"Zabor plantaren proiektua etenda ez, atzera botata behar luke"

  • Apirilaren 23an Lurralde Batzordea bildu zen Azkoitiko Udalean. Bertan Javier Zubizarreta alkateak adierazi zuen herrian ahobatekotasunik lortu arte ez duela Azkaraten Larke 360 enpresak egin nahi duen hondakin planta baimenduko. Proiektu horrek beharrezko duen arau subsidiarioen aldaketa ez dutela egingo gaineratu zuen, hondakin plantaz prozesu parte-hartzailea egin arte. EH Bilduk bilera horren balorazioa argitaratu du eta esan du "zabor plantaren proiektua momentuz eten ez, proiektua atzera botata beharko lukeela".


2020ko apirilaren 27an - 16:33

Azkoitiko EH Bilduk "positibotzat" jo du alkateak bilera horretan azpimarratu ziena: guztien arteko adostasunik gabe Azkarateko zabor planta ez dela eraikiko eta erabaki hori parte-hartze prozesu baten bidez hartuko dela. "Hala ere, zabor plantaren proiektua momentuz etetea ezer baino hobea den arren, argi eta garbi esan nahi dugu alkatearen hitzak kontuan izanez gero, eten ez, proiektua atzera botata egon beharko lukeela. Guk gure jarrera argi eta garbi azaldu dugu dagoeneko, bai Udalean eta baita publikoki ere; ez dugu zabor planta hau babestuko".

Arau subsidiarioen aldaketak idatziz jasotzeko zain

Apirilaren 23ko bileran Udal Gobernuak eta bertako teknikariek Arau Subsidiarioen 4. aldaketaren "balizko proposamen bat ahoz" azaldu zieten. Azkoitiko EH Bilduk adierazi du "informazioa idatziz jaso zain" daudela "guztia ondo aztertu ahal izateko".

EH Bilduk bere proposamena prestatuko duela iragarri du, "parte hartze prozesua burutzen denean bertan aurkezteko".

Ikuskaritza egiteko eskatu du berriz

Apirilaren 15ean EH Bilduk Udalari eskatu zion Azkaraten ikuskaritza egin zezala. Oraindik egin gabe du Udalak, eta EH Bilduk berriz luzatu dio eskaera: "Alarma egoeran gaudelako zailtasunak egon daitezkeela esan diguten arren, guretzat lehenbailehen egitea ezinbestekoa da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude