait kasutan esperientzia horiek ezagutaraziko dituzten gonbidatuak izango dira, eta saio guztiak gidatu eta dinamizatu egingo dituzte antolatzaileek. "Ditugun zailtasunen eta kezken inguruan hitz egitea", hori da helburu nagusietako bat.

Nola antolatzen gara gure erakundeetan? Zein lidergo mota, rol eta funtzio dauzkagu? Nahikoak al dira ditugun ingurumen irizpideak? Administrazio publikoarentzat zer da digitalizazioa eta zertan ari da indarra jartzen? Horiek dira otu zaizkien galderetako batzuk eta erantzunak bilatzen saiatuko dira esperientzia truke horien bidez.

Beterri Saretuzeko kideek azaldu dutenez izen ematea oraindik zabalik dago. Segidan egitarau osoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beterri Saretuz
Aiala Zubieta Bertiz
"Ingurumenean ere enpresa txikiok gure norabidea jarri behar dugu"

Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan aholkularitza eskaintzen duen Isladak kooperatibako kidea da Aiala Zubieta Bertiz. Berriki, formazioa eskaini die ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta proiektuei, Beterri Saretuz ekimenak Usurbilgo Lanbide Eskolan antolatuta,... [+]


2023-03-16 | ARGIA
Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan emakumeen foroa egingo dute Andoainen

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.


“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023-02-21 | ARGIA
Soldata arrakala
Berdintasun planetatik harago, zer egin dezakegu?

Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, lanean genero berdintasuna "planetatik praktikara" nola garatu aztertuko dute Hernanin, Beterri Saretuz egitasmoak kooperatiba eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioan.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


Eguneraketa berriak daude