Yaganeraren azken hiztuna hil da

  • Hego Amerikako yagan herriaren hizkuntzan mintzo zen azken hiztuna hil da: Cristina Calderon. 93 urterekin hil da Cristina Calderon otsailaren 16an. Bere ahizpa 2003an hil zenetik, yaganeraren hiztun bakarra zen. Bere ezagutza gal ez zedin, yaganera-gaztelania hiztegia sortu zuen.


2022ko otsailaren 18an - 07:13
Azken eguneraketa: 08:51

Bere alaba Lidia Gonzalezek sare sozialetan zabaldu duen txioak erakusten du bideoan amak izandako bizitza gogorra, eta umetan yaganera soilik hitz egiten zutenaren testigantza:

Bideo hau Txileko Jatorrizko Hizkuntzak bideoaren zati bat da.

Lidia Gonzalezek kontatu du amak hizkuntza gorde zuela baina bederatzi seme-alabek ez zutela ikasi, "diskriminatuak izateko beldur". "Hala ere, hizkuntzaren sustatzaile indartsua izan zen. Bere biloba Cristina Zarragarekin hiztegi bat sortu zuen eta kondaira liburu bat".

Hemen ikus daiteke biloba Cristinak idatzitako Cristina Calderón, nire amona yaganaren memoriak liburua.

Eta Unescok egindako beste bideo honetan, Cristina Calderonen testigantza.

Hizkuntza berreskuratzeko eta yagan herriaren memoria zaintzeko erronkak

Alaba Lidiak onartu du ama hilda "hizkuntzarentzat bereziki baliotsua den ezagutza enpirikoa galdu dela, baina hizkuntza berreskuratzeko eta sistematizatzeko aukerak zabalik dirauela".

Amari zuzendu zaio Lidia: "Ama, yaganentzat, zu joateak hutsune beteezin bat sortzen du kulturalki, humanoki eta afektiboki. Eta zure memoria eta horrekin gure herriarena gordetzeko lana ezartzen digu". Lidiak aitortu du lan hori izendatu ziola amak eta "beteko dut, zugatik eta gure herriagatik".

 

 

 

Ilustrazioa: La Negra Maria.

 

 

 

Unescok 2009an "Altxor bizi" izendatu zuen

Lidia Gonzalezek kontatu duenez, 2009an Txileko Kultura eta Arteen Kontseiluak, Unescoren Ondare Inmateriala Zaintzeko Konbentzioaren barnean, "Altxor bizi" izendatu zuen Cristina Calderon.

Sarean ikus daiteke yaganera-gaztelania hiztegi bat, Giacomo Bovek 1983an egina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Mister Spanishen ehorzketa

Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


Eguneraketa berriak daude