Zabalganako eskolan, auzora irekita dagoen patioa eraldatu dute

  • Ikastetxeetako patioak espazio hezitzaile eta pedagogikoak izan daitezkeela sinetsita, gero eta gehiago dira jolastokia eraldatu duten eskolak. Gasteizko Zabalganan, hezkuntza komunitate osoa inplikatu da irakasleen parkinga zena goitik behera aldatu eta patio inklusiboagoa, osasuntsuagoa eta berdeagoa lortzeko.


2020ko urriaren 26an - 16:11

Haur eta Lehen Hezkuntza hartzen dituen ikastetxeak 2015ean ekin zion jolaslekua eraldatzeari, ikasle, irakasle eta gurasoek elkar harturik. Jolasa eta ariketa fisikoa sustatzen duen espazioa izan dute helburu, hezkidetza, haurren garapena eta naturaren garrantzia aintzat hartuz, besteak beste. Izan ere, patioak aisialdirako tokia baino gehiago dira, guraso elkartearen esanetan.

Zuhaixka eta enborrez gain, gurpilak, esperimentazio mahaiak, oreka-zirkuitua, elkartzeko mahaiak, rokodromoa, zoruko jolasak… aurki daitezke patio berrituan.

Auzora zabalik dagoen eskola

Auzoak ere aprobetxatu ahalko du jolastoki eraldatua, inguruari irekitzen zaion espazioa baita Zabalganako ikastetxea, auzoan antolatzen diren ekitaldietarako ateak zabalik izan ohi dituena. Ez alferrik, Zabalganaren filosofia da eskolak eta auzoak elkarri eragin behar diotela eta horregatik auzoko komunitate osora iritsi nahi du proiektuak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Eguneraketa berriak daude