"Enpresetan rolak nola banatzen diren aztertu dugu"

  • Beterri Saretuz ekimenak antolatuta, enpresetako antolaketa ereduez hitz egiteko elkartu dira Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat kooperatiba eta erakunde. Enpresen barruan dauden lidergoak zein diren eta nola funtzionatzen duten aztertu dute.

"Esperientzia trukeak" antolatu dituzte Beterriko ekonomia eraldatzaileko eragileek (argazkia: Beterri Saretuz)

2022ko maiatzaren 03an - 06:33

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntza eskualdeko sareak Esperientzia trukeak antolatu ditu enpresen arteko ezagutza partekatzeko, "elkar entzun eta elkarrengandik ikasiz". Lehen saioa pasa den asteazkenean egin zuten, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, antolaketa ereduak gaitzat hartuta.

“Eskualdeko erakundeak nola antolatzen garen, zer lidergo mota dugun, rolak nola banatzen ditugun… azken finean nola funtzionatzen dugun izan dugu hizpide”, azaldu du Uxune Alustiza Beterri Saretuzeko kideak. Pozik agertu da eta lehen pausotzat dauka: “Gustura atera gara, elkar ezagutu dugu eta orain badakigu bakoitza zertan ari den. Saio honek eman ez duena sakontzeko aukera izango dugu hemendik aurrera, gure artean elkartuz”.

Hurrengo saioak: bazkidetza prozesuak, inklusioa...

Otsailean abiatu zuen urte Beterri Saretuzek Usurbilen, eta bere partaideek erabaki zuten zein arlotan sakondu eta jasoko zuten formazioa hurrengo asteetan. Hala, ekainaren 1era bitartean hainbat  "esperientza truke" egingo dituzte gai horien inguruan, eta Andoaingoa izan da lehena.

Maiatzaren 4an, berriz, bazkidetza prozesuak landuko dituzte Hernaniko Iturola elkarlan sorgunean: “Zein bazkidetza prozesu eta irizpide ditugu gure enpresetako ereduen artean? Zeintzuk dira gure zailtasunak? Nola egiten dute eskualdeko gainerako enpresek?”, horiek dira erantzuten saiatuko diren galderetako batzuk, Emun kooperatibako kideek dinamizaturik. Izena emateko epea zabalik dago oraindik.

Horrez gain, laneko inklusioa ardatz hartuta ere ariko dira beste saio batean, maiatzaren 11n, eta ekainaren 1ean itxiko dute zikloa, Beterri Saretuzeko eskualdeko emakumeen foroarekin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


Eguneraketa berriak daude