Interkooperazioa helburu, enpresa parte-hartzaileen 'Beterri Saretuz' ekimena martxan da berriz

  • Ekonomia eraldatzaileko Beterri Saretuz programaren bigarren ikasturteari ekingo diote Beterri-Buruntza eskualdean, enpresetan benetako parte-hartzea sustatzeaz gain, sarera eragile gehiago erakartzeko ezagutza saioak egingo dituzte.


2021eko otsailaren 04an - 15:06
Beterri Saretuz programaren baitan iazko urrian Hernanin egin zen jardunaldia (arg.: Beterri Saretuz / Bira Produkzioak)

Ekonomia sozial eta eraldatzaileko zutabeetako bat, langileen parte-hartzea lantoki eta proiektuetan, etengabe elikatu beharreko lurra dela jakitun, Beterri Saretuz egitasmoko antolatzaileek bigarren urtez aktibatu dute partaidetzan oinarrituriko ekosistema sortzea helburu duen programa.

Iazko ikasturtean jarri zuten martxan sare hori, parte-hartzearen inguruan kezkaturik zeuden Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragilek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko departamentuak eta Beterri-Buruntza Udalek lagunduta. Hainbat jardunaldi egin zituzten, esperientziak ezagutu, elkarren berri izan eta zehar lerro batzuk finkatzeko. Ondorioak Hernanin aurkeztu zituzten 2020ko urrian: parte-hartzea bultzatzeko gida edo gakoak (pdf).

Formazioa, pertsona erdigunean jartzea, elkartasun balioen sustapena, aspektu ekonomikoak eta fiskalak… Asko dira lan-tresna horrek jorratzen dituen gaiak, beti ere ikuspegi eraldatzaile batetik eta lurraldearekiko inplikazioari atxikita.

Urriko jardunaldian, gida aurkezteaz gain, enpresen epe laburreko eta luzeko beharrak zein diren identifikatu zituzten. Hain justu, aurtengo programaren helburuetako bat da behar horietako batzuk asetzen saiatzea, baina baita sarea indartzea ere, elkar ezagutzaren eta interkooperazioaren bidez.

Enpresek beharrak asetzea izango da ikasturte honetako helburuetako bat (arg.: Beterri Saretuz / Bira Produkzioak)

Egitasmoa tokiko erakunde eta zerbitzuei irekia

Sei hilabeteko egitaraua antolatu dute. Alde batetik, eskualdeko eta eskualdez kanpoko hainbat esperientzia ezagutu eta metodologiak partekatuko dituzte, zaintza, jatorri aniztasuna edo izaera kolektiboaren inguruan. Horretarako BDS Koop eraldaketa fabrika, Goierriko Biziola sarea eta Maitelan kooperatiba izango dituzte bidelagun, besteak beste.

Saretzen jarraitzeko jardunaldiak ere egingo dituzte, egitasmo irekia izaki, enpresa eta eragileek Beterri Saretuz-en parte izateko aukera zabalik baitute. Aurtengo programaren asmoetako bat da tokiko erakundeak, enplegu politiketan dabiltzanak, gizarte zerbitzuak eta enpresa komunitarioetako proiektu gehiago erakartzea, haien artean harremanetan jar daitezen, ekosistema egituratzen jarraitzeko eta "bereziki" gonbidatu dituzte eragile horiek.

Lehen jardunaldia otsailaren 11n egingo dute, Usurbilen, sareak formalizatu eta interkooperazioan sakontzeko. Covid-19a dela eta espazio eta segurtasun neurriak bermatzeko lanean dihardute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


‘Laia’ aldizkaria, ARGIArekin batera

Bidasoaldeko irakurlea bazara, honezkero izango dira hiru urte Laia aldizkariaren lehen alea jaso zenuela etxean. BDSKOOP eraldaketa fabrikak –eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta proiektuak biltzen dituen elkartea– Behe Bidasoan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude